25. ALDIZKARIA - 2017ko otsailaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERRIOBEITI

2017rako tasa, prezio publiko eta zerga-tasak.
Behin betiko onespena

Berriobeitiko Udalak, 2016ko azaroaren 8an egin osoko bilkura berezian, erabaki zuen hasiera batean onestea 2017rako tasa, prezio publiko eta zerga-tasak. Horrek aldaketa dakar hainbat ordenantza fiskaletan (2016ko 225. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 22an).

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluari jarraikiz, maiatzaren 31ko 15/2002 Foru Legeak aldatu baitzuen, eta jendaurrean egoteko epea inork alegaziorik aurkeztu gabe iraganik, tasa, prezio publiko eta zerga-tasak behin betiko onetsi dira, baita dagozkien ordenantza fiskalak ere.

Berriobeitin, 2017ko urtarrilaren 10ean.–Alkatea, Juan M.ª Albizu Andueza.

KARGA-TASAK

1. %0,1860ko zerga-tasa ezartzea hiri-lurreko ondasunen gaineko kontribuzioari.

2. Hiri-lurren balio igoeraren gaineko zerga:

Biztanle
eskubidedunak

5 urtera bitarte

10 urtera bitarte

15 urtera bitarte

20 urtera bitarte

Gehienekoa

Gutxienekoa

Gehienekoa

Gutxienekoa

Gehienekoa

Gutxienekoa

Gehienekoa

Gutxienekoa

5.001-10.000

biztanle

3,4

2,4

3,3

2,1

3,3

2,0

3,2

2,0

Berriobeiti

3,30

3,20

3,10

3,10

Biztanle eskubidedunak

5 urtera bitarte

10 urtera bitarte

15 urtera bitarte

20 urtera bitarte

Berriobeiti

%13

%10,5

%10,5

%10,5

3. Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zergarako %5eko zerga-tasa ezartzea.

4. Ekonomia-jardueren gaineko zerga: hasi den urteko indize bera aplikatu.

4. ORDENANTZA. AGIRIAK LUZATU ETA TRAMITATZEA

I. epigrafea.–Ziurtagiriak.

1.–Udalaren base informatikoetan bildutako datuei buruzko egiaztagiriak, automatikoki luzatzen direnak: 2,26 euro.

2.–Erabakien, administrazio espedienteetan diren agirien edo udal artxiboetan kontsultatzea eskatzen dutenen egiaztagiriak: 2,26 euro.

3.–Luzatuak izateko, aurretik txosten bat edo datu baseak gaurkotzea eskatzen duten egiaztagiriak: 25,20 euro.

Egiaztagiriarekin batera planoa edo/eta fotokopia -eginbidetua edo ez- badoa, III. epigrafetik (Kopia eginbidetuak) eta IV. epigrafetik (Fotokopiak) dagokion tasa ere eskatuko da.

II. epigrafea.–Kopia eginbidetuak.

1.–Espediente administratiboetan jasotako agirien kopia eginbidetua: 2,77 euro.

2.–Udalaren base informatikoetan bildutako datuen kopia eginbidetua: 3,37 euro.

Tarifa aplikatzeko, eginbide bakartzat jotzen da espediente batean jasotako agiri eta datuen gainean egiten dena, pertsona berarendako. Aurreko zenbakietan ezarritako tasari gehitu beharko zaio I. epigrafetik (Ziurtagiriak) eta IV. epigrafetik (Fotokopiak) dagokiona, eginbidetu beharreko plano eta/edo fotokopiengatik.

III. epigrafea.–Agirien konpultsa.

1.–Konpultsatu beharreko agirien lehenengo orria: 2,16 euro.

2.–Bigarren eta hurrengo orriak: 0,55 euro.

IV. epigrafea.–Agirien fotokopiak, partikularrek eskatuak.

–DIN A-3 tamainako kopia bakoitzeko (zuri-beltzean): 0,30 euro.

