25. ALDIZKARIA - 2017ko otsailaren 6a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

578/2016 EBAZPENA, abenduaren 30ekoa, Hezkuntzako zuzendari nagusiak emana, Bigarren Hezkuntzako ikastetxe jakin batzuei baimena ematen diena hizkuntzak irakasteko Bigarren Hezkuntzako atzerriko hizkuntzen eta euskal hizkuntza eta literaturaren curriculumak Hizkuntzen Urrutiko Irakaskuntza Ofizialaren curriculumarekin bateratuz, betiere, NUHEO-Nafarroako Urrutiko Hizkuntza Eskola Ofizialaren koordinaziopean.

Hizkuntzen eta Arte Ikasketen Zerbitzuko zuzendariak aldeko txostena aurkeztu du, Bigarren Hezkuntzako ikastetxe jakin batzuei baimena eman dakien hizkuntzak irakasteko Bigarren Hezkuntzako atzerriko hizkuntzen eta euskal hizkuntza eta literaturaren curriculumak Hizkuntzen Urrutiko Irakaskuntza Ofizialaren curriculumarekin bateratuz, NUHEO-Nafarroako Urrutiko Hizkuntza Eskola Ofizialaren koordinaziopean.

Kontuan harturik Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren 60.3 artikulua, martxoaren 19ko 22/2007 Foru Dekretua, ekainaren 2ko 58/2008 Foru Dekretua, azaroaren 16ko 394/1999 Foru Agindua eta azaroaren 15eko 339/1993 Foru Dekretua.

Hezkuntza Departamentuaren egitura organikoa ezarri zuen abuztuaren 28ko 136/2015 Foru Dekretuaren bigarren xedapen gehigarriko bigarren puntuak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Baimena ematea jarraian aipatzen diren ikastetxeei, 2016-2017 ikasturtetik aurrera, atzerriko hizkuntzen curriculumak emateko hizkuntzen urrutiko irakaskuntzarenekin bateratuz, NUHEOrekiko lankidetza programaren arabera: “Zizur” BHIari, San Adriango “Ega” BHIari eta Iruñeko “Santo Tomás” ikastetxe itunduari Alemana irakasteko; “Garralda” DBHIari, “Larrainzar” BHIari eta San Adriango “Ega” BHIari frantsesa irakasteko; San Adriango “Ega” BHIari eta “Elizondo” IBPari euskara irakasteko; eta “Elizondo” IBPari eta Iruñeko “Virgen del Camino” IBPari ingelesa irakasteko.

2. Ebazpen honen 1. puntuan aipatu diren Bigarren Hezkuntzako ikastetxeek baimena izanen dute, beraz, dagozkien hizkuntzak irakasteko Bigarren Hezkuntzako atzerriko hizkuntzen eta euskal hizkuntza eta literaturaren curriculumak hizkuntzen urrutiko irakaskuntza ofizialekoarekin bateratuz, NUHEOk koordinaturik, betiere, NUHEOren antolaketa eta jarduna arautzeko jarraibideetan ikasturte bakoitzerako onesten diren arauetan finkatzen den mailaketaren arabera.

3. Baimendu diren Bigarren Hezkuntzako ikastetxeetako ikasleak borondatez sartuko dira programan, eta matrikula egin beharko dute bai Bigarren Hezkuntzako ikastetxean, bai NUHEOn ere. Ikasleen ebaluazioa desberdina izanen da ikasketen balio akademikoaren arabera: alde batetik, atzerriko hizkuntza eta/edo euskal hizkuntza eta literatura gainditzea Bigarren Hezkuntzako irakaskuntzan, bere ebaluazio prozesua izanen duena, eta beste aldetik, hala badagokio, NUHEOren agiria lortzea, dagokion hizkuntzan.

4. Programa honetan hasten diren ikasleei ikastetxeek bermatuko diete bertan segituko dutela, harik eta Hizkuntzen Irakaskuntza Espezializatuen ikasketak burutu arte, gai horri buruz indarra duen araudia kontuan harturik.

5. Hezkuntza Departamentuak bukatutzat eman dezake ebazpen honen 1. puntuan aipatzen den baimena, ondoko kasu hauetan:

–Ikastetxeak arrazoibidez eskatuz gero. Horretarako, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuaren eta NUHEOren txostenak beharko dira.

–Baimena bukatutzat emateko moduko gorabeherak azalduz gero. Horretarako, NUHEOk egindako ebaluazioa hartuko da kontuan.

6. Ebazpen honen kontra gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahal da, Hezkuntza Departamentuko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik aitzina.

7. Ebazpen hau igortzea Hezkuntza Antolamenduaren eta Aukera Berdintasunaren Zerbitzura, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzura, Hizkuntzen eta Arte Ikasketen Zerbitzura, Giza Baliabideen Zerbitzura, Ikasketak Antolatzeko Atalera eta ukitutako ikastetxeetara, behar diren ondorioak izan ditzan.

8. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Iruñean, 2016ko abenduaren 30ean.–Hezkuntzako zuzendari nagusia, Roberto Pérez Elorza.

Iragarkiaren kodea: F1700026