25. ALDIZKARIA - 2017ko otsailaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ABLITAS

2017ko zerga-tasak, tasak, prezio publikoak
eta gainerako ordainarazpenak

Udalak, 2016ko azaroaren 7an egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen zerga-tasak, tasak, prezio publikoak etab. 2017rako aldatzen dituen espedientea.

Espedientea jendaurrean egon da 30 egun baliodunean, hasierako onespena 2016ko 224. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, azaroaren 21ean, argitaratu eta biharamunetik hasita, eta inork ez du erreklamazio, kexa edo oharrik aurkeztu; beraz, hasierako onespena behin betikoa bilakatu da.

Ablitasen, 2017ko urtarrilaren 11n.–Alkatea, sinadura ulertezina.

TRIBUTUZ BESTEKO BALIABIDEAK

I.–Herri-lurretako aprobetxamenduak.

Hermendia: 0,00291 euro/puntua.

Ureztalur bihurtua: 37 euro/erregua.

II.–Urbanizazio kuotak.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1.995 Foru Legearen 3. azpiatalean ezarritakoa aplikatuko da.

III.–Isunak.

Lurrak, eraikinak etab. mantentzeko lanen gaineko xedapenak urratzeagatik: 300,51 eurotik 6.010,12 eurora bitarte.

–Trafikoa: Estatuko araudian orokorrean onetsi direnak.

IV.–Auzolana eta bidelana.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 5. azpiatalean ezarritakoa aplikatuko da: gehienez ere 10 egun urtean eta hiru elkarren segidan.

TRIBUTUAK

I.–Toki entitatearen jabari publikoaren erabilera pribatiboa edo aprobetxamendu berezia egiteko tasak.

A) Legarra eta harea ateratzea:

1,50 euro/m³.

B) Eremu publikoko eta herrilurretako zoru, hegalkin eta zorupeko aprobetxamendu bereziak:

1. Erabilera publikoko lurren zorupea okupatzea.

Biltontzi bakoitzeko, urtean: 46,00 euro.

Gasa banatzeko sarearen metro lineal bakoitzeko, urtean: 0,05 euro.

2. Erabilera publikoko lurren okupazioa, aldamio, salgai, material eta gisako muntadurekin.

0,40 euro metro lineala, egunean.

3. Erabilera publikoko lurretan ezarritako postuak, barrakak, salmentako etxolak eta ikuskizunak, eta kalez kaleko industriak eta filmaketa, karabanak, atoiak eta autoak ez diren beste ibilgailuak.

1. tarifa.–Merkatu txikia: 1,25 euro metro lineal bakoitzeko egunean, gehienez 3 metro sakon izanik.

2. tarifa.–10 m² bitarte: 4,15 euro/eguna.

10 m²-tik goiti, 50 m² bitarte: 7,35 euro/eguna.

Hortik goiti: 0,30 euro/m²/eguna.

Kopuru horiek hasierako preziotzat hartuko dira, esleipena enkante bidez egiten bada.

3. tarifa.–Karabanak, atoiak eta autoak ez diren gainerako ibilgailuak, baimena propio ematen zaienean, nahiz tasa ordaindu izanak baimena berez ez ekarri. Egun edo zatiki bakoitzeko: 0,30 euro.

4. Salmenta automatikoko aparatuak eta gisako beste batzuk, eremu publikoan edo hegalkinean jartzen direnak.

Aparatu bakoitza, urtean: 50,00 euro.

5. Irabazteko xedearekin mahai eta aulkiak jarriz erabilera publikoko lurrak okupatzea.

Mahai eta lau aulkiz hartutako metro koadro edo horren zatiki bakoitzeko:

a) Denboraldia: 43,20 euro.

c) Eguna: 4,90 euro.

6. Eremu publikoa okupatzea taberna-barra eramangarriekin eta/edo Dj-arekin:

20 euro/eguna, taberna-barra eramangarri eta/edo Dj bakoitzeko, luzeran 4 metro lineal baino laburragoa bada.