–DIN A-4 tamainako kopia bakoitzeko (zuri-beltzean): 0,20 euro.

–DINA A-3 tamainako orri bakoitzeko (koloreetan): 1,56 euro.

–DINA A-4 tamainako orri bakoitzeko (koloreetan): 1,16 euro.

V. epigrafea.–Arma txartelen tramitazioa.

1.–Txartel bakoitza: 12,00 euro.

VI. epigrafea.–Lanpostuak betetzeko deialdiak.

1.–A eta B mailetara sartzeko (Funtzio Publikoaren Estatutuarekin bat), izena emateagatik: 16,10 euro.

2.–C mailara sartzeko, izena emateagatik: 11,07 euro.

3.–D eta E mailetan sartzeko, izena emateagatik: 6,04 euro.

Deitu beharreko lanpostuak lan-kontratukoak izanez gero, deialdian aurreikusitako ordainsariak funtzionario maila bati atxiki, eta maila horri dagokion tasa aplikatu behar da.

VII. epigrafea.–Ahalmenak askiestea.

1.–Askieste bakoitzarengatik: 9,56 euro.

VI. epigrafea.–Txostenak eta kontsultei emaniko erantzunak.

1.–Etxebizitzak deskalifikatzeko eskatutako txostena luzatzeagatik: 25,20 euro.

2.–Bertzelako txostenak eman eta kontsultei erantzuteagatik: 25,20 euro.

5. ORDENANTZA. HIRIGINTZAKO TRAMITAZIOEN TASAK

Tarifen eranskina

I. epigrafea.–Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 35/2002 Foru Legearen 189. artikuluaren babesean ematen diren lizentziak.

l.1) Lurzatiketarako lizentziak (lurzatiketa, banantzea edo elkartzea):

–Tramitatzeko eta ebazteko tasak likidatuko dira azaleraren arabera, lizentziako m² bakoitzeko: 0,16 euro.

l.2) Lizentziak eraikinak eta instalazioak lehen aldiz erabili edo okupatzeagatik:

–Lizentzia bakoitzaren espedientea tramitatu eta ebazteagatik, ondoko tasa ordaindu beharko da: 50,05 euro etxebizitza bakoitzeko, eta gehienez ere 600,05 euro, espediente bakoitzeko.

–Familia bakarreko etxebizitzak lehen aldiz erabiltzeko lizentzia. 50,05 euro.

–Etxebizitzetarako ez diren bestelako eraikinak eta/edo lokalak lehen aldiz erabiltzeko lizentzia, metro koadro bakoitzeko eta eraikinaren eta/edo lokalaren azalerako. 2,05 euro.

I.3) Obra txikiak edo proiektu teknikorik behar ez duten obrak egiteko lizentziak:

–Lizentzia emateko espediente bakoitza tramitatu eta ebazteagatik, ondoko tasa ordaindu beharko da: 27,21 euro.

l.4) Eraispen obretarako lizentziak, eta eraikitze, berrikuntza, instalazio eta oro har lizentzia behar duten gainerako ekintzak, betiere aurreko ataletan ez badaude, eta emandako obra lizentzien aldaketak:

–Tasa kalkulatuko da 10 eta 11. artikuluan xedatuaren arabera zehaztutako zerga-oinarriari ondoko karga-tasa aplikatuz: %0,25.

  • Gutxienekoa izanik: 73,21 euro.

II. epigrafea.–Obrak egindakoan kontrola egiteagatik, lizentziaren ordez aurretiazko komunikazioa edo erantzukizuneko aitorpena aurkeztu behar denetan.

–1.4 epigrafeko tarifa aplikatuko da.

III. epigrafea.–Gutxieneko eskubideak.

Aurreko epigrafeengatik ordaindu behar diren tasak ondotik aipatzen diren gutxieneko zenbatekoetara iristen ez badira, honako hauek ordaindu beharko dira:

–Lurzatiketarako lizentziak (lurzatiketa, banantzea edo elkartzea): 81,38 euro.

