1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
199/2017 EBAZPENA, urtarrilaren 20koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak emana, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Erizaintzako Graduatuaren ikasketa-plana argitaratzea agintzen duena.
Ikasketa-planak Unibertsitateen Kontseiluaren egiaztapena izan duenez, Kalitatea Ebaluatu eta Egiaztatzeko Agentzia Nazionalaren aldeko txostena eduki ondoren, bai eta Nafarroako Foru Erkidegoaren baimena ere, eta 2010eko urriaren 1ean Ministro Kontseiluak tituluaren ofizialtasuna ezarri zuenez (zeina 2010eko azaroaren 11n argitaratu baitzen BOEn, Unibertsitateen Idazkaritza Nagusiaren 2010eko urriaren 18ko ebazpen baten bidez).
Unibertsitateei buruzko 2001eko abenduaren 21eko 6/2001 Lege Organikoaren 35. artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, 2007ko apirilaren 12ko 4/2007 Lege Organikoak emandako idazketaren arabera, eta 2007ko urriaren 29ko 1393/2007 Errege Dekretuak bere 26.3 artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, zeina 2010eko uztailaren 2ko 861/2010 Errege Dekretuak aldatu baitzuen, Errektoretza honek erabaki du Nafarroako Unibertsitate Publikoko Erizaintzako Graduatua titulua lortzeko balio duen ikasketa-plana argitaratzea.
Ebazpen honek aipatzen duen ikasketa-plana eranskinean esaten den bezala egituratuko da.
Iruñean, 2017ko urtarrilaren 20an.–Errektorea, Alfonso Carlosena.
ERANSKINA
NAFARROAKO UNIBERTSITATE PUBLIKOKO ERIZAINTZAKO GRADUATUA TITULUKO IKASKETA-PLANA
Jakintza-arloa: Osasun Zientziak
Ikasketa-planaren banaketa ECTS kredituetan, irakasgai motaren arabera:
IRAKASGAI MOTA | ECTS KREDITUAK |
Oinarrizko prestakuntza | 60 |
Nahitaezkoak | 81 |
Aukerakoak | 3 |
Praktikak | 90 |
Gradu Amaierako Lana | 6 |
Kredituak osotara | 240 |
Oinarrizko prestakuntzako kredituak. Irakasgaien araberako banaketa:
JAKINTZA-ARLOA | IRAKASGAIA | ECTS | IKASMAILA |
Osasun Zientziak | Anatomia | 6 | 1.a |
Bioki82mika | 6 | 1.a |
Fisiologia | 6 | 1.a |
Estatistika | 6 | 1.a |
Psikologia | 12 | 1.a |
Beste arlo batzuk | Fisiopatologia | 12 | 1.a eta 2.a |
Nutrizioa eta Dietetika | 6 | 1.a |
Farmakologia | 6 | 2.a |
Ikasketa-plan laburtua (moduluen eta irakasgaien arabera) eta denbora-banaketa: |
MODULUA | ECTS | IRAKASGAIA | IZAERA | ECTS | IKASMAILA | SEIHILEKOAK |
Oinarrizko Zientziak | 60 | Anatomia | Oinarrizkoa | 6 | 1.a | 1.a |
Biokimika | Oinarrizkoa | 6 | 1.a | 1.a |
Fisiologia | Oinarrizkoa | 6 | 1.a | 1.a |
Estatistika | Oinarrizkoa | 6 | 1.a | 1.a |
Psikologia | Oinarrizkoa | 12 | 1.a | 1.a eta 2.a |
Fisiopatologia | Oinarrizkoa | 12 | 1.a eta 2.a | 2.a eta 3.a |
Nutrizioa eta Dietetika | Oinarrizkoa | 6 | 1.a | 2.a |
Farmakologia | Oinarrizkoa | 6 | 2.a | 3.a |
Erizaintza Zientziak | 81 | Erizaintzako Oinarri Teoriko eta Metodologikoak | Nahitaezkoa | 12 | 1.a eta 2.a | 2.a eta 3.a |
Erizaintza Komunitarioa | Nahitaezkoa | 18 | 2.a eta 3.a | 3.a eta 6.a |
Helduen eta Adinekoen Erizaintza | Nahitaezkoa | 18 | 2.a eta 3.a | 4.a eta 5.a |
Emakumeen, Haurren eta Nerabeen Erizaintza | Nahitaezkoa | 12 | 2.a eta 3.a | 4.a eta 5.a |
Erizaintza Zerbitzuen Kudeaketa, Deontologia, eta Osasun Legeria | Nahitaezkoa | 12 | 3.a | 5.a eta 6.a |
Datu Dokumentalen Iturriak Osasun Arloan | Nahitaezkoa | 3 | 1.a | 2.a |
Komunikazio Profesionala Osasun Arloan | Nahitaezkoa | 3 | 1.a | 2.a |
Komunikazio Profesionala Osasun Arloan | Nahitaezkoa | 3 | 3.a | 6.a |
Aukerakoak | 3 | Erizaintzako Laguntza Mendekotasunean eta Desgaitasunean | Aukerakoa | 3 | 3.a | 6.a |
Esku Hartzea Lan Arriskuen Prebentzioan | Aukerakoa | 3 | 3.a | 6.a |
Erizaintzako Jarduera Osasun Arazo Akutuetan | Aukerakoa | 3 | 3.a | 6.a |
Botiken Erabilera Talde Berezietan | Aukerakoa | 3 | 3.a | 6.a |
Erizaintza Eskola eta Familia Arloko Osasunean | Aukerakoa | 3 | 3.a | 6.a |
Kalitatea eta Segurtasun Klinikoa | Aukerakoa | 3 | 3.a | 6.a |
Practicuma | 90 | Practicuma | Nahitaezkoa | 90 | 2.a, 3.a eta 4.a | 4.etik 8.era |
Gradu Amaierako Lana | 6 | Gradu Amaierako Lana | Nahitaezkoa | 6 | 4.a | 8.a |
Iragarkiaren kodea: F1701188