25. ALDIZKARIA - 2017ko otsailaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MONTEAGUDO

Herrilurraren desafektazioa. Hasierako onespena

Monteagudoko Udalak, 2016ko abenduaren 23an egin osoko bilkuran, legeak eskatutako gehiengoarekin, onetsi zuen herrilurretako 775,67 m²-ko zati baten desafektazioa, honako lur honetan:

3. poligonoko 1161. lurzatia, 8 ha., 17 a. eta 20 ca. dituena, La Calera alderdian kokatua.

Desafektazioaren helburua da gero lurren trukea egitea, Moncayoko Ur Mankomunitatearekin.

Erabaki hori Monteagudoko Udalaren iragarki oholean egonen da eta espedientea, berriz, udal bulegoetan.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta ondorioak izan ditzan, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hilabeteko epean alegazioak aurkez daitezen, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legeko 140. artikuluarekin bat.

Alegaziorik aurkezten ez bada, erabaki hau behin betiko onetsita egonen da.

Monteagudon, 2017ko urtarrilaren 18an.–Alkatea, Mariano Herrero Ibáñez.

Iragarkiaren kodea: L1701006