25. ALDIZKARIA - 2017ko otsailaren 6a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

LANDA GARAPENEKO, INGURUMENEKO ETA TOKI ADMINISTRAZIOKO DEPARTAMENTUA. Jendaurrean jartzeko tramitearen jakinarazpena. Instalazio berri bati Ingurumen baimen integratua emateko espedientea. Sustatzailea Traperos de Emaús fundazioa da.

Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legea garatzen duen Erregelamenduaren (abenduaren 28ko 93/2006 Foru Dekretuak onetsia) 15. artikuluan xedatutakoa betez, aditzera ematen da aipatu espedientearen dokumentazioa jendaurrean egonen dela hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuko bulegoetan (Gonzalez Tablas kalea 9, beheko solairua, Iruña), jendea hartzeko orduetan (08:30etik 14:30era arte), edozein pertsona fisikok edo juridikok azter dezan eta, nahi izanez gero, alegazioak aurkez ditzan aipatu hogeita hamar egun balioduneko epean.

Espedientearen kodea

0001-0038-2016-000016

Instalazioa

Hondakinen kudeaketa

Titularra

Traperos de Emaús Fundazioa

Tokia

Industrialdea, zk.g.

12. poligonoa, 220., 219. eta 218. lurzatiak

Saratsa

Koordenatuak

UTM-ETRS89, ardatza: 30N,

X: 602.762,000 eta Y: 4.747.526,000

Udalerria

ITZA

Proiektua

Hondakinak kudeatzeko zentroa

Iruñean, 2016ko abenduaren 28an.–Ekonomia Zirkularraren eta Uraren Zerbitzuko zuzendaria, César Pérez Martín.

Iragarkiaren kodea: F1615019