30. ALDIZKARIA - 2017ko otsailaren 13a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

7/2017 FORU DEKRETUA, otsailaren 1ekoa, Nafarroako Gardentasunaren Kontseiluko burua eta kideak izendatzen dituena.

Gardentasunari eta Gobernu Irekiari buruzko ekainaren 21eko 11/2012 Foru Legea aldatu zuen apirilaren 28ko 5/2016 Foru Legearen bidez, Nafarroako Gardentasunaren Kontseilua sortu zen, Nafarroako Foru Komunitateko gardentasunaren arloko kontrolerako organo independente gisa, publizitate aktiboko betebeharrak betetzen direla zaintzeko eta informazio publikoa eskuratzeko eskubidea bermatzeko.

Gardentasunari eta Gobernu Irekiari buruzko ekainaren 21eko 11/2012 Foru Legearen 73. artikuluak ezartzen du buruak eta kide hauek osatuko dutela Nafarroako Gardentasunaren Kontseilua:

a) Nafarroako Parlamentuko lau kide, Nafarroako Parlamentuan dauden taldeekiko aniztasun irizpidea aintzat hartuta izendatutakoak.

b) Gardentasunaren arloko eskumena duen departamentuaren ordezkari bat.

c) Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioko hiru ordezkari.

d) Nafarroako Kontseiluaren ordezkari bat.

e) Kontuen Ganberaren ordezkari bat.

f) Nafarroako Arartekoaren ordezkari bat.

g) Nafarroako Unibertsitate Publikoaren ordezkari bat.

Kasuan kasuko kidea izendatzeko prozedura dagokion erakundeak edo organoak gauzatuko du, eta horrek, gainera, ordezko bat izendatzen ahalko du, titularra eri, kanpoan, edo aldi baterako ezintasun egoeran dagoenerako.

Foru lege beraren 73.2 artikuluak zehazten duenez, Nafarroako Gardentasunaren Kontseiluko lehendakari titularra Nafarroako Gobernuak izendatuko du foru dekretu bidez, lau urteko epe ez luzagarrirako, izen eta gaitasun profesional handiko pertsonen artean. Hautatzea Nafarroako Parlamentuak eginen du erabateko gehiengoaz, Parlamentuko taldeek proposatutako hautagaien artean aukeratuta. 73.4 artikuluak adierazten duenez, Nafarroako Gardentasunaren Kontseiluko lehendakaria izatea bateraezina da Gardentasunari eta Gobernu Irekiari buruzko Foru Legearen 61. artikuluan aipatzen diren karguekin, bai eta alderdi politiko batekoa izatearekin ere, izendatu aurreko 4 urteak barne.

Nafarroako Foru Komunitateko lehendakariaren uztailaren 22ko 8/2015 Foru Dekretuaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren departamentuen araberako egitura ezarri zen. Foru dekretu hori Nafarroako Foru Komunitateko lehendakariaren abuztuaren 10eko 23/2015 Foru Dekretuaren bidez aldatu zen. Urte bereko abuztuaren 12an, Nafarroako Foru Komunitateko departamentuen oinarrizko egitura ezarri zituzten foru dekretuak eman ziren.

Gardentasunari eta Gobernu Irekiari buruzko ekainaren 21eko 11/2012 Foru Legearen 73.3 artikuluak xedatzen duenez, Nafarroako Gardentasunaren Kontseiluko kideak lau urterako izendatuko ditu Nafarroako Gobernuak, gardentasunaren arloko eskumena duen departamentuko titularrak proposatuta, kasuan kasuko entitateek edo erakundeek hautatu ondoren.

Egiaztaturik ezen, espedientetik ondorioztatzen den moduan, Kontseiluko burua eta gainerako kideak hautatu direla, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariak proposatuta, Nafarroako Gobernuak 2017ko otsailaren 1ean egindako bilkuran hartutako erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

1. Pilar Yoldi López andrea Nafarroako Gardentasunaren Kontseiluko buru izendatzea.

2. Honako hauek Nafarroako Gardentasunaren Kontseiluko kide izendatzea:

a) Nafarroako Parlamentuaren ordezkari gisa:

–Sergio Sayas López jauna.

–Ordezkoa: Cristina Altuna Ochotorena andrea.

–Guzmán Garmendia Pérez jauna.

–Ordezkoa: Inmaculada Jurío Macaya andrea.

–Laura Lucía Pérez Ruano andrea.

–Ordezkoa: Aránzazu Izurdiaga Osinaga andrea.

–Patxi Leuza García jauna.

–Ordezkoa: María Luisa de Simón Caballero andrea.

b) Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako Departamentuaren ordezkari gisa.

–Itziar Ayerdi Fernández de Barrena andrea.

c) Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioaren ordezkari gisa:

–Pablo Azcona Molinet jauna.

–Raquel Garbayo Berdonces andrea.

–Berta Enrique Cornago andrea.

d) Nafarroako Kontseiluaren ordezkari gisa:

–Socorro Sotes Ruiz jauna.

–Ordezkoa: María Angeles Egúsquiza Balmaseda andrea.

e) Kontuen Ganberaren ordezkari gisa:

–Gemma Angélica Sánchez Lerma andrea.

–Ordezkoa: José Luis Ezquerro Royo jauna.

f) Nafarroako Arartekoaren ordezkari gisa:

–Francisco Javier Enériz Olaechea jauna.

–Ordezkoa: Carlos Saribar Marco jauna.

g) Nafarroako Unibertsitate Publikoaren ordezkari gisa:

–Inés Olaizola Nogales andrea.

–Ordezkoa: Javier Echeverria Martorell jauna.

3. Foru Dekretu hau interesdunei jakinaraztea eta igortzea Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiari, Nafarroako Parlamentuari, Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioari, Nafarroako Kontseiluari, Kontuen Ganberari, Nafarroako Arartekoari eta Nafarroako Unibertsitate Publikoari.

4. Foru dekretu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Iruñean, 2017ko otsailaren 1ean.–Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Uxue Barkos Berruezo.–Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilaria, María José Beaumont Aristu.

Iragarkiaren kodea: F1701446