–Lizentziaren ordez aurretiazko komunikazioa edo erantzukizuneko aitorpena aurkeztu behar duten obrak: 73,21 euro.

6. ORDENANTZA. IREKITZEKO LIZENTZIAK
ETA JARDUERETARAKO LIZENTZIAK

I. epigrafea.–Jarduerarako lizentzia eta haren berrikustea.

Lizentzia emateko espediente bakoitza tramitatu eta ebazteagatik ondoko tasak ordaindu beharko dira:

–300 m²-tik beherako nabeak: 89,62 euro.

–300 m²-tik 1.000 m²-ra arteko nabeak: 108,76 euro.

–1.000 m²-tik gorako nabeak: 140,98 euro.

II. epigrafea.–Berritik jartzen diren establezimenduak, jardueren lekualdaketak, jarduera aldaketak.

–0 - 400 m²: 3,28 euro/m².

–401 m²-tik goiti: 2,42 euro/m².

7. ORDENANTZA, AURREIKUSITAKO IKUSKAPENEN TASAK ARAUTZEN DITUENA

I. epigrafea.–Osasunaren eta jarduera sailkatuen arloan eta Udalaren gainerako ordenantza, erabaki eta arau aplikagarrietan ezarritakoaren ondorioz egindako ikuskapenak, horiek guztiak betetzen ez direlako edo ustez arau-hausteak egin direlako edo kalteak egin direlako udal ondarean.

–Agerraldi bakoitza: 66,47 euro.

II. epigrafea.–Eraikinen azterketa, segurtasun baldintzak eta aurri egoeretako espedienteak direla eta.

–Gutxieneko ikuskapena: arkitekto edo aparejadore baten 1,5 orduko lana: 66,47 euro.

–Lan gehiago behar bada, ordu bakoitza: 33,73 euro.

8. ORDENANTZA. IBILGAILUAK EREMU PUBLIKOTIK KENDU
ETA ONDOTIK ALTXATZEKO ZERBITZUA EMATEKO ESKUBIDEAK ETA TASAK

Tarifen eranskina

Eranskin honetan aipatzen diren eskalak, kilogramotan adierazten direnak, ibilgailuendako baimendutako gehieneko masari dagozkio.

I. epigrafea.–Zerbitzu egitera joan, eta ibilgailua Udalaren altxatokira eramateko lanak hasi ondotik, gidaria edo hark baimendutako pertsona agertzeagatik lana bukatzen ez bada.

–Ziklomotoreak eta motozikletak: 17,12 euro.

–3.500 kilogramorainoko pisua duten ibilgailuak: 35,95 euro.

–3.500 kilogramo baino astunagoak: 71,50 euro.

Jaiegunetan edo gauaz, ibilgailuak eremu publikotik kentzeko tasak %20 garestituko dira.

II. epigrafea.–Zerbitzua osorik egiten denean, ibilgailu arau-hauslea Udalaren altxatokira eramanda.

–Ziklomotoreak eta motozikletak: 17,12 euro.

–3.500 kilogramorainoko pisua duten ibilgailuak: 35,95 euro.

–3.500 kilogramo baino astunagoak: 132,92 euro.

III. epigrafea.–Txandakako aparkatze aldiak ezarrita dauzkaten karriketan, ibilgailua bertze aldean aparkatzeagatik:

–Ziklomotoreak eta motozikletak: 17,12 euro.

–3.500 kilogramorainoko pisua duten ibilgailuak: 35,95 euro.

–3.500 kilogramo baino astunagoak: 71,50 euro.

IV. epigrafea.–Ibilgailua altxatokira eraman eta jakinarazi ondotik 24 ordu iragandakoan, tarifa hauek aplikatzen hasiko dira, egun edo zati bakoitzeko, hura norbaitek bildu arte.

–Ziklomotoreak eta motozikletak: 2,11 euro.

–3.500 kilogramorainoko pisua duten ibilgailuak: 5,14 euro.

