25. ALDIZKARIA - 2017ko otsailaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ROCAFORTE

2017ko urtarrilaren 1etik aitzinako aldaketa, Ur horniduraren tasak arautzen dituen ordenantzan. Behin betiko onespena

Rocaforteko Kontzejuak, 2016ko azaroaren 11n egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen aldaketa Ur horniduraren tasak arautzen dituen ordenantzan.

Onespenaren erabakia 2016ko 235. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuta, abenduaren 7an, eta jendaurrean egoteko epea iraganda inork alegaziorik aurkeztu gabe, behin betiko onetsita geratu dira.

Ondotik, onetsitako aldaketaren testu osoa argitaratzen da, orok jakin dezan eta gainerako ondorioak izan ditzan, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea betez.

A) Industrian erabiltzeko:

Kuota aldakorra: m³ kontsumituak, 0,87 euro/m³.

B) Etxeko erabilera:

Kuota aldakorra: m³ kontsumituak, 0,70 euro/m³.

Dagokion kuotaren gainean legeek unean-unean finkatzen dituzten zeharkako zergak aplikatuko dira, haiek ezartzen duten moduan eta baldintzetan.

Rocaforten, 2016ko urtarrilaren 9an.–Alkate udalburua, M.ª Eugenia Pérez Iriarte.

Iragarkiaren kodea: L1701020