C) Zangak irekitzea:

a) Zangaren zabalera metro lineal bat baino txikiagoa bada, luzerako metro bakoitzak honenbesteko sorrarazpena du: 1,00 euro/eguna.

b) Zangaren zabalera metro lineal batekoa edo handiagoa denean, luzerako metro bakoitzak honenbesteko sorrarazpena du: 1,85 euro/eguna.

c) Zanga irekitzeagatik, dela osorik, dela norabide bat edo bide nahiz zati nagusi bat ibilgailuei itxi behar bazaie, aurreko epigrafeetako tarifak %20 gehituko dira.

D) Ibilgailuen sarbidea espaloian barna:

24,50 euro/metro lineala.

E) Zerbitzuen enpresa ustiatzaileen erabilera pribatiboa edo aprobetxamendu bereziak, zoruan, hegalkinean eta zorupean:

%1,5 fakturazioko diru-sarrera gordinen gainean.

F) Udalaren lokalak erabiltzeko tasak.

I. epigrafea:

1.–Orduko.

Lokalak erabiltzen badira kirol, kultur eta/edo aisia arloko jarduera kostubidezkoak egiteko, antolakuntza Ablistasko Udaletik kanpokoa bada (kontratatu gabeko langileak).

A. Kultur Etxeko gela: 5 euro/ordua.

B. Kultur Etxeko erakusketa gela: 5 euro/ordua.

A. Kultur Etxeko aretoa: 25 euro/ordua.

D. Udaletxe azpiko aretoa: 5 euro/ordua.

E. Ikastetxeko gimnasioa: 5 euro/ordua.

2.–Eguneko.

A. Kultur Etxeko gela: 50,00 euro/eguna.

B. Kultur Etxeko erakusketa gela: 100,00 euro/eguna.

C. Kultur Etxeko aretoa: 200,00 euro/eguna.

D. Udaletxe azpiko aretoa: 50,00 euro/eguna.

E. Kiroldegiko instalazioak, p. estalia izan ezik: 100,00 euro/eguna.

F. Pabiloi estalia:

–Zorua estali gabe: 100,00 euro/eguna.

–Zorua estalita, estaltzearen kostua gehitzea.

G. Beste lokal batzuk.

a) Zine zaharra edo pista: 100,00 euro/eguna.

b) Ikastetxeko gelak: 50,00 euro/eguna.

c) Ikastetxeko gimnasioa.

–Zorua estali gabe: 100,00 euro/eguna.

–Zorua estalita, estaltzearen kostua gehitzea.

II. epigrafea.–Ikus-entzunezko materiala, argiteria eta/edo soinua.

A. Bideo proiektagailu digitala: 25,00 euro.

B. Zinea proiektatzeko pantaila: 45,00 euro.

C. Zerbitzu teknikoak, 4 ordu: 150,00 euro.

D. Zerbitzu teknikoak, 8 ordu: 250,00 euro.

8 ordutik goitik, ordu bakoitzeko: 26,00 euro.

II.–Toki entitatearen eskumenekoak diren jarduera administratiboak egiteko edo zerbitzuak emateko tasak:

A) Agiriak eta lizentziak luzatu eta tramitatzea:

1. Eskabideak eta agiriak.

a) Edozein udal agiriren kopiak, fotokopiak eta faxak. 0,20 euro, orrialde bakoitza.

b) Hiri antolamenduko planoen kopia bakoitza, DIN A-3koa gehienez ere: 4,40 euro.

2. Ziurtagiriak.

a) Udal bulegoek bertako agirien gainean emandako ziurtagiriak: 1,60 euro.

b) Finken hirigintza egoera frogatzen duten ziurtagiriak: 12,50 euro.

3. Lizentziak, kontzesioak eta baimenak.

a) Obra, eraikuntza eta instalazio industrialetarako lizentzia eskaerak: alde batek eskatu beharreko txostenen kostua ordainduko da.