–3.500 kilogramo baino astunagoak: 10,27 euro.

V. epigrafea.–Ibilgailua eremu publikoan ibilgetzeagatik.

–3.500 kilogramorainoko pisua duten ibilgailuak: 70,49 euro.

–3.500 kilogramo baino astunagoak: 100,70 euro.

VI. epigrafea.2

Ibilgailuen ezaugarriengatik Udalak dituen baliabideekin ezin eraman bada eta zerbitzua egiteko bertze batzuengana jo beharra baldin bada, kobratu beharreko tasa izanen da Udalak ibilgailuak kentzeko lana egiten duen enpresari ordaindu behar diona gehi ehuneko hogei, administrazio arloko gastu orokorrengatik.

3.500 kilo baino gutxiagoko ibilgailu baten berezko ezaugarriak direla medio, 3.500 kilo baino gehiagokoak kentzeko erabiltzen den garabia erabili behar izanez gero, horietarako aurreikusten den tasa kobratuko da.

9. ORDENANTZA FISKALA. ORDEZKO BETEARAZPENEN TASAK ETA BETEARAZTEKO AGINDUENAK

I. epigrafea.–Betearazpen aginduak.

–Karga-tasa izanen da hirigintzako lizentzien tasendako ezarritakoa.

II. epigrafea.–Ordezko betearazpenak.

–Tasa izanen da zerga-oinarriaren %125.

10. ORDENANTZA. EZKONTZA ZIBILAREN TASAK

80,00 euro.

11. ORDENANTZA, ZANGAK IREKITZEKO TASAK

I. epigrafea.–Zangak irekitzea.

I.1. Zanga, laginketa edo zuloaren metro lineal bakoitzeko: 16,67 euro.

I.2. Zanga, laginketa edo zulo bat irekitzeko beharrezkoa bada ibilgailuei pasabidea galaraztea, bai osorik bai norabide bat edo bide edo gune zabal samarra itxiz, aitzineko epigrafeetako tarifak igoko dira: %20.

II. epigrafea.–Ibilgailuen pasabideak, karga-ahoak, aireztapenak, lukanak, kalapatxak egin edo deuseztatzea eta zoladuran edo espaloietan edozein mugimendu egitea:

–Metro lineal bakoitzeko, alderik handienean: 16,67 euro.

III. epigrafea.–Fidantzak, zangak, laginketak edo zuloak irekitzeagatik:

III.1. Zanga, laginketa edo zuloaren zabalera metro lineal bat baino txikiagoa bada, metro luze bakoitzagatik:

–Zoladura orokorra duten lekuetan: 86,81 euro.

–Zola eman gabeko lekuetan: 60,12 euro.

III.2. Zanga, laginketa edo zuloaren zabalera metro lineal batekoa edo handiagoa denean, luzerako metro bakoitzeko:

–Zoladura orokorra duten lekuetan: 100,15 euro.

–Zola eman gabeko lekuetan: 66,77 euro.

12. ORDENANTZA. ARRISKUTSUAK IZAN DAITEZKEEN ANIMALIAK EDUKITZEKO LIZENTZIAK EMATEA

I. epigrafea.–Zakurren harrapaketa.

–Animalia bakoitzeko: 20,14 euro.

II. epigrafea.–Egonaldiak.

–Udal egoitzetan, eguneko: 3,02 euro.

–Hitzartutako bertzelako zakurtegietan, egun bakoitzeko, haien tarifetan ezarririk dagoena.

III. epigrafea.–Arriskugarri gerta daitezkeen animaliak edukitzeko lizentziak ematea.

–Tarifa, lizentzia bakoitzeko: 35,33 euro.

13. ORDENANTZA. IBILGAILUAK ESPALOIETAN BARNA SARTZEA ETA PASABIDEAK

I. epigrafea.–Ibilgailuen pasabidea.

I.1. Turismoendako garaje pribatuak, metro lineal bakoitzeko, urtean:

–1 - 5 ibilgailu: 25,88 euro.

