25. ALDIZKARIA - 2017ko otsailaren 6a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

Laburpena, Hezkuntzako zuzendari nagusiak abenduaren 2an eman 527/2016 Ebazpenarena. Hezkuntza Departamentuaren eta Nafarroako Secretariado Gitano Fundazioaren arteko hitzarmena, hezkuntza arloan sostengua eta orientazioa ematen dituen “PROMOCIONA” programa garatzeko ijito gazteentzat eta horien familientzat.

Gizarteratzeko eta laneratzeko ekintza integratuak eta ikasturteko hezkuntza ekintzak egin daitezen, Secretariado Gitano Fundazioari 18.000 euroko diru-laguntza ematearren Hezkuntzako zuzendari nagusiak abenduaren 2an emandako 527/2016 Ebazpenean ezarritakoarekin bat, deialdiaren laburpena argitaratzen da. Deialdiaren testu osoa Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (http://http://www.pap.minhap.gob.es/bdnstrans/eu/index): BDNS (identifikazioa): 327945.

Lehena.–Onuradunak.

Nafarroako Secretariado Gitano fundazioa-Nafarroako ikasle ijitoak.

Bigarrena.–Xedea.

Hitzarmen honen xedea da Secretariado Gitano fundazioari emandako diru-laguntzaren klausulak ezartzea, hezkuntza arloan sostengua eta orientazioa ematen dituen “PROMOCIONA” programa garatzeko Nafarroan funts publikoak jasotzen dituzten ikastetxeetako ijitoentzat.

Secretariado Gitano fundazioak ikastetxeetan garatu beharreko ekintzen helburua da ijitoek hezkuntza sisteman sartzeko eta integratzeko duten gaitasuna hobetzea, batik bat derrigorrezko hezkuntza etapetan, eta horretarako, prebentzioan, esku-hartzean, segimenduan, tutoretzan eta absentismoaren eta eskola-uzte goiztiarraren prebentzioan eginen da lan.

Hirugarrena.–Oinarri arautzaileak.

Oinarri arautzaileak Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legean ezarritakoak dira.

Laugarrena.–Zenbatekoa.

18.000 euro, 2016. urteko gastuaren kargura.

Iruñean, 2016ko abenduaren 2an.–Hezkuntzako zuzendari nagusia, Roberto Pérez Elorza.

Iragarkiaren kodea: F1700030