25. ALDIZKARIA - 2017ko otsailaren 6a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

175E/2017 EBAZPENA, urtarrilaren 24koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, organo beraren urriaren 18ko 1808E/2016 Ebazpena aldatzen duena. Horren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua erakunde autonomoan OOLTko (Oinarrizko Osasun Laguntzako Taldea) 22 mediku lanpostu huts eta LZAko 4 mediku lanpostu huts merezimendu-lehiaketa bidezko lekualdatzearen bitartez betetzeko deialdia onetsi zen.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen urriaren 18ko 1808E/2016 Ebazpenaren bidez (2016ko 209. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urriaren 28koan, argitaratua eta azaroaren 21eko 2905E/2016 Ebazpenaren bidez aldatua), Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan OOLTko (Oinarrizko Osasun Laguntzako Taldea) 22 mediku lanpostu huts eta LZAko 4 mediku lanpostu huts merezimendu-lehiaketa bidezko lekualdatzearen bitartez betetzeko deialdia onetsi zen.

Ebazpen hori argitaratuta, ikusi da beharrezkoa dela deialdi horretan Larrialdietako mediku albokoaren lanpostu batzuk sartzea, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan sartu eta bertako lanpostuak betetzea arautzen duen azaroaren 22ko 347/1993 Foru Dekretuaren bosgarren xedapen gehigarrian ezarritakoarekin bat. Horrek lekualdatze-lehiaketen aldizkako deialdiak onartzen ditu enplegu eskaintza publiko bati lotuta ez dauden plantillako lanpostu hutsak betetzeko.

Sartu den aldaketa ikusirik eta kontuan harturik lanpostuak gehitzeak hasiera batean deialdian sartu ez zen kategoria batean eragina duela, bidezkoa da, halaber, hamabost egun naturaleko epe berri bat irekitzea eskaerak aurkezteko.

Irailaren 3ko 171/2015 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren estatutuek ematen dizkidaten ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua erakunde autonomoan OOLTko (Oinarrizko Osasun Laguntzako Taldea) 22 mediku lanpostu huts eta LZAko 4 mediku lanpostu huts merezimendu-lehiaketa bidezko lekualdatzearen bitartez betetzeko deialdiaren 1.3. oinarria aldatu da (deialdia Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen urriaren 18ko 1808E/2016 Ebazpenaren bidez onetsi zen) eta aurrerantzean testu hau izanen du:

1.3. Deialdi honen xedea da Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan OOLTko (Oinarrizko Osasun Laguntzako Taldea) 22 mediku lanpostu huts, LZAko 4 mediku lanpostu huts eta Larrialdietako mediku albokoaren 6 lanpostu huts merezimendu-lehiaketa bidezko lekualdatzearen bitartez betetzea, zentro hauetan aritzeko:

OOLT-KO MEDIKUAK

Lizarrako Osasun Barrutia: 7

1 Alloko OOLTan; plantillako zenbakia: 63104.

1 Antzingo OOLTan; plantillako zenbakia: 63876.

3 San Adriango OOLTan; plantillako zenbakiak: 62641, 62953 eta 63541.

1 Vianako OOLTan; plantillako zenbakia: 65847.

1 Lizarrako OOLTan; plantillako zenbakia: 69848.

Tuterako Osasun Barrutia: 4

2 Valtierrako OOLTan; plantillako zenbakiak: 65468 eta 66361.

1 Tutera-ekialdeko OOLTan; plantillako zenbakia: 65202.

1 Tutera-mendebaldeko OOLTan; plantillako zenbakia: 70710.

Oinarrizko Osasun Laguntza: 11

1 Auritzeko OOLTan; plantillako zenbakia: 65786 (1).

1 Zarrakazteluko OOLTan; plantillako zenbakia: 60620.

3 Izabako OOLTan; plantillako zenbakiak: 60276, 60461 eta 60532.

2 Lesakako OOLTan; plantillako zenbakiak: 60558 (1) eta 60339 (1).

1 Azkoiengo OOLTan; plantillako zenbakia: 66293.

1 Zaraitzuko OOLTan; plantillako zenbakia: 60693.

2 Elizondoko OOLTan; plantillako zenbakiak: 60622 eta 65818 (1).

(1) Eremu euskalduna: euskaraz nahitaez jakin beharrekoa, 1. jakite-maila.

LZA-KO MEDIKUAK: 4

1 Elizondoko OOLTan (LELZ); plantillako zenbakia: 69120 (1).

2 Lesakako OOLTan (LELZ); plantillako zenbakiak: 69141 (1) eta 69142 (1).

1 Villatuertako OOLTan (LELZ); plantillako zenbakia: 69282.

(1) Eremu euskalduna: euskaraz nahitaez jakin beharrekoa, 1. jakite-maila.

LARRIALDIETAKO MEDIKU ALBOKOAK: 6

1 Nafarroako Ospitalegunean; plantillako zenbakia: 70561.

1 Lizarrako García Orcoyen ospitalean; plantillako zenbakia: 67955.

4 Tuterako Reina Sofía ospitalean; plantillako zenbakiak: 70747, 70748, 70749 eta 70750.

2. Eskaerak aurkezteko beste epe bat jartzea, ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hamabost egun naturalekoa, deialdian izena emateko, lanpostuen kopurua handitze hau eragiten duen larrialdietako mediku albokoaren kategorian lekualdatzea eskatuz.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

4. Ebazpen hau igortzea Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Lanpostuetarako Kontratazioa, Sarrera eta Betetzea Kudeatzeko Zerbitzuari eta Sarrerarako, Lanpostuak Betetzeko eta Barne Igoerarako Atalari eta Osasun Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiari, behar diren ondorioak izan ditzan, eta ohartaraztea ebazpen honen kontra bidezkoa dela gora jotzeko errekurtsoa paratzea, Osasuneko kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hasita hilabeteko epean, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 57.1 eta 2.c) artikuluetan eta Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariaren apirilaren 19ko 82/2016 Foru Aginduan xedatutakoarekin bat.

Iruñean, 2017ko urtarrilaren 24an.–Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Oscar Moracho del Río.

Iragarkiaren kodea: F1701055