–6 - 10 ibilgailu: 43,15 euro.

–11 - 25 ibilgailu: 75,53 euro.

–26 - 50 ibilgailu: 115,40 euro.

–51 - 100 ibilgailu: 136,96 euro.

–101 - 150 ibilgailu: 169,33 euro.

–150 ibilgailutik goiti: 231,86 euro.

I.2. Merkataritzako eta industriako ibilgailuendako garaje pribatuak:

I.1 epigrafeko turismoekin parekatuko dira, honela kalkulatuz: ibilgailu bat 10 plaza edo horren zati bakoitzeko autobusendako, eta gehieneko kargako 2 tona metriko edo horren zatiki bakoitzeko, kamioiendako edo nekazaritzako herresta-ibilgailuendako. Gutxieneko tarifa (5 ibilgailurena) 25,88 euro.

I.3. Ibilgailuak konpondu, garbitu edo haien olioa aldatzeko tailerrak, edozein eratakoak direla ere, hornitegiak eta erakustokiak, metro lineal bakoitzeko, urtean: 83,03 euro.

I.5. Orduka aparkatzea ahalbidetzen duten lizentziak, aparkatzeko debekua dakartenak: I.1, I.2, I.3 eta I.4 epigrafeei dagozkien tarifak aplikatuko dira, ehuneko hogeita bost merkeago.

II. epigrafea.–Lekua erreserbatzea.

II.1. Gau eta eguneko erreserba. Metro lineal edo horren zatiki bakoitzeko, urtean: 56,09 euro.

II.2. Ordutegi mugatuko erreserba. Metro lineal edo horren zatiki bakoitzeko, urtean: 40,98 euro.

II.3. Behin-behineko erreserba.

Noizbehinkako obra edo jarduketa baterako erreserba egiteko, ordaindu beharreko gutxieneko eskubideak dira: 33,43 euro.

Txandakako aparkatzeko debekua duen kale bateko bi espaloietan baimendurik badago erreserba egitea, tarifa luzera handiena duen aldearen neurriak azterturik finkatuko da.

III. epigrafea.–Seinalatzeko diskoak.

–Pasabideak seinalatzeko diskoak (disko bakoitza): 30,21 euro.

14. ORDENANTZA. ERABILERA PRIBATIBOA
ETA APROBETXAMENDU BEREZIA

Tarifen eranskina

I. epigrafea.–Zoruko aprobetxamendu bereziak.

I.1. Mahaiak, aulkiak, itxitura egonkorrik gabeko terraza beladoredunak, kupelak, mahai garaiak, barra-mostradore eramangarriak edo ostalaritzari lotutako gisako elementuak:

–m² edo zatiki bakoitzeko, urtean: 28,20 euro.

Karga-oinarria kontatuko da gutxieneko okupazio gisa: 1,5 m² altzarien elementuetarako (kupelak, mahai garaiak, barra-mostradore eramangarriak, etab.).

Likidatu beharreko tasak hilabeteka hainbanatzen ahalko dira urte osoari ez badagozkio edo, salbuespenez, egunka, halako ekitaldi, egintza eta/edo ospakizun batzuetan.

I.2. Terraza beladoredunak, aprobetxamenduaren xedea den eremua estaltzeko eta/edo hesitzeko elementuak edo egiturak dituztenean:

–m² edo zatiki bakoitzeko, urtean: 39,48 euro.

Likidatu beharreko tasak hilabeteka hainbanatzen ahalko dira urte osoari ez badagozkio edo, salbuespenez, egunka, halako ekitaldi, egintza eta/edo ospakizun batzuetan.

I.3. Bestelako aprobetxamenduak:

–Edukiontziak, aldamioak, hesiturak eta jarduera ekonomikoa ez den bertze edozer motatako okupaziorengatik, m² edo horren zatikitik, egunean: 0,11 euro.

