25. ALDIZKARIA - 2017ko otsailaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Deialdia, desjabetze espedienteak ukitutako finkak okupatu aurreko aktak egiteko, plan bereziarekin bat Xabier kaleko 4ko eraikineko oztopo arkitektonikoak kentzeko

Iruñeko Udalak 2016ko azaroaren 3ko osoko bilkuran erabakita (2016ko azaroaren 16ko Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuta), oztopo arkitektonikoak kentzeko proiektuak ukitutako titularren, ondasunen eta eskubideen behin betiko zerrenda onetsi zen, Xabier kaleko 4an igogailua paratzeko, 2015eko urriaren 1eko osoko bilkuran erabakita onetsi zen plan berezia garatu beharrez (2015eko urriaren 27ko Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen).

Halaber, Nafarroako Gobernuak 2016ko abenduaren 21ean hartutako erabakiaren bidez adierazi zen “Xabier kaleko 4 zenbakiko eraikinetik oztopo arkitektonikoak kentzeko plan berezia” izeneko proiektuko lanek ukitutako ondasun eta eskubideen okupazioa presakoa zela, nahitaez desjabetzeko.

Horrenbestez, Iruñeko Udalak, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 52. artikuluko 2. eta 3. arauetan zehaztutakoarekin bat, erabaki du deialdia egitea desjabetzeak ukitutako ondasunen eta eskubideen jabeei eta titularrei, kasuan kasuko zedula indibidualetan jakinaraziko zaien moduan, baita Estatuko Aldizkari Ofizialean eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean, eta “Diario de Navarra” eta “Diario de Noticias” egunkarietan argitaratuko diren iragarkietan ere, okupatu aurreko aktak egiteko, ondotik zehazten den tokian, egunean eta orduan, ezertan ukatu gabe finketara joateko aukera, beharrezkotzat joz gero:

TOKIA

DATA

ORDUAK

Iruñeko Udaleko Zaharberritze Bulegoa, Hilaríon Eslava kalea, 1 bis, Iruñea (Nafarroa)

2017ko otsailaren 15a

10:00-12:00

Iragarki honek, indarrean den Herri Administrazioen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoaren arabera, identifikatu gabeko interesdunei, ondasun eta eskubideen titular ezezagunei eta helbide jakinik gabekoei jakinarazpena egiteko balio izanen du, halakorik egonez gero.

Ukitutakoak edo horien ahalordedunak agertuko dira, Nortasunaren Agiri Nazionala aldean daramatela, baita beren titulartasuna frogatzen duten dokumentazioa ere, eta perituak eta/edo notarioa eraman ditzakete, baina, betiere, norberak ordainduta.

Interesdunek beren eskura izanen dituzte espedienteak eta planoak Iruñeko Udalaren Zaharberritze Bulegoan, Hilarión Eslava kaleko 1 bis zenbakian.

Argitara ematen da Nafarroako Aldizkari Ofizialean, egun indarra duen Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.5 artikuluko eta 59.6 artikuluko a) idatz-zatian eta aplikagarri den gainerako legedian xedatutakoa betetzeko, jakinarazpen balioa izan dezan interesdun ezezagunentzat eta, legeak dioen bezala saiatuta ere, jakinarazi ezin izan zaienentzat.

Iruñean, 2017ko urtarrilaren 25ean.–Hiri Bizigarriko eta Etxebizitzako idazkari teknikoa, Fermín Bacaicoa Barnó.

Iragarkiaren kodea: L1701049