30. ALDIZKARIA - 2017ko otsailaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BARGOTA

Udalaren Hirigintza Planeko egiturazko aldaketa.
Hasierako onespena

Bargotako Udaleko Batzorde Kudeatzaileak, 2017ko otsailaren 1ean egin osoko bilkura arruntean, honako erabaki hau hartu zuen aho batez:

1. Hasiera batez onestea Udalaren Hirigintza Planeko egiturazko determinazioaren aldaketa, Udalak sustatua eta honako honi buruzkoa:

1.–Gorde beharreko lurzoru urbanizaezinaren araubidea, ustiapen naturalerako (75. artikulua).

2.–O.2 planoan jasotzen diren abeletxeen mugen mugaketa grafikoa, David Gómez eta Rafael Calderón arkitektoek egindako dokumentuak zehaztu bezala; O.2 planoan zehazten da udal-mugarteko lurzoruaren sailkapena, Bargotako Udalaren Hirigintza Planeko lurzoru urbanizaezinaren sailkapenean.

2. Espedientea hilabetez jendaurrean edukitzea, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu, Nafarroako Foru Komunitatean argitaratzen diren egunkarietan eta udal honen iragarki oholean paratu eta biharamunetik aitzina kontatzen hasita.

3. Espedientea igortzea Nafarroako Gobernuko Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintza Zerbitzuari eta jendaurrean jartzea, bidezko den txosten orokorra emateko. Hori guztia Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 35/2002 Foru Legearen 79.2 eta 70. artikuluekin bat.

Espedientea interesdunen eskura egonen da udal bulegoetan, bidezko juzgatzen dituzten alegazioak aurkeztu ahal ditzaten.

Bargotan, 2017ko otsailaren 2an.–Batzorde Kudeatzaileko burua, M.ª Cruz Merino Díaz de Zerio.

Iragarkiaren kodea: L1701497