–Edukiontziak, aldamioak, hesiturak eta jarduera ekonomikoa ez den bertze edozer motatako okupaziorengatik, m² edo horren zatikitik, hilabetean: 3,02 euro.

–Edukiontziak, aldamioak, hesiturak eta jarduera ekonomikoa ez den bertze edozer motatako okupaziorengatik, m² edo horren zatikitik, urtean: 35,25 euro.

I.4. Karabana, atoi eta automobilak ez diren gainerako ibilgailuak, bereziki baimentzen direnean, tasa ordaintzeak baimena dagoela esan nahi ez badu ere:

–Egun edo zatiki bakoitza: 0,77 euro.

I.5. Kutxazain automatikoak eta gauzak saltzeko bertze edozein makina:

–Eremu publikora jotzen duen fatxadako lerroan paraturiko kutxazain automatiko edo gauzak saltzeko makina bakoitzeko, urtean: 182,50 euro.

I.6. Merkatu txikiak eta bestetako saltoki finkoak:

–Eskulan txikiak, bisuteria eta baimena duten bertze gauza batzuk, saltoki bakoitzeko, egunean: 3,02 euro.

–Ostatu barrak edo ostatu-ibilgailu mugigarriak, feriako etxolak, unitate bakoitzeko, egunean: 12,08 euro.

–Barrakak, puzgarriak, karruselak etab., 20 m² edo horren zati bakoitzetik, egunean: 6,05 euro.

Esleipena enkante bidez egiten bada zenbateko horiek hasierako preziotzat hartuko dira.

Aipatu tasez gain, honako fidantza hau pausatzeko eskatzen ahal da: 85,60 euro.

I.7. Jarduera ekonomikoetarako bertzelako erabilera eta aprobetxamenduak, aitzineko ataletan sartu ez direnak:

–m² edo zatiki bakoitzeko, egunean: 0,45 euro.

–m² edo zatiki bakoitzeko, hilabetean: 12,08 euro.

–m² edo zatiki bakoitzeko, urtean: 120,84 euro.

II. epigrafea.–Hegalkineko aprobetxamendu bereziak.

–m² edo zatiki bakoitzeko, egunean: 0,62 euro.

–m² edo zatiki bakoitzeko, hilabetean: 17,12 euro.

–m² edo zatiki bakoitzeko, urtean: 201,40 euro.

III. epigrafea.–Zorupeko aprobetxamendu bereziak.

III.1. Gutxieneko kuota, zerbitzuen banaketako sare nagusiak instalatzeko edo haien aprobetxamendurako, bestelako inongo tasaren zergapeko egintza ez badira:

–Metro lineala, urtean: 6,15 euro.

III.2. Gainerako aprobetxamenduak:

–m² edo zatiki bakoitzeko, egunean: 0,62 euro.

–m² edo zatiki bakoitzeko, hilabetean: 17,12 euro.

–m² edo zatiki bakoitzeko, urtean: 201,40 euro.

IV. epigrafea.–Gutxieneko eskubideak.

IV.1. Aurreko epigrafeetan azaldutakoengatik ordaindu beharreko zenbatekoak ondoko kopuruetara iristen ez direnean, ondotik aipatzen diren gutxieneko zenbateko hauek ordainduko dira:

–I.3 epigrafea: 35,95 euro.

16. ORDENANTZA. UDALAREN LOKALAK ERABILTZEKO
PREZIO PUBLIKOAK

Tarifen eranskina, udal lokalak erabiltzeko prezio publikoei dagokiena

I. epigrafea.–Tarifak.

–Erabilera anitzeko eraikineko aretoak:

  • 3 ordu edo denbora gutxiagorako lagatzea, egunean: 35,95 euro.
  • 3 ordu baino gehiagorako lagatzea, egunean: 66,77 euro.
  • Lokala 5 egunez jarraian gutxienez erabiltzen bada, ehuneko hogeiko murrizketa aplikatuko da.

–15 egunez jarraian gutxienez erabiliz gero, ehuneko hogeita hamarreko murrizketa eginen da.

