25. ALDIZKARIA - 2017ko otsailaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ORISOAIN

UE 6 urbanizatzeko proiektua. Behin betiko onespena

Alkatetzak irailaren 29an eman 18/2016 Ebazpenaren bitartez, hasiera batez onetsi zen Orisoiango UE 6 urbanizatzeko proiektua, Miren Usoa García Magriñak eta Joseba Andoni Echeverría Larrañagak sustatuta.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan eta harekin bat heldu direnetan aurreikusiari jarraikiz, espedientea jendaurrean egon zen, Nafarroan plazaratzen diren egunkarietan eta, urriaren 6an, 2016ko 194. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuta; epe horretan inork ez zuen alegaziorik aurkeztu.

Horrenbertzez, Udalak, 2017ko urtarrilaren 23an egin osoko bilkuran, behin betiko onetsi zuen aipatu urbanizazio proiektua.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Orisoainen, 2017ko urtarrilaren 24an.–Alkatea, Alexandre Duró Cazorla.

Iragarkiaren kodea: L1701021