1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK
Laburpena, Eskubide Sozialetako kontseilariaren urtarrilaren 26ko 51/2017 Foru Aginduarena. Foru agindu horren bidez, adingabeen babesaren esparruan aritzen diren irabazi-asmorik gabeko entitateentzako diru-laguntzen deialdia onesten da 2017. urterako.
Oharra: testu osoa Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (http://www.pap.minhap.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index): BDNS (identifikazioa): 331214.
Xedea: Nafarroako Foru Komunitateko adingabeen babesaren esparruan aritzen diren irabazi-asmorik gabeko entitateen funtzionamendurako eta jardueren sustapenerako diru-laguntzak emateko araubidea ezartzea 2017. urterako.
Hartzaileak: baldintza hauek betetzen dituztenak: pertsona juridikoa izatea; irabazi-asmorik ez izatea; diruz laguntzen den jarduera Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan egitea; eta bere estatutuen arabera erakundearen xedeetako bat izatea babesgabetasun arriskuan dauden adingabeekin edo babesgabetasuna prebenitzearekin lotutako jarduerak prestatzea.
Oinarri arautzaileak: Eskubide Sozialetako kontseilariaren urtarrilaren 26ko 51/2017 Foru Aginduan jasotzen dira.
Aurkezteko epea: 30 egun natural, deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
Iruñean, 2017ko urtarrilaren 26an.–Eskubide Sozialetako kontseilaria, Miguel Laparra Navarro.
Iragarkiaren kodea: F1701425