28. ALDIZKARIA - 2017ko otsailaren 9a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

202/2017 EBAZPENA, urtarrilaren 25ekoa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana. Honen bidez deialdia onetsi da, hautaproben bidez osa daitezen koordinazioko operadore laguntzaileen lanpostuak betetzeko izangaien bi zerrenda: bata, prestakuntzarako zerbitzu berezietan aritzeko, eta bestea, aldi baterako kontratazioak egiteko.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak dituen langile beharrak ikusirik, bidezkoa da deialdi bat onestea hautaproben bidez honako zerrenda hauek osatzeko: batetik, izangaien zerrenda bat koordinazioko operadore laguntzaileen lanpostuetan prestakuntzarako zerbitzu berezietan aritzeko, eta, bestetik, beste zerrenda bat, aipatutako lanpostuetan aldi baterako kontratudun gisa aritzeko. Zerrenda horiek Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan eta haren erakunde autonomoetan sortzen diren beharrei erantzuteko erabiliko dira, Osasun Departamentuaren menpeko erakundeetan izan ezik.

Apirilaren 14ko 96/1997 Foru Dekretuaren arabera, aldi baterako kontrataziora jo aurretik, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak eta haren erakunde autonomoek bertako langile finkoei eskainiko dizkiete bete nahi dituzten lanpostuak, eta, horretarako, behar diren hautaprobetarako deia eginen dute, lanpostu horietan prestakuntza egin nahi duten izangaien zerrendak osatzeko.

Deialdi hauek honako hauetan ezarritakoari jarraikiz onesten dira: Administrazioaren zerbitzuko langileen prestakuntza eta lanbide hobekuntza arautzen dituen apirilaren 14ko 96/1997 Foru Dekretua; Prestakuntzarako zerbitzu berezietan aritzeko izangaien zerrendak osatu eta kudeatzeko prozedura ezartzen duen abenduaren 30eko 199/2004 Foru Agindua; ekainaren 5eko 113/1985 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamenduaren 42.2.c) artikulua; Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariak aldi baterako kontratazioa kudeatzeko arauak onesteko abenduaren 31n emandako 814/2010 Foru Agindua; eta Ekintza Koordinaziorako Zentroa arautzen duen maiatzaren 4ko 150/1998 Foru Dekretua.

Horrenbestez, otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Koordinazioko operadore laguntzaileen lanpostuak betetzeko izangaien bi zerrenda hautaproben bitartez osatzeko deialdiak onestea: bata, prestakuntzarako zerbitzu berezietan aritzeko, eta bestea, aldi baterako kontratazioak egiteko, gero Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan eta haren erakunde autonomoetan (Osasun Departamentukoak kenduta) sortzen diren beharrei erantzuteko.

2. Ebazpen hau eta dagozkion eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara daitezela agintzea.

3. Ebazpen hau eta bere eranskinak Langileen Kudeaketarako Zerbitzuari, Argibide eta Erregistro Bulegoari eta izendatutako epaimahaiko kideei jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzaten.

Iruñean, 2017ko urtarrilaren 25ean.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Amaia Goñi Lacabe.

I.–DEIALDIA, KOORDINAZIOKO OPERADORE LAGUNTZAILE GISA ZERBITZU BEREZIETAN PRESTAKUNTZA JASOKO DUTEN IZANGAIEN ZERRENDA OSATZEKO

Hauek dira deialdiaren oinarriak:

Lehena.

Deialdia egiten da koordinazioko operadore laguntzaileen lanpostuetan prestakuntzarako zerbitzu berezietako egoeran arituko diren izangaien zerrenda bat osatzeko hautaproben bidez. Zerrenda hori Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan eta haren erakunde autonomoetan sortzen diren beharrak aldi baterako betetzeko erabiliko da, Osasun Departamentuaren menpeko erakundeetan izan ezik.

Bigarrena.–Parte-hartzaileek bete beharreko baldintzak.

2.1. Deialdi honetan parte hartu nahi duten izangaiek hurrengo baldintzak bete beharko dituzte eskabideak aurkezteko epea bukatzen denean:

a) Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko langile finkoa izatea, D edo E mailakoa edo taldekoa, eta eskubidez dagokien gehieneko prestakuntzaldia agorturik ez izatea.

b) Beren lanpostuan gutxienez hiru urteko zerbitzualdia benetan egina izatea.

c) Borondatezko edo nahitaezko eszedentzian ez egotea.

d) Eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean, Batxilergoaren edo bigarren mailako Lanbide Heziketaren titulua edo horren baliokidea izatea, edo titulu hori eskuratzeko eskubideak ordaindu izanaren gordekina. Titulu hori ezin da izan langile finkoari jardunean aritzeko balio diona.

Atzerrian lortutako tituluak badira, homologazioaren egiaztagiria eduki beharko da.

e) Koordinazioko operadore laguntzaile gisa zerbitzu berezietan prestakuntza jasotzeko zerrenda batean ez egotea.

2.2. Oinarri honetako baldintza guztiak eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean bete beharko dira, baita hautapen prozedura osoan, dei egiten zaien unean eta prestakuntzak iraun bitartean ere.