Tramitazio hutsa: Gutxienez: 43,00 euro.

b) Plan partzialak, xehetasun azterlanak, birzatiketa eta urbanizazio proiektuak eta gisakoak onetsi eta aldatzea: alde batek eskatu beharreko txostenen kostua ordainduko da.

c) Establezimenduen irekitzeko lizentziari lotu gabeko jardueretan aritzeko lizentziak, 43,00 euro.

d) Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zergatik salbuesteko tramitazioa: 10,00 euro.

e) Lur emateko lizentzia: 8,50 euro.

f) Arriskutsu gerta daitekeen animalia edukitzeko lizentzia: 13 euro.

4. Lehiaketa eta enkanteak.

a) Lanpostuak betetzekoak: Hutsik dauden lanpostuetarako lehiaketa eta oposizioetan parte hartzeko proposamen bakoitza: deialdian zehazten dena.

b) Obra eta zerbitzuetakoak: obra, hornidura edo zerbitzuen kontratazioan parte hartzeko proposamen bakoitza: baldintzetan zehazten dena.

c) Ahalmenak askiestea: 10,00 euro.

5. Hirigintzako zerbitzuak.

a) Eraikinak aztertzea, alde batek eskaturik: teknikarien zerbitzu-sariak ordaintzea.

b) Lerrokaduren eta sestren seinalatzea: teknikarien zerbitzu-sariak ordaintzea.

6. Irekitzeko lizentziak: Gutxienekoa: 43,00 euro.

J.E.Z.aren kuotaren gainean: %1.

7. Ikuskapenak:

1.–Gutxieneko eskubideak: 43,00 euro.

2.–Ikustaldiak jarduera sailkatuen arloan eta gainerako ordenantza eta erabakiak direla medio, Udalaren ondarean kalte egiteagatik; ikustaldi bakoitzeko: 43,00 euro.

3.–Eraikinen segurtasun egoera aztertzea, m² eraiki bakoitzeko: 0,50 euro.

4.–Eraikinen segurtasun orokorrean eragina ez duten elementu bereziak aztertzea, aldi bakoitzeko: 43,00 euro.

Eraikinaren jabeak ordainduko ditu epigrafe honetako tasak, honelako kasuotan:

a) Ikuskapena berak eskaturik egiten denean.

b) Ikuskapena Udalak aginduta edo alde biko espedientea dela-eta egiten denean, betiere bidezkoa bada higiezin osoa edo zati bat sendotu edo eraisteko obrak egitea.

5.–Eraikinen hondamen egoeraren gaineko espedienteak eragindako ikuskapena: 3. epigrafean horretarako zehaztu den tarifa aplikatuko da. Eraikinaren jabeak ordaindu beharko du tasa.

6.–Nekazariak berak bere etxean nekazaritzako produktuak saldu ahal izateko ikuskapenak: 43,00 euro.

B) Udalaren kirol instalazioak erabiltzeko tasak:

1.–Igerilekuak.

–6 urtetik beheitikoak eta %65eko edo gehiagoko ezintasuna dutenak: doan.

–%65etik beheitiko ezinduak, erretiratuak eta pentsiodunak: 20,00 euro urtean.

–Sarrerak:

Igerilekuen denboraldian:

  • 6tik 15 urte bitartekoak: 2,00 euro egunean.
  • 16 urtetik goiti: 4,00 euro egunean.

Igerilekua erabiltzeko denboraldia ez denean:

  • 6tik 15 urte bitartekoak: 1,25 euro egunean.
  • 16 urtetik goiti: 3,00 euro egunean.

ABONAMENDUAK

URTEAN

HILABETEAN

6-15 urtekoendako, banakakoak

37,50 euro

10,00 euro

16 urtetik goitiko banakakoak

50,00 euro

20,00 euro

3 kideko familia unitatea

98,00 euro

Ez da

4 kideko edo gehiagoko familia unitatea

110,00 euro

Ez da

Oharra: sarrerek eta abonamenduek, indarra duten bitartean, instalazioetara sartu eta haiek arauei jarraituz erabiltzeko baimena ematen dute.