–Jaiegunetan tarifak %50 igoko dira.

–Lokala lagatzeaz gain ematen diren zerbitzu guztiak (berogailua, atezaintza etab.) aparte ordainduko dira, emandako zerbitzuaren kostu errealaren arabera.

–Lagapenari begira komeni bada, 359,49 euroko fidantza eskatzen ahal da, aldez aurretik, kontzesioa egiten denean.

17. ORDENANTZA. BERRIOBEITIKO UDAL IGERILEKUAK
ETA INSTALAZIO OSAGARRIAK ERABILTZEKO PREZIO PUBLIKOA

Kirol instalazioak kudeatzen dituen enpresak (Gesport, S.L.) aurkeztutako proposamenen arabera baloratuko da.

18. ORDENANTZA. BIDAIEN ETA KULTUR JARDUEREN KUOTAK

II. epigrafea.–Bidaia eta kultur jardueren kuotak.

–Haurren sarrerak (5 urtetik beheitikoak):

  • 5,03 euro, aldez aurretik; 6,04 euro, leihatilan.

–Helduen sarrerak:

  • 7,04 euro, aldez aurretik; 8,05 euro, leihatilan.

–Zendearen Eguneko bazkaria:

  • 10,06 euro, haurrak; 18,11 euro, helduak.

–Erretiratuen bidaia:

  • 20,67 euro.

III. epigrafea.–Helduendako kirol eta kultur ikastaroak:

–Erroldatuak.

  • Eskulanak:
  • Kuota arrunta, 107,74 euro.
  • Gazte eta erretiratuendako, 82,57 euro
  • Aerobica:
  • Kuota arrunta, 164,13 euro.
  • Gazte eta erretiratuendako, 82,57 euro.
  • Yoga:
  • Kuota arrunta, 164,13 euro.
  • Gazte eta erretiratuendako, 82,57 euro
  • Dantza latinoak eta aretoko dantzak:
  • Kuota arrunta, 164,13 euro.
  • Gazte eta erretiratuendako, 82,57 euro.
  • Pilatesa:
  • Kuota arrunta, 164,13 euro.
  • Gazte eta erretiratuendako, 82,57 euro.
  • Sukaldaritza:
  • Kuota arrunta, 55,38 euro.
  • Gazte eta erretiratuendako, 28,20 euro.
  • Informatika eta oinarrizko mailako Internet:
  • Kuota arrunta, 108,75 euro.
  • Gazte eta erretiratuendako, 55,38 euro.
  • Sabel dantza:
  • Kuota arrunta, 107,74 euro.
  • Gazte eta erretiratuendako, 83,07 euro.
  • Emakumeentzako defentsa pertsonala (sambo):
  • Dohainik.
  • Helduendako euskal dantzak (euskaraz):
  • Kuota arrunta, 107,74 euro.
  • Gazte eta erretiratuendako, 83,07 euro.

* Erroldatu gabeak, %50 garestiago.

IV. epigrafea.–Haurrendako jarduerak.

–Erroldatuak.

  • Haurrendako judoa: 65,46 euro.
  • Haurrendako lantegia - Nahaste borraste 65,46 euro.
  • Pilota eskola: 65,46 euro.

* Erroldatu gabeak, %50 garestiago.

19. ORDENANTZA. KAMIOIEN APARKALEKUAREN ERABILERA ARAUTZEN DUENA

1. Kamioi 1etik 5era bitarte:

–Erroldaturik daudenen kamioiak, ibilgailua Berriobeitiko erregistroan helbideratuta badute: 70 euro hilean.

–Erroldaturik daudenen kamioiak: 80,48 euro hilean.

–Erroldatu gabe daudenen kamioiak: 95,57 euro hilean.

2. Kamioiak 5tik 9ra bitarte.

–Erroldaturik daudenen kamioiak, ibilgailua Berriobeitiko erregistroan helbideratuta badute: 65 euro hilean.