2.3. Deialdi honetan ezin dute parte hartu Osasun Departamentuko erakunde autonomoei atxikitako langileek, Nafarroan Justizia Administrazioan ari diren langileek, ez eta Nafarroako Administrazio Publikoetako Langileen Estatutuaren aplikazio eremutik baztertutako langileek ere.

Hirugarrena.–Parte hartzeko eskabidea eta aurkeztu beharreko agiriak.

3.1. Hautapen prozedura honetan parte hartu nahi dutenek II. eranskinean jasotzen den eskabidea baliatu beharko dute eskaera egiteko. Eskabide hori Nafarroako Gobernuko Erregistro Orokorreko edozein bulegotan dago eskuragarri. Interneten bidez ere lortzen ahal da, www.nafarroa.eus helbidean, bai deialdia argitaratzen deneko aldizkari ofizialetik abiatuta, bai deialdiaren estekatik abiatuta.

Parte hartzeko eskabidean, eskatzen zaizkien baldintza guztiak eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean betetzen dituztela adierazi beharko dute interesdunek.

3.2. %33ko desgaitasuna edo handiagoa izanik parte hartzen dutenek horren berri eman beharko dute eskabidean; gainera, hura frogatzen duen dokumentazioa, organo eskudunak emana, erantsi beharko dute.

Halaber, beharrezkotzat jotzen dituzten denbora edo baliabide egokitzapenak eskatzen ahalko dituzte. Kasu horretan, eskabidean adierazi beharko dute eta, gainera, aparteko orri batean, zer egokitzapen eskatzen duten. %33ko desgaitasuna edo handiagoa duten izangai horiek Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziara bidaliko dira, probak egiteko denbora eta baliabide aldetik behar dituzten egokitzapenak zehazteko.

3.3. Aurreko idatz-zatian xedatutakoa galarazi gabe, eskabidea salbu ez da beste agiririk aurkeztu behar, bigarren oinarriko 2.1.d) atalean eskatzen den titulazioa deitzen zaien unean frogatu behar dutelako, deialdi honen seigarren oinarrian ezarritakoaren arabera.

Laugarrena.–Eskabideak aurkeztea eta hori egiteko epea.

Deialdietarako arau komunen lehenbiziko eta bigarren oinarrietan ezarritako bideen bidez eta epean aurkeztuko dira deialdian parte hartzeko eskabideak.

Bosgarrena.–Hautapen prozesuaren garapena eta balorazioa.

Deialdietarako arau komunen bosgarren oinarrian eta hurrengoetan xedatutakoarekin bat eginen da hautapen prozesua.

Seigarrena.–Prestakuntzaldian aritzeko izangaiei dei egitea.

6.1. Izangaien deia eta, hala badagokio, prestakuntzarako zerbitzu berezietako egoeraren deklarazioa honako hauetan ezarritakoari jarraikiz eginen da: apirilaren 14ko 96/1997 Foru Dekretua; Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariaren abenduaren 30eko 199/2004 Foru Agindua, prestakuntzarako lanpostuetan aritzeko izangaien zerrendak osatu eta kudeatzeko prozedura ezartzen duena; eta aplikatzekoak diren gainerako arauak.

6.2. Deia jasotzen duten pertsonek deialdian eskatutako titulazioaren betebeharrak betetzen dituztela frogatzeko agiriak aurkeztu beharko dituzte; horretarako, Batxilergo tituluaren fotokopia, edo bigarren mailako Lanbide Heziketarena, edo horietako baten baliokidearena aurkeztu beharko dute, edo titulua eskuratzeko eskubideak ordaindu izanaren gordekinarena, betiere eskabideak aurkezteko epea bukatu baino lehen eskuratua.

Eskatutako baldintzak betetzen ez dituzten pertsonak hautapen prozesutik baztertuko dira, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren ebazpen baten bidez, eta deialdi honetan parte hartzeagatik izan ditzaketen eskubide guztiak galduko dituzte.

II.–IZANGAIEN ZERRENDA BAT HAUTAPROBEN BIDEZ OSATZEKO DEIALDIA, KOORDINAZIOKO OPERADORE LAGUNTZAILEAK ALDI BATERAKO KONTRATATZEKO

Hauek dira deialdiaren oinarriak:

Lehena.

Deialdia egiten da koordinazioko operadore laguntzaileen lanpostuetan aritzeko izangaien zerrenda bat osatzeko hautaproben bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan eta haren erakunde autonomoetan sortzen diren beharrak aldi baterako bete ahal izateko (Osasun Departamentuaren menpekoetan izan ezik).

Aldi baterako kontratatuak izateko izangaien zerrenda hori erabili baino lehen, apirilaren 14ko 96/1997 Foru Dekretuan xedatutakoaren arabera prestatu diren edo etorkizunean prestatzen diren langile finkoen zerrendak erabiliko dira.

Bigarrena.–Parte-hartzaileek bete beharreko baldintzak.

