31. ALDIZKARIA - 2017ko otsailaren 14a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

NAFARROAKO PARLAMENTUA. Administrazio-kudeaketako teknikariaren izendapen proposamena.

Nafarroako Parlamentuko Mahaiak, 2017ko urtarrilaren 30ean egindako bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen, besteak beste:

Nafarroako Parlamentuaren zerbitzuko administrazio-kudeaketako teknikaria izateko lanpostu bat oposizio bidez txanda irekian betetzeko deialdiko epaimahaiak Beatriz Ilundáin Ilundáin izangaiaren aldeko izendapen-proposamena aurkeztu du 2017ko urtarrilaren 26an. Deialdi hori 2016ko martxoaren 14ko Mahaiko erabakiaren bidez egin zen eta 2016ko apirilaren 1eko 45. Nafarroako Parlamentuko Aldizkari Ofizialean eta 2016ko apirilaren 1eko 62. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen.

Nafarroako Parlamentuaren Langileen Estatutuaren 5. artikuluan eta Nafarroako Parlamentuaren Erregelamenduaren 37. artikuluan ezarritakoarekin bat,

ERABAKI DA:

1. Nafarroako Parlamentuaren zerbitzuko administrazio-kudeaketako teknikaria izateko lanpostu bat oposizio bidez eta txanda irekian betetzeko deialdiko epaimahaiak Beatriz Ilundáin Ilundáin andrearen alde egindako izendapen-proposamena onestea. Deialdia 2016ko martxoaren 14an onetsi zuen Legebiltzarreko Mahaiak.

2. Beatriz Ilundáin Ilundáin andreari eskatzea Legebiltzarreko Erregistro Orokorrean aurkez dezan deialdiko 8. oinarrian adierazten den dokumentazioa, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasita 30 egun naturaleko epean.

3. Erabaki hau interesdunari jakinaraztea eta Nafarroako Parlamentuko Aldizkari Ofizialean eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin agintzea.

Iruñean, 2017ko urtarrilaren 30ean.–Parlamentuko lehendakaria, Ainhoa Aznárez Igarza.

Iragarkiaren kodea: F1701544