25. ALDIZKARIA - 2017ko otsailaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

NOAIN (ELORTZIBAR)

Aldaketa 2016. urteko plantilla organikoan.
Behin betiko onespena

Noain Elortzibarko Udalak, 2016ko abenduaren 22an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Noain Elortzibarko Udalaren 2016ko ekitaldiko plantilla organikoa aldatzeko espedientea.

Erabaki hori 2017ko 7. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 11n.

Legez ezarritako epea igaro delarik inork erreklamaziorik edo/eta alegaziorik aurkeztu gabe, bidezko da behin betiko onestea, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 236. artikuluan xedatuarekin bat, martxoaren 17ko 4/2011 Foru Legeak aldatu baitzuen.

NOAIN ELORTZIBARKO UDALAREN 2016KO EKITALDIKO PLANTILLA ORGANIKOA ALDATZEN DUEN ESPEDIENTEA

Egungo testua:

–Luis María Valsera García: %5eko lanpostuko osagarria jasoko du, langile finkoen edo lan edo administrazio kontratudunen koordinatzaile gisa, eta zerbitzuaren arduradunaren ordezko gisa, 2012ko urtarrilaren 1etik aitzinako ondorioekin.

–Onetsitako testua:

–Luis María Valsera García: %5eko lanpostuko osagarria jasoko du, langile finkoen edo lan edo administrazio kontratudunen koordinatzaile gisa, eta zerbitzuaren arduradunaren ordezko gisa, 2015eko abuztuaren 8tik aitzinako ondorioekin.

–Goragoko mailako eginkizunetan bi hilabete iraganik ordezkapena egiten, metagarriak direnak urte naturalaren barnean (ez dira kontatuko oporraldien ordezkapenak), hirugarren hilabetetik aurrera ordainduko da dagokion zatia, Luis María Valsera jaunak langileen koordinazio eta ordezkapen eginkizunetan jasotzen duen ehuneko bostaz landa, plantilla organikoan jasotzen baita, lanpostuko osagarriaren barnean. Zenbateko hori ordezkapenaren hasieratik ordainduko da.

Noain Elortzibarren, 2017ko urtarrilaren 30ean.–Alkate udalburua, Alberto Ilundain Avellaneda.

Iragarkiaren kodea: L1701274