2.1. Deialdi honetan parte hartu nahi duten izangaiek hurrengo baldintzak bete beharko dituzte eskabideak aurkezteko epea bukatzen denean:

a) Espainiako nazionalitatea izatea edo Europar Batasuneko estaturen batekoa edo, Europar Batasunak izenpetu eta Espainiako estatuak berretsitako nazioarteko itunen arabera, langileen joan-etorri askea aplikatzen den estaturen batekoa.

Orobat, parte har dezakete espainiarren eta Europar Batasuneko beste estatuetako herritarren ezkontideek, edo aipatu nazioarteko itunen aplikazio eremuan sartutako estatuetako herritarren ezkontideek, zuzenbidez bereizita ez badaude; halaber, haien ondorengoek eta ezkontidearenek, zuzenbidez bereizita ez badaude, 21 urtetik beherakoak badira, edo gorakoak baldin haien kontura bizi badira.

b) Hamasei urte beteak izatea eta erretiroa nahitaez hartzeko gehieneko adina gainditua ez izatea.

c) Eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean, Batxilergoaren edo bigarren mailako Lanbide Heziketaren titulua edo horren baliokidea izatea, edo titulu hori eskuratzeko eskubideak ordaindu izanaren gordekina.

Atzerrian lortutako tituluak badira, homologazioaren egiaztagiria eduki beharko da.

d) Bete behar dituen eginkizunetan aritzeko adinako gaitasun fisiko eta psikikoa izatea.

e) Eginkizun publikoetan aritzeko ezgaitua edo gabetua ez egotea eta administrazio publikoren baten zerbitzutik bereizia ez izatea.

2.2. Oinarri honetako baldintza guztiak eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean bete beharko dira, baita hautapen prozedura osoan, dei egiten zaien unean eta kontratazioak iraun bitartean ere.

Hirugarrena.–Parte hartzeko eskabidea eta aurkeztu beharreko agiriak.

3.1. Hautapen prozedura honetan parte hartu nahi dutenek III. eranskinean jasotzen den eskabidea baliatu beharko dute eskaera egiteko. Eskabide hori Nafarroako Gobernuko Erregistro Orokorreko edozein bulegotan dago eskuragarri. Interneten bidez ere lortzen ahal da, www.nafarroa.eus helbidean, bai deialdia argitaratzen deneko aldizkari ofizialetik abiatuta, bai deialdiaren estekatik abiatuta.

Parte hartzeko eskabidean, eskatzen zaizkien baldintza guztiak eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean betetzen dituztela adierazi beharko dute interesdunek.

3.2. Parte hartzeko eskabidearekin batera ondoko dokumentazioa ere aurkeztu beharko dute izangaiek:

a) Nortasun agiri nazionalaren edo nortasun agiri baliokidearen fotokopia.

Dena dela, Espainiako nazionalitatea duten parte-hartzaileek, eskabidean horretarako gaitutako laukitxoan, baimena ematen ahalko diote Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari haien identitatearen eta adinaren inguruko datuak kontsultatzeko, datu horiek beharrezkoak baitira espedientea tramitatu eta ebazteko. Datuak Egiaztatu eta Kontsultatzeko Estatuko Administrazio Orokorraren Zerbitzuen bidez (SVCD) kontsultatuko dira datuak, edo beste sistema baliokide baten bidez. Kasu horretan, ez da beharrezkoa izanen nortasun agiri nazionalaren fotokopia edo nortasun agiri baliokidearena aurkeztea.

Desadostasunik sortzen bada ofizioz egiaztatutako datuen eta interesdunak deklaratzen dituenen artean, edo haien gaineko alderdiren bat argitu behar bada, behar den errekerimendua eginen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/1992 Legearen 68.1 artikuluan ezarritakoaren arabera.

Espainiako nazionalitatea ez duten parte-hartzaileek beren identitatea eta nazionalitatea frogatzen dituzten agirien fotokopia aurkeztu beharko dute, eta, hala badagokio, bigarren oinarriko 2.1.a) atalean nazionalitateari eta ahaidetasunari buruz eskatzen diren baldintzena. Gainera, parte hartzeko eskabidean, zinpeko aitorpena egin beharko dute, edo hitzeman beren jatorrizko herrialdean funtzio publikoan aritzea eragozten dien diziplina zehapen edo kondena penal baten menpe ez daudela.

b) %33ko desgaitasuna edo handiagoa izanik parte hartzen dutenek horren berri eman beharko dute eskabidean; gainera, hura frogatzen duen dokumentazioa, organo eskudunak emana, erantsi beharko dute. Halaber, beharrezkotzat jotzen dituzten denbora edo baliabide egokitzapenak eskatzen ahalko dituzte. Kasu horretan, eskabidean adierazi beharko dute eta, gainera, aparteko orri batean, zer egokitzapen eskatzen duten.

%33ko desgaitasuna edo handiagoa duten izangai horiek Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziara eramanen dira, probak egiteko denbora eta baliabide aldetik behar dituzten egokitzapenak zehazteko.

3.3. Bigarren oinarriaren 2.1.c) atalean eskatzen den tituluaren betebeharra agiri bidez frogatu beharko da deia egiten zaienean, deialdiaren seigarren oinarrian xedatutakoarekin bat.