1998rako ordenantzan egin aldaketak bere horretan dirau: kendu egin dira ordenantzaren A eta B atalak, eta tarifak bateratu.

2.–Kirol instalazioen erabilera:

Padel pista, pabilioia eta pilotaleku estalia erabiltzea, argindarra erabiltzea beharrezkoa denean: 2,00 euro/ordua.

C) Udal hilerriko tasa:

a) Lur emateko eta tokiz aldatzeko eskubideak: 62,50 euro.

b) Horma-hilobiak, hilobiak edo lur puskak erabili edo kontzesioa izateko eskubideak:

–Horma-hilobiak: 700,00 euro.

–Hobiak: 1.550,00 euro.

Lurra:

1. Hilobiak, 3,75 m² (1,5 x 2,5) bitartekoak: 120,00 euro/m².

2. Hilobiak, 3,75 m²-tik 6 m² bitarte: 233,00 euro/m².

D) Gazteen txokoko tasak.

Erabiltzaile bat, familia bakoitzeko: 45 euro/hiruhilekoa.

Bi erabiltzaile edo gehiago, familia bakoitzeko: 40 euro/hiruhilekoa, erabiltzaile bakoitzeko.

Hiru erabiltzailetik gora, familia bakoitzeko: 30 euro/hiruhilekoa, erabiltzaile bakoitzeko.

Eguneko sarrera: 4 euro.

E) Ezkontza zibila egitea, herrigunetik kanpo:

150 euro.

F) 0-3 urte bitarteko Haur Hezkuntzako Ikastetxea:

Nafarroako Gobernuaren tarifak.

G) Informatika gela:

Ikastaroak: gastu itzulketa.

H) Oinezkoendako eremura sartzea:

Oinezkoendako eremura sartzeko agintea: gastua itzultzea.

Isunak oinezkoendako eremuan gaizki aparkatzeagatik: behar den ordenantzan ezartzen diren zenbatekoak.

I) Musika eskola: hilabeteko tarifak.

  • Haurtzaindegi musikala, 1.a eta 2.a: 12,20 euro.
  • Hastapena: 18,80 euro.
  • Musika Hizkuntza, 1. mailatik 4.era: 22,15 euro.
  • Musika Hizkuntza, helduak: 14,40 euro.
  • Musika tresnak: 39,75 euro.

J) Ikastaroak.

Kuota, ikastaroa egun 2 astean: 60,00 euro/hiruhilekoa.

Kuota, ikastaroa egun 1 astean: 30,00 euro/hiruhilekoa.

III.–Kontribuzio bereziak:

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 8. atalean ezarritakoa aplikatuko da.

IV.–Udal zergak:

A) Lur-ondasunen gaineko kontribuzioa:

Hiri-lurreko ondasun higiezinak: Karga-tasa: %0,50.

Landa-lurreko ondasun higiezinak: Karga-tasa: %0,80.

J.E.Z.: Udalaren errekargua: %40,00

B) Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga:

Karga-tasa: %4,05.

C) Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zerga:

Nafarroako Gobernuak onetsitako tarifak.

D) Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga:

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen VI. kapituluan ezarritakoa aplikatuko da, honako honen arabera:

–Igoeraren zenbatekoa jakiteko aplikatu beharreko portzentajeak:

5 URTE BITARTE

10 URTE BITARTE

15 URTE BITARTE

20 URTE BITARTE

%3,00

%3,00

%2,70

%2,70

Karga-tasa: %11,00.

E) Etxebizitza hutsen gaineko zerga:

Zerga oinarria: hiri-lurreko ondasunen gaineko kontribuzioarena.

Karga-tasa: %13,50, hiri-lurreko ondasunen gaineko egungo kontribuzioaren gainean.

F) Luxuzko gastuen gaineko zerga:

a) Trabesetan, %15,00.

b) Ehiza eta arrantza barruti pribatuen aprobetxamenduetan, %30,00.

c) Bingoko sarietan, %10,00.

Iragarkiaren kodea: L1700458