–Erroldaturik daudenen kamioiak: 75,45 euro hilean.

–Erroldatu gabe daudenen kamioiak: 90,54 euro hilean.

3. Kamioiak 10etik 19ra bitarte.

–Erroldaturik daudenen kamioiak, ibilgailua Berriobeitiko erregistroan helbideratuta badute: 60 euro hilean.

–Erroldaturik daudenen kamioiak: 70,42 euro hilean.

–Erroldatu gabe daudenen kamioiak: 85,51 euro hilean.

4. Kamioiak, 20tik goiti.

–Erroldaturik daudenen kamioiak, ibilgailua Berriobeitiko erregistroan helbideratuta badute: 55,33 euro hilean.

–Erroldaturik daudenen kamioiak: 65,39 euro hilean.

–Erroldatu gabe daudenen kamioiak: 75,45 euro hilean.

22. ORDENANTZA. KULTUR ETXEKO INSTALAZIOAK ERABILTZEKO PREZIO PUBLIKOAK ARAUTZEN DITUENA

I. epigrafea.–Ekitaldi aretoa alokatzea.

I.1. Jokaespazioa eta aldagelak soilik alokatzea, eta agertokirako sarrera, 5 ordu baino gutxiago, eguneko: 225,57 euro.

I.2. Jokaespazioa eta aldagelak soilik alokatzea, eta agertokirako sarrera, 10 ordu baino gutxiago, eguneko: 313,18 euro.

I.3. Ekitaldi aretoa, jokaespazioa eta aldagelak alokatzea eta agertokirako sarrera, 5 ordu baino gutxiago, eguneko: 349,43 euro.

I.4. Ekitaldi aretoa, jokaespazioa eta aldagelak alokatzea eta agertokirako sarrera, 10 ordu baino gutxiago, eguneko: 625,35 euro.

II. epigrafea.–Erakusketa aretoa alokatzea.

II.1. Erakusketa aretoa alokatzea 5 ordu baino gutxiago, eguneko: 188,31 euro.

II.2. Erakusketa aretoa alokatzea 10 ordu baino gutxiago, eguneko: 250,75 euro.

III. epigrafea.–Erabilera anitzeko aretoa alokatzea.

III.1. Erabilera anitzeko aretoa alokatzea 5 ordu baino gutxiago, eguneko: 151,05 euro.

III.2. Erabilera anitzeko aretoa alokatzea 10 ordu baino gutxiago, eguneko: 200,40 euro.

Prezio horien barrenean hau dena sartzen da: alokatutako espazioaren erabilera, berotzea edo klimatizatzea (urte sasoiaren arabera) eta instalazioaren oinarrizko garbiketa, erabili ondokoa, betiere garbiketa arrunta bada, ez garbiketa berezia.

Prezio horien barrenean ez da hau sartzen: aretoko teknikarien zerbitzua, aretoko ekipo teknikoen erabilera, txartelak jasotzeko zerbitzua, aretozainak eta arropazainak.

Zerbitzu horiek eskatzen badira, aparteko tarifa jarriko zaie, Berriobeitiko Udalari une bakoitzean fakturatzen zaizkion prezioen arabera.

Fidantzak instalazioen egoera frogatu ondotik itzuliko dira, konponketei eta garbiketei dagokien zenbatekoa kenduta, halakorik egin behar izanez gero.

23. ORDENANTZA. AÑEZKARKO PILOTALEKU ESTALIAREN ERABILERA ARAUTZEN DUENA

I. epigrafea.–Tarifak.

–Berriobeitiko herritarrak: 9,27 euro/ordua.

–Gainerako erabiltzaileak: 15,41 euro/ordua.

ORDENANTZA, BERRIOBEITIN DESGAITASUNA DUTEN PERTSONEI APARKATZEKO TXARTELAK EMATEA
ARAUTZEN DUENA

Tarifen eranskina

Txartel bakoitzaren zenbatekoa: 6,09 euro.

Iragarkiaren kodea: L1700188