3.4. Izangaiek aurkezten duten dokumentazioak ez du zertan jatorrizkoa edo fotokopia konpultsatua izan; dokumentu horien fotokopia arruntak aurkezten ahalko dira eskabideak aurkezteko epearen barnean.

Hala ere, Administrazioak noiznahi eskatzen ahalko dizkie izangaiei parte hartzeko eskabidearekin batera aurkeztutako dokumentazioaren jatorrizkoak edo fotokopia konpultsatuak.

Laugarrena.–Eskabideak aurkeztea eta hori egiteko epea.

Deialdietarako arau komunen lehenbiziko eta bigarren oinarrietan ezarritako bideen bidez eta epean aurkeztuko dira deialdian parte hartzeko eskabideak.

Hirugarrena.–Hautapen prozesuaren garapena eta balorazioa.

Deialdietarako arau komunen bosgarren oinarrian eta hurrengoetan xedatutakoarekin bat eginen da hautapen prozesua.

Seigarrena.–Aldi baterako kontratatzeko izangaiei dei egitea.

6.1. Izangaiei dei egin eta, hala bada, kontratatzerakoan, arau hauetan ezarritakoari jarraituko zaio: Nafarroako Administrazio Publikoetako Langileen Estatutuaren Testu Bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 88. artikulua eta hurrengoak, deialdi honetako oinarriak, lanpostuak aldi baterako betetzeko arauak onesteko Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariak abenduaren 31n eman zuen 814/2010 Foru Agindua eta aplikatzekoak diren gainerako arauak.

Izangaiei dei egiterakoan, aintzat hartuko da Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko langileen Estatutuaren Testu Bateginaren zazpigarren xedapen gehigarrian, 4. atalean, ezarritakoa. Horren bidez Nafarroako administrazio publikoetan desgaitasunen bat duten pertsonek enplegua lortzeko moduaren xehetasunak arautzen dira.

6.2. Deia jasotzen duten pertsonek deialdian eskatutako titulazioaren betebeharrak betetzen dituztela frogatzeko agiriak aurkeztu beharko dituzte; horretarako, Batxilergo tituluaren fotokopia, edo bigarren mailako Lanbide Heziketarena, edo horietako baten baliokidearena aurkeztu beharko dute, edo titulua eskuratzeko eskubideak ordaindu izanaren gordekinarena, betiere eskabideak aurkezteko epea bukatu baino lehen eskuratua.

Eskatutako baldintzak betetzen ez dituzten pertsonak hautapen prozesutik baztertuko dira, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren ebazpen baten bidez, eta deialdi honetan parte hartzeagatik izan ditzaketen eskubide guztiak galduko dituzte.

III.–BI DEIALDIETARAKO OINARRI KOMUNAK

Lehena.–Eskabideak aurkeztea.

Deialdietan parte hartzeko eskabideak Nafarroako Gobernuko Erregistro Orokorrean aurkeztu beharko dira (Karlos III.aren etorbidea, 2, atalondoa, 31002 Iruña), edo Nafarroako Gobernuaren erregistroko beste edozein bulegotan (zerrenda Nafarroako Gobernuaren Interneteko web orrian ageri da: www.nafarroa.eus), edo, bestela, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/1992 Legearen 16.4. artikuluan adierazitako bideren bat erabiliz.

Eskaera posta bulego batean aurkeztuz gero, gutun-azal ireki batean aurkeztuko da, postako langileek data eta zigilua jar diezaioten eskabideari, ziurtatu aurretik.

Halaber, ekainaren 23ko 70/2008 Foru Dekretuan xedatutakoarekin bat, eskabidea telematika bidez aurkezten ahalko da, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Erregistro Orokor Elektronikoan. Erregistro hori Nafarroako Gobernuaren Interneteko web atarian dago (www.nafarroa.eus). Kasu horretan, parte hartzeko eskabide berariazkoarekin batera aurkeztu beharreko dokumentazioa eransteko, Erregistro Orokor Elektronikoan artxiboak eransteko aurreikusita dauden formatuetatik edozein erabil daiteke.

Bigarrena.–Eskabideak aurkezteko epea.

Bi deialdietan, parte hartzeko eskabideak aurkezteko epea hamar egun baliodunekoa izanen da, ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Hirugarrena.–Izangaien onarpena.

3.1. Behin-behineko zerrendak.

Eskabideak aurkezteko epea bukaturik, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako Departamentuko Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiak onetsi den deialdian onartu eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrendak ikusgai jarriko ditu Nafarroako Gobernuaren iragarki-oholean (Iruñeko Karlos III.aren etorbidea 2, atalondoa) eta Nafarroako Gobernuaren Interneteko web orrian (www.nafarroa.eus).

Zerrenda horien kontra, interesdunek erreklamazioak aurkezten ahalko dituzte, edo eskabidean egindako akatsak zuzendu, idazki bat aurkeztuta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileen Kudeaketarako Zerbitzuari, hura argitaratu eta biharamunetik hamar egun balioduneko epean.

