238. ALDIZKARIA - 2017ko abenduaren 14a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

1417/2017 EBAZPENA, azaroaren 21ekoa, Landa Garapeneko, Nekazaritako eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez onesten baitira laguntzak emateko oinarri arautzaileak eta 2017ko deialdia, “Ureztapenetarako ez diren inbertsioak Nafarroako Ubidearen jarduketa eremuko nekazaritzako ustiategietan” izeneko neurrirako, Nafarroako Landa Garapenerako 2014-2020 Programaren barnean.

Nafarroak, bere foru araubideari esker, eskumen osoa du nekazaritza eta abeltzaintza gaietan, ekonomiaren antolamendu orokorrarekin bat, hala ezarrita baitago Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko abuztuaren 10eko 13/1982 Lege Organikoaren 50.1.a) artikuluan.

Lege organiko horren 56.1.a) artikuluan ezarritakoaren arabera, eta jarduera ekonomiko orokorraren oinarriekin eta antolamenduarekin bat, Nafarroako Foru Komunitateari dagokio Nafarroaren barnean jarduera ekonomikoa planifikatu eta garapen ekonomikoa sustatzeko eskumen osoa.

Eskumen horren barnean nekazaritzako ustiategien modernizazioaren sustapena dago, ustiategi horietako aktibo fisikoetan inbertsioak egiten laguntzeko neurrien bidez.

Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2013ko abenduaren 17ko 1305/2013 (EB) Erregelamenduak nekazaritzaren garapena arautzen du Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsaren bidez (LGENF) eta indarrik gabe uzten du Kontseiluaren (EB) 1698/2005 Erregelamendua; haren 17. artikuluan aktibo fisikoetan inbertitzeko neurria ezarri zuen, eta azpineurri berariazko gisa, berriz, artikulu horren 1.a) puntuan zehazten zena, nekazaritzako ustiategiaren errendimendu orokorra eta iraunkortasuna hobetu beharrez.

Aipatutako 1305/2013 (EB) Erregelamenduaren II. eranskinean ezartzen dira laguntzaren gehieneko portzentajeak, eskualde motaren, onuradunaren izaeraren edo proiektu motaren arabera.

Nafarroako Landa Garapenerako 2014-2020 Programak neurri hori barne hartzen du. Haren definizioan kontuan hartu da, 1305/2013 Erregelamenduak berak eskatu bezala, Nafarroako Foru Komunitateko AMIA (ahuleziak, mehatxuak, indarrak eta aukerak), landa garapenari dagokionez, eta, bereziki, nekazaritzako elikagaien sektoreari dagokionez.

Nekazaritzako jardueran nekazaritza, abeltzaintza eta oihangintzako produktuak ekoizten dira, eta, horrez gain, nekazariek norberaren ekoizpena eraldatu gabe zuzenean saltzen dute, edo norberaren ekoizpenaren lehen eraldaketa, ustiategiko elementuen barrenean, baldin eta azken produktua Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren I. eranskinean (38. artikuluari lotua) agertzen bada.

Kontuan harturik ustiategi askoren bideragarritasun ekonomikoa, batez ere oztopo naturalak dituzten eremuetan, lotuta dagoela merkaturatzeko zirkuitu laburrak garatzeari, ustiategiko produktuen balioa handitzeari eta produktuak zuzenean saltzeari, komeni da inbertsio hauek diru-laguntza jaso ahal izatea deialdi honetan.

Kontuan izanik gizonen eta emakumeen arteko desparekotasunak, eta sektorean dauden emakumeen tasa txikia dela, beharrezkotzat jo da generoaren balorazioaren irizpidea ezartzea, martxoaren 22ko 3/2007 Lege Organikoarekin bat (3/2007 Lege Organikoa, Emakumeen eta Gizonen Berdintasun Eragingarrirakoa).

Ikusi da beharrezkoa dela “nekazari gazteen” taldean sartzea, laguntzaren intentsitatearen ondorioetarako, baita hautaketa irizpideen ondorioetarako ere, nekazari horiek zeinak, onartuta izanik beren gain hasteko laguntza bat –6.1 neurriaren arabera–, beren deialdiaren arabera epe barnean dauden, beren gain hasteko prozesua bukatzeko, nahiz eta 41 urteak beteak izan aktibo fisikoetako inbertsioengatiko laguntza eskaera aurkezten duten unean. Ondorio horietarako, Landa Garapenerako Programan egin beharreko aldaketa tramitatzen ari da. Aldaketa hori aplikatzeko, beharrezkoa izanen da Batzordeak onestea.

Halaber, kontuan hartu da neurri horren ekarpena, Nafarroako testuinguruan, Batasuneko landa garapenean dauden sei lehentasunak lortzeari eta haietan parte hartzeari begira; lehentasun horiek bideraturik daude hazkunde zentzuzkoa, jasangarria eta bateratzailea erdiesteko Europako 2020 Estrategiak landa garapenean ezartzen dituen helburuak lortzera, eta islatzen dituzte Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren abenduaren 17ko 1303/2013 (EB) Erregelamenduaren 10. artikuluan jasotzen den “Esparru Estrategiko Komunari” dagozkion helburu tematikoak. Erregelamendu horren bidez xedapen komun batzuk ezarri ziren Eskualde Garapeneko Europako Funtsaz, Europako Gizarte Funtsaz, Kohesio Funtsaz, Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsaz eta Itsasoaren eta Arrantzaren Europako Funtsaz, eta beste zenbait xedapen orokor ezarri ziren Eskualde Garapeneko Europako Funtsaz, Europako Gizarte Funtsaz, Kohesio Funtsaz eta Itsasoaren eta Arrantzaren Europako Funtsaz, eta indarrik gabe utzi zen Kontseiluaren 1083/2006 (EE) Erregelamendua.

Zehatz-mehatz, 1305/2013 Erregelamenduaren 17. artikuluari jarraikiz, neurri hau Batasuneko landa garapenak duen lehentasun honi dagokio: “ustiategien bideragarritasuna eta nekazaritza mota guztien lehiakortasuna hobetzea eskualde guztietan, eta nekazaritzako teknologia berritzaileak eta oihanen kudeaketa iraunkorra bulkatzea”.

Beraz, esparru juridikoa 1305/2013 (EB) Erregelamendua izanen da, Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsaren (LGENF) bidez landa garapenari laguntzeari buruzkoa, eta, orobat, hura garatzeko erregelamenduak:

–Batzordearen martxoaren 11ko 807/2014 (EB) Erregelamendu Delegatua, 1305/2013 (EB) Erregelamendua osatzen duena.

–Batzordearen uztailaren 17ko 808/2014 (EB) Exekuzio Erregelamendua, 1305/2013 (EB) Erregelamendua aplikatzeko xedapenak ezartzen dituena.

–Batzordearen uztailaren 17ko 809/2014 (EB) Exekuzio Erregelamendua, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 1306/2013 (EB) Erregelamendua aplikatzeko xedapenak ezartzen dituena, kudeaketaren eta kontrolaren sistema integratuari, landa garapeneko neurriei eta baldintzazkotasunari dagokienez.

–Batzordearen martxoaren 31ko 640/2014 (EB) Erregelamendu Delegatua, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 1306/2013 (EB) Erregelamendua osatzen duena kudeaketaren eta kontrolaren sistema integratuari dagokionez, ordainketak ukatu edo kentzeko baldintzei dagokienez eta zuzeneko ordainketei, landa garapenerako laguntzari eta baldintzazkotasunari aplika dakizkiekeen zehapen administratiboei dagokienez.

Ebazpen honi, orobat, Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legea aplikatuko zaio.

Ebazpen hau eman da urtarrilaren 23ko 7/2013 Foru Dekretuaren azken xedapenetako lehenbizikoaren babespean (foru dekretu horren bidez baimendu zen Nekazaritza Bermatzeko Europako Funtsak –NBEUF– eta Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsak –LGENF– finantzatutako gastuak Nafarroako Foru Komunitatean ordaintzen dituen erakundea, eta haren antolamendua eta funtzionamendua ezarri ziren). Izan ere, azken xedapen horrek ahalmena eman dio Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariari, bere eskumenen barruan, behar diren xedapen guztiak emateko foru dekretua garatu eta betearazteko, eta bereziki, nekazaritzarako Europako funtsekin osorik edo hein batean finantzatzen diren diru-laguntzei buruzko arauak, deialdiak eta oinarri arautzaileak ezartzeko.

Nafarroako Gobernuak 2017ko ekainaren 21ean hartutako Erabakiaren bidez, Landa Garapeneko, Nekazaritzako eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiari baimena eman zaio 8.000.000 euroko gastu konpromisoa hartzeko, laguntza hauek 2019ko ekitaldian finantzatzeko.

Horrenbestez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22. artikuluak eta Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen irailaren 21eko 78/2016 Foru Dekretuak ematen dizkidaten eskumenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Oinarri arautzaileak onestea.

Laguntzak emateko oinarri arautzaileak onesten dira, “Ureztapenetarako ez diren inbertsioak Nafarroako Ubidearen jarduketa eremuko nekazaritzako ustiategietan” egiteko, inbertsio horiek jasota baitaude Nafarroako Landa Garapenerako 2014-2020 Programako “Inbertsioak nekazaritzako ustiategietan” izeneko neurrian, I. eranskinean azaldu bezala. Ebazpenaren II., III. eta IV. eranskinak ere onesten dira.

2. Deialdia onestea.

Laguntzen deialdia onesten da “Inbertsioak nekazaritzako ustiategietan” neurrirako, 2017ko ekitaldirako, aurreko puntuan ezarritako oinarri arautzaileekin eta baldintzekin bat.

3. Aurrekontuko kredituak.

Deialdi honek sortzen dituen gastuei aurre egiteko, 8.000.000 euroko gastua baimentzen da 2019ko ekitaldian, 2017ko Aurrekontu Orokorretako honako partida honen baliokidearen kargura: 720004 71630 7700 412102 partida, “Inbertsioak nekazaritzako ustiategietan. Landa Garapenerako Programa, Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsa 2014-2020” izenekoa.

Kreditu baimendua 1.000.000 euro handitzen ahalko da gehienez, 2017ko Aurrekontu Orokorretan honen baliokidea den partidaren kargura: 720004 71630 7700 412102 partida, “Inbertsioak nekazaritzako ustiategietan. Landa Garapenerako Programa, Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsa 2014-2020” izenekoa. Betiere, Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 31.3 artikuluan ezarritako baldintzekin bat, horretarako aurrekontu erabilgarririk baldin badago.

4. Eskaerak aurkezteko epea 2017ko ekitaldiko deialdian.

Deialdi honetarako eskaerak aurkezteko epea 90 egun naturalekoa izanen da, ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

5. Aplikatzeko baldintza.

Ebazpen honetan “nekazari gazteei” buruz xedatutakoa aplikatzeko, I. eranskineko 9. oinarriko 4. zenbakiko b) letrako lehenbiziko gidoiaren arabera, beharrezkoa izanen da Europako Batzordeak onestea, 2018ko ekainaren 30a baino lehen, Nafarroako Landa Garapenerako 2014-2020 Programako “Aktibo fisikoetako inbertsioak” azpineurriaren aldaketa.

6. Mendialdea, goi mendialdea edo, mendialdea izan gabe ere, muga natural garrantzitsuak dituzten tokiak.

Mendialdetzat, goi mendialdetzat edo, mendialdea izan gabe ere, muga natural garrantzitsuak dituzten tokitzat hartuko dira Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariaren maiatzaren 8ko 159/2017 Foru Aginduaren V. eranskinean jaso direnak. Foru Agindu horren bidez honako deialdi hau egin zen 2017ko kanpainarako: eskaera bakarra, xede dituena Nekazaritza Bermatzeko Europako Funtsak nekazaritzarako eta abeltzaintzarako finantzaturiko ordainketa zuzenak eta Landa Garapenerako Programaren eta Estatuaren laguntza batzuk, erreserba nazionalerako eskubide eskaerak, SIGPACen aldaketak egiteko eskaeren aurkezpena eta urteko jakinarazpena, Nekazaritzako Ekoizpenaren Erregistro Orokorrean erregistra dadin.

7. Nafarroako Gobernuaren Diru-laguntzen Datu Baseari komunikatzea.

Oinarri arautzaile hauek eta dagokien deialdia Nafarroako Gobernuaren Diru-laguntzen Datu Basean erregistratu beharko dira.

8. Deialdiaren eta oinarri arautzaileen kontrako errekurtsoak.

Oinarri arautzaile hauen eta deialdiaren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko dute interesdunek, administrazio publikoek izan ezik, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.

Iruñean, 2017ko azaroaren 21ean.–Landa Garapeneko, Nekazaritzako eta Abeltzaintzako zuzendari nagusia, Ignacio Gil Jordán.

I. ERANSKINA

Oinarri arautzaileak, “Ureztapenetarako ez diren inbertsioak Nafarroako Ubidearen jarduketa eremuko nekazaritzako ustiategietan” egiteko 2017ko laguntzen deialdian, inbertsio horiek jasota baitaude Nafarroako Landa Garapenerako 2014-2020 Programako “Inbertsioak nekazaritzako ustiategietan” neurrian

1. oinarria.–Xedea.

Oinarri arautzaile hauen xedea da “Ureztapen instalazioetarako ez diren inbertsioak Nafarroako Ubidearen jarduketa eremuko nekazaritzako ustiategietan” izeneko laguntzak arautzea, Nafarroako Landa Garapenerako 2014-2020 Programako “Inbertsioak nekazaritzako ustiategietan” izeneko neurriarekin bat, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2013ko abenduaren 17ko 1305/2013 (EB) Erregelamenduaren 17.1.a) artikuluaren esparruan. Erregelamendu horrek arautzen du nekazaritzaren garapenerako laguntza, Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsaren bidez (LGENF), eta indarrik gabe uzten du Kontseiluaren 1698/2005 (EE) Erregelamendua.

2. oinarria.–Neurriaren helburua.

1. 1305/2013 (EB) Erregelamenduan eta Nafarroako Landa Garapenerako 2014-2020 Programan ezarritakoari jarraikiz, neurri honen helburu orokorrak dira nekazaritzako ustiapenen errendimendua hobetzea eta haien jasangarritasuna erraztea.

2. Xede estrategikotzat hartzen da, 1305/2013 Erregelamenduaren 5. artikuluak aipatu bezala Batasunaren lehentasunekin bat egiten dutenez, nekazaritzako profesional kualifikatuak jartzea behar bezainbateko neurriak dituen familia-ustiategi bideragarri eta jasangarrietan, eta bereziki, profesional horiek beren jardueraren ikuspegi kolektiboa ekartzen badute, elkarteak sortuz eta haietan parte hartuz, elkarte horiek balioa gehitzen dutenean bai enpresaren beraren egonkortasunagatik bai kasuan kasuko lurraldeari berari dioten atxikimenduagatik.

3. Ustiategiaren errendimendu orokorraren lorpena eta Batasunaren lehentasunak erdiesteko oinarri baitira, interes handieneko eragiketa-helburutzat hartzen dira honako hauek, zerrenda guztia ez badago ere:

a) Errendimendu ekonomikoa hobetzea.

b) Ustiategiko errendimendu fisikoak eta bertako ekoizpenen kalitate maila hobetzea.

c) Ekoizpen kostuak murriztea.

d) Inputak erabiltzean efizientzia hobetzea, bereziki uraren eta energiaren erabileran.

e) Teknika berritzaileak hautatzea, bai enpresaren kudeaketan bai ekoizpen eredu edo prozesuetan.

f) Ingurumen arloan hobekuntzak egitea.

g) Abeltzaintzako ustiategietan, higiene baldintzak eta animalien ongizateari dagozkionak hobetzea.

h) Azpiproduktuen eta nekazaritzako eta abeltzaintzako hondakinen kudeaketa hobetzea.

i) Partaidetza handitzea balio erantsiaren banaketan.

j) Nekazaritza sektorean enplegua mantentzea eta sortzea.

k) Lan eta osasun baldintzak hobetzea.

l) Nekazaritzako jardueren dibertsifikazioa bultzatzea, bioenergia sortzeari lotuak barne.

3. oinarria.–Onuradunak.

1. Neurriaren hartzaileak pertsona fisiko eta juridikoak dira, inbertsioak Nafarroan egiten dituztenak, onuradunak izateko aldez aurreko baldintzak betetzen dituztenak eta aplikatzekoa den araudian ezarritako konpromisoak betetzeko hitza ematen dutenak.

2. Administrazio Publikoak ez dira onuraduntzat hartuko, ezta nortasun juridiko propioa duten entitate eta sozietate publikoak ere, administrazio publikoen menpekoak edo haiei lotuta badaude.

4. oinarria.–Onuradun gisa onartuak izateko irizpideak.

1. Laguntzen eskaera aurkezteko egunean onartuak izateko irizpide hauek betetzen dituzten pertsona fisiko edo juridikoak izan daitezke onuradunak:

a) Adinez nagusi izatea, pertsona fisikoak badira.

b) Nafarroako Nekazaritzako Ustiategien Erregistroan inskribatuta dagoen nekazaritzako ustiategi baten titularra izatea, salbu nekazari gazteak beren gain hasteko laguntzen deialdian laguntza eskatu badu ekitaldi berean, edo aurreko bi deialdietako batean laguntza horiek onartu bazaizkio, baita egoera horietan dauden gazteek bakarrik osatutako sozietateak ere.

c) Nekazari aktibo gisa sailkaturik egotea, abenduaren 19ko 1075/2014 Errege Dekretuaren II. tituluko I. kapituluan biltzen den definizioarekin bat, kontuan harturik aurreko letran nekazari gazteentzako eta haien sozietateetarako jarritako salbuespena. Errege dekretu hori nekazaritzari eta abeltzaintzari 2015etik aurrera egiten zaizkien ordainketa zuzenen eta laguntzeko beste araubide batzuen aplikazioari buruzