25. ALDIZKARIA - 2017ko otsailaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OTEITZA

Aldaketa xehakatua Udal Planean. Behin betiko onespena

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 74. artikuluan xedatua bete beharrez, hartara igortzen baitute lege beraren 79 eta 81.1 artikuluek, aditzera ematen da Udalak, 2017ko urtarrilaren 19an egin osoko bilkuran, ondokoa erabaki zuela. Independienteen udal taldea (4 boto) alde agertu zen eta Bilduren udal taldea (3 boto) aurka. Hona hemen:

1.–Behin betiko onestea Oteitzako Udal Planeko aldaketa xehakatua, Udalak berak sustatua, honako hauek aldatzeko: hirigintzako ordenantzetako 41. eta 59. artikuluak, lurzoru urbanizagarriko hirigintzako arauetako 5. artikulua eta lurzoru urbanizaezineko hirigintzako araudiko 11. artikulua.

2.–Behin betiko onespena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea eta ale bat Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentura igortzea.

Oteitzan, 2017ko urtarrilaren 23an.–Alkate udalburua, Tirso Salvatierra Martínez de Eulate.

ERANSKINA

Aldatutako araudia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L1700959