Izangai bazterturik ez bada, onartuen zerrendak behin betiko onetsiko dira zuzenean.

3.2. Behin betiko zerrendak.

Erreklamazioak edo zuzenketak aurkezteko epea bukaturik eta haien gainean ebatzi ondoren, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak, ebazpen baten bidez, izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrendak onetsiko ditu eta Nafarroako Gobernuaren iragarki-oholean (Iruñeko Karlos III.aren etorbidea, 2, atalondoa) eta Nafarroako Gobernuaren Interneteko web orrian (www.nafarroa.eus) argitaratuko ditu, deialdian ezarritako hautaproba egiteko eguna, ordua eta tokia adierazita.

Onartuen zerrendetan agertzea ez da aski deialdi honetan eskatutako betebeharrak betetzen direla aitortzeko. Izangaiek aurkeztu behar duten dokumentazioa edo Administrazioak bere eskuetan daukana aztertutakoan, baldintzaren bat betetzen ez dela ohartuz gero, interesdunek deialdian parte hartzeagatik dituzten eskubide guztiak galduko dituzte.

3.3. Izangai onartu eta baztertuen zerrendak argitaratzearekin ulertuko da interesdunei egin beharreko jakinarazpena egin dela, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45. artikuluan ezarritakoarekin bat.

Laugarrena.–Kalifikazio epaimahaia.

4.1. Kalifikazio epaimahaia honako kide hauek osatuko dute:

Epaimahaiburua: Félix Esparza Fernández jauna, Babes Zibilerako Zerbitzuko zuzendaria.

Ordezko epaimahaiburua: Javier Bayona Iturrarte jauna, Nafarroako Suhiltzaileen Zerbitzuko zuzendaria.

Epaimahaikidea: José Joaquín Pascual Garralda jauna, Babes Zibilerako Zerbitzuko SOS Nafarroa Ataleko burua.

Ordezko epaimahaikidea: Juan Manuel Lobo Palanco, Babes Zibilerako Zerbitzuko Larrialdien eta Komunikazio Sistemen Plangintza eta Koordinazio Ataleko burua.

Epaimahaikidea: María Teresa Lacasa Arregui andrea, Babes Zibilerako Zerbitzuko Prestakuntza eta Gainbegiratze Bulegoko burua.

Ordezko epaimahaikidea: M.ª Jesús Labiano Cenoz, Babes Zibilerako Zerbitzuko Txanden Kudeaketaren eta Estatistiken Bulegoko burua.

Epaimahaikidea: Nieves Ciriza Echarri andrea, Langileen Batzordeak izendatutako ordezkaria.

Ordezko epaimahaikidea: Jesús Zazpe Garde jauna, Langileen Batzordeak izendatutako ordezkaria.

Epaimahaikide-idazkaria: Begoña Martínez Barrado andrea, Barne Zuzendaritza Nagusiko Gai Administratiboak eta Langileria Kudeatzeko Ataleko burua.

Ordezko epaimahaikide-idazkaria: Yolanda Núñez Rosón andrea, Barne Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Kudeaketa eta Administraziorako Ataleko Langile Operatiboen Kudeaketarako Bulegoko burua.

4.2. Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legean abstentziorako aipatzen diren arrazoietako bat gertatzen denean, epaimahaiko kideek ezin izanen dute epaimahaian parte hartu, eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiari jakinarazi beharko diote.

Halaber, zilegi da mahaikideak errefusatzea, inguruabar horietako bat gertatzen denean.

Epaimahaia aldatzen bada, mahaikideek beraiek uko egiteko edo haiek errefusatzeko legez ezarritako kasuak direla-eta, argitara emanen da, izangai onartu eta baztertuen zerrendekin batera.

4.3. Hautaprobak hasi baino lehen eratuko da epaimahaia.

Epaimahaia ezin izanen da eratu, ezta jardun ere, kideen gehiengo osoa gutxienez bildu gabe. Halaber, epaimahaiaren eraketak eta jardunak balio izateko, mahaiburuak eta idazkariak edo haien ordezkoek bertan egon beharko dute.

4.4. Epaimahaiak gehiengoz erabakiko ditu deialdi hauen oinarriak ulertu eta aplikatzeko moduaz sor daitezkeen gorabehera guztiak.

4.5. Epaimahaiak aholkulari espezialistak hartzen ahalko ditu probetarako, eta horiek beren espezialitate teknikoetan baizik ez dira ariko, eta haietan bakarrik emanen diete laguntza epaimahaikoei.

Bosgarrena.–Proba.

5.1. Hautaprobak bi ariketa izanen ditu:

a) Lehenbizikoa: aukera anitzeko galdera sorta bati erantzun beharko zaio –erantzun zuzena bakarra izanen da–, hizkuntzarako, zenbakietarako, bulego antolaketarako eta ortografiarako gaitasuna neurtzeko. Erantzun oker bakoitzak penalizazioa ekarriko du, erantzun zuzenaren balioaren herena hain zuzen. Proba honetan, gehienez ere, 50 puntu erdiesten ahalko dira.

b) Bigarrena: ariketa honetan ere aukera anitzeko galdera sorta bati erantzun beharko zaio, eta erantzun zuzena bakarra izanen da. Gaiak deialdiko I. eranskinean ageri direnak izanen dira. Erantzun oker bakoitzak penalizazioa ekarriko du, erantzun zuzenaren balioaren herena hain zuzen. Proba honetan, gehienez ere, 30 puntu erdiesten ahalko dira.

5.2. Bi ariketak egun berean eginen dira, bata bestearen ondoren.

Epaimahaiak, ariketak hasi baino lehen, bakoitzaren gehieneko iraupena finkatuko du.

Proba hauek egiteko ez da inongo testurik erabiltzen ahalko, ezta hiztegirik, kalkulagailurik edo bestelako materialik ere, mutur lodiko bolaluma urdina edo beltza ez bada.

5.3. Hautapen prozesuan 80 puntu eskuratzen ahalko dira gehienez, eta bazterturik geldituko dira probaren gehienezko puntuazioaren %30 gutxienez lortzen ez duten izangaiak.

5.4. Probarako dei bakarra eginen da. Hartara nortasun agiri nazionala, pasaportea, gidabaimena edo epaimahaiak askiesten duen beste nortasun agiri bat aldean dutela agertu beharko dute parte-hartzaileek. Nor diren frogatzen ez dutenak edo agertzen ez direnak baztertu eginen dira.

5.5. Proba egiteko, desgaitasun aitorturen bat dutenentzat bidezkoak diren denbora eta baliabide egokitzapenak jarriko dira, eskabidean azaldutakoaren arabera.

5.6. Proba kalifikatzen bukatu ondotik, epaimahaiak Nafarroako Gobernuaren iragarki-oholean eta Nafarroako Gobernuaren Interneteko web orrian (www.nafarroa.eus) argitaratuko ditu lortutako puntuazioak, eta 5 egun balioduneko epea emanen du emaitzei buruzko alegazioak egiteko.

Alegazioak aurkezteko epea bukatuta, eta alegazioak ebatzi ondoren, kalifikazio epaimahaiak probaren emaitzak argitaratuko ditu, deialdi bakoitzean proba gainditu duten izangaiak adierazita. Halaber, hamar egun balioduneko epea finkatuko du proba gainditu duten izangaiek merezimenduak justifikatzeko dokumentazioa aurkez dezaten, seigarren oinarrian xedatutakoaren arabera, bai eta tekleatzeari buruzko erantzukizuneko aitorpena (ebazpen honen IV. eranskinekoa) ere.

Dokumentazioa epaimahaira bidaliko da, helbide honetara: Babes Zibilerako Zerbitzua, Agoitz kalea, 35 bis, 3. solairua. Deialdietarako arau komunetako lehenbiziko oinarrian adierazten diren bideetako baten bidez aurkeztuko da.

Seigarrena.–Merezimenduak.

Kalifikazio epaimahaiak merezimendu hauek baloratuko ditu:

a) Egindako zerbitzuak: gehienez ere 20 puntu.

Administrazio publikoen zentroetan koordinazioko operadore laguntzaileen lanpostuan, deialdia argitaratzen den egunera bitarte, esperientzia frogatzen duten izangaiei puntu bat emanen zaie zerbitzuko urte bakoitzeko, 20 puntu gehienez ere.

Nafarroako Foru Komunitatean koordinazioko operadore laguntzaile gisa emandako zerbitzuen berri organo dei-egileak emanen dio zuzenean epaimahaiari.

Urteen kopurua osoa ez bada, zerbitzuan egindako aldiari proportzioan dagokion puntuazioa emanen zaie izangaiei.

Deialdia argitaratu ondoren egindako zerbitzuak ez dira baloratuko.

b) Hizkuntzak jakitea. gehienez ere 4,38 puntu.

–Frantsesa, ingelesa edo alemana jakiteagatik: puntu bat, gehienez, hizkuntza horietako bakoitzeko.

Hizkuntza eskola ofizial batek luzaturiko Gaitasun Agiria edo C1 mailakoa, edo ofizialki baliokidetzat jotzen den titulua edukitzeagatik, aurreko atalean hizkuntza bakoitzerako adierazten den gehieneko puntuazioa emanen da.

Titulu hori izan ezean, Hizkuntzen Europako Erreferentzia Esparru Bateratuaren A1 maila izanez gero, gehienez eman daitekeen puntuazioaren 1/5 jasoko da, A2 maila izanez gero, 2/5, B1 izanez gero, 3/5 eta B2 izanez gero, 4/5. Titulu baliokideek balorazio bera izanen dute.

–Euskaraz jakiteagatik: gehienez ere 1,38 puntu.

Horren ondorioetarako, EGA titulua edo beste titulu ofizial bat, Hizkuntzen Europako Erreferentzia Esparru Bateratuaren C1 mailaren baliokidea, izateak aurreko lerroaldean emandako gehieneko balorazioa jasoko du.

Titulu hori izan ezean, Hizkuntzen Europako Erreferentzia Esparru Bateratuaren A1 maila izanez gero, gehienez eman daitekeen puntuazioaren 1/5 jasoko da, A2 maila izanez gero, 2/5, B1 izanez gero, 3/5 eta B2 izanez gero, 4/5. Titulu baliokideek balorazio bera izanen dute. Bestela, Nafarroako Gobernuak antolatutako ikastaroetan gainditutako urrats bakoitzarengatik gehienez eman daitekeen puntuazioaren 1/12 lortuko da.

Lau hizkuntza horietako bakoitzean izangaiak zer dakien baloratzeko, Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuak espresuki antolatutako azterketetan gainditu dituen probak erabiltzen ahal dira; bost zailtasun maila daude, eta hizkuntza bakoitzari ematen ahal zaion gehieneko balorazioaren 1/5 izanen du maila bakoitzak.

Zazpigarrena.–Emaitzak.

Proba gainditu duten izangaien merezimenduak baloratu ondotik, epaimahaiak Nafarroako Gobernuaren iragarki-oholean eta Nafarroako Gobernuaren Interneteko web orrian (www.nafarroa.eus) argitaratuko ditu merezimenduen balorazioan lortutako puntuazioak, eta 5 egun balioduneko epea irekiko du puntuazioei buruzko alegazioak egiteko.

Alegazioak aurkezteko epea bukatuta, eta alegazioak ebatzi ondoren, kalifikazio epaimahaiak deialdi bakoitzean proba gainditu duten izangaien zerrenda argitaratuko du, puntuazio ordenaren arabera, probaren kalifikazioa eta merezimenduena batuta.

Kalifikazio epaimahaiak, izangaien puntuazioetan gertatzen diren berdinketak ebazteko, irizpide hauei jarraituko die:

a) Aldi baterako kontrataziorako deialdia: proban lortutako notarik handienaren arabera. Berdinketak jarraitzen badu, lehenbiziko ariketaren puntuazioa, bigarren ariketarena eta merezimenduen balorazioarena hartuko dira kontuan, bata bestearen atzetik.

Arestian ezarritako irizpideak aplikatuta ere berdinketak jarraitzen badu, kalifikazio epaimahaiak eginen duen berariazko zozketa bakar baten bidez ebatziko da. Berdindutako guztien artean, bat ausaz hautatuko da. Berdinketa guztiak hurrenkera alfabetikoari jarraikiz deseginen dira, zozketan hautatutakoaren abizenak eta izena abiapuntu harturik. Emaitzak Nafarroako Gobernuaren web orrian eta iragarki-oholean jarriko dira jendaurrean.

b) Prestakuntzaldian aritzeko deialdia: deialdi honetako eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean izangaiek aitortuta daukaten antzinatasunaren arabera, antzinatasun handiena duena lehenetsiz. Berdinketak jarraitzen badu, aldi baterako kontratazioetarako deialdian ezarritako irizpideei jarraikiz hautsiko dira berdinketak.

Zortzigarrena.–Oinarrizko prestakuntza praktikoaren ikastaroa.

8.1. Hautapen prozesuaren barruan, oinarrizko prestakuntza praktikoaren ikastaro bat dago. “Gai” kalifikazioa lortu behar da ikastaroa gainditzeko eta, modu horretan, kontratatua edo prestakuntzarako izendatua izan ahal izateko koordinazioko operadore laguntzailearen lanpostuan.

8.2. Zazpigarren oinarrian ezarritako izapideak eginda, kalifikazio epaimahaiak oinarrizko prestakuntza praktikoaren ikastaroan onartutako izangaien zerrenda argitaratuko du, eta hura zein egunetan hasiko den adieraziko.

Oinarrizko prestakuntza praktikoaren ikastarora deitutako pertsonen kopurua, bi deialdietan, Babes Zibilerako Zerbitzuan aurreikuspenen arabera behar diren langileen arabera ezarriko da. Nolanahi ere, prestakuntza ikastarorako deia egiteko, deialdi bakoitzaren zerrendetan izangaiek guztira lortutako puntuazioari jarraituko zaio.

8.3. Prestakuntza ikastaro hori egitetik salbuetsita daude Nafarroako Segurtasun eta Larrialdi Eskolan ikastaroa egina eta gainditua duten izangaiak. Ondorio horietarako, epaimahaiak proba gainditu duten izangaien zerrenda bidaliko dio Nafarroako Segurtasun eta Larrialdi Eskolari, hark prestakuntza ikastaroa gainditua duten izangaien berri eman dezan.

8.4. Nafarroako Segurtasun eta Larrialdi Eskolak emanen du oinarrizko prestakuntza praktikoaren ikastaroa, eta kanporatzailea izanen da.

8.5. Ikastaroak 160 ordu iraunen du, eta arlo hauek izanen ditu:

a) Zerbitzu operatiboak (SOSko zerbitzu koordinatuak eta prozedurak).

b) Teknika orokorra (Nafarroako geografia, telekomunikazioak, erabiltzailearentzako arreta).

c) Larrialdiak kudeatzeko sistema (komunikazioak: telefonia eta irratia, LKS).

d) Aplikazio praktikoa lanpostuan.

e) Jarreraren balorazioa.

8.6. Oinarrizko prestakuntza praktikoaren ikastaroa amaituta, Nafarroako Segurtasun eta Larrialdi Eskolak izangaien zerrenda igorriko dio epaimahaiari; bertan, “gai” kalifikazioa azalduko da, baldin eta ikasleak ikastaroko arlo guzti-guztiak gainditu baditu, eta “ez gai”, gainditu ez baditu. Kalifikazio hori loteslea izanen da epaimahaiarentzat. “Ez gai” kalifikazioa lortu duten ikasleak kanporatu eginen dira. Ikastaroaren emaitzak Nafarroako Gobernuaren iragarki-oholean eta Nafarroako Gobernuaren web orrian (www.nafarroa.eus) argitaratuko dira.

8.7. Aldian behin, geroago, behar diren langileen arabera, prestakuntza ikastaro berrietarako deia eginen zaie izangaiei. Nolanahi ere, prestakuntza ikastarorako deia egiteko, deialdi bakoitzaren zerrendetan izangaiek guztira lortutako puntuazioari jarraituko zaio. Prestakuntza ikastaroa gainditzen ez duten izangaiak baztertu eginen dira koordinazioko operadore laguntzailearen lanpostuan aritzeko izangaien zerrendetatik.

Bederatzigarrena.–Koordinazioko operadore laguntzaileen lanpostuetan aritzeko izangaien zerrendak.

Prestakuntza ikastaroa amaituta, epaimahaiak izangaien zerrendak bidaliko dizkio Funtzio Publikoko zuzendari nagusiari, hark onets ditzan, hautapen prozesuaren espediente osoarekin batera, prestakuntza ikastaroa gainditu duten izangaiak eta hori egitetik salbuetsita daudenak adierazita.

Hautapen prozesuaren espediente osoa jasota, koordinazioko operadore laguntzaileen lanpostuetan aritzeko izangaien zerrendak onetsiko dira, bata, prestakuntzarako zerbitzu berezietan aritzeko, eta bestea, aldi baterako kontratazioak egiteko. Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren ebazpen baten bidez onetsiko dira, zeina Nafarroako Gobernuaren iragarki-oholean argitaratuko baita (Iruñeko Karlos III.aren etorbidea 2, atalondoa), bai eta Nafarroako Gobernuaren web orrian ere (www.nafarroa.eus).

Hamargarrena.–Errekurtsoak.

Kalifikazio epaimahaiak ematen dituen egintzen eta ebazpenen kontra, gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahalko da, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiari zuzendua, errekurtsoaren xede den egintza argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean.

Deialdiaren, bere oinarrien eta horiek aplikatzeko egintzen kontra, kalifikazio epaimahaiak hartutakoen kontra izan ezik, zilegi izanen da gora jotzeko errekurtsoa jartzea, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritu nahi den egintza argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita.

Hori guztia Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 57. artikuluarekin bat eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluei jarraikiz.

Iruñean, 2017ko urtarrilaren 25ean. Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Amaia Goñi Lacabe.

I. ERANSKINA

Gai zerrenda

1. gaia.–Nafarroako orografia: ezaugarri nagusiak eta Iparraldeko Pirinioen adarren eta Hegoaldearen deskribapena.

2. gaia.–Nafarroako klimatologia: Nafarroan kliman eragiten duten faktoreak. Klima motak Nafarroan. Landaredia: motak eta banaketa.

3. gaia.–Nafarroako hidrologia: Nafarroako ibaien ezaugarriak. Isurialdeak eta arro hidrografikoak: azterketa eta deskribapena. Unitate hidrogeologikoak.

4. gaia.–Nafarroako industria: bilakaera, kokapena, arazoak Nafarroan. Turismoa Nafarroan: campingak, hotelak, landa etxeak, Done Jakue bidea.

5. gaia.–Komunikazioak, merkataritza. Nafarroako errepideen sarea. Mendateak.

6. gaia.–Ipar-mendebaldeko eta Pirinioetako Nafarroa hezea.

7. gaia.–Pirinioetako arroak.

8. gaia.–Nafarroako eki-erdialdea eta mendebal-erdialdea.

9. gaia.–Ekialdeko Erribera eta mendebaldeko Erribera.

10. gaia.–17/2015 Legea, uztailaren 9koa, Babes Zibilaren Sistema Nazionalari buruzkoa.

11. gaia.–8/2005 Foru Legea, uztailaren 1ekoa, Babes Zibilari eta Larrialdien Kudeaketari buruzkoa.

Oharra: gai guztiak deialdi hauek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen diren egunean indarra duen legeriaren arabera eskatuko dira.

II. ERANSKINA

Eskabidea. Prestakuntzarako zerbitzu bereziak (Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko langile finkoak bakarrik).

III. ERANSKINA

Aldi baterako kontrataziorako eskabidea.

IV. ERANSKINA

Erantzukizuneko aitorpena, minutuko pultsazioei buruzkoa.

Deskargatu beharreko artxiboak PDF formatuan daude.

Iragarkiaren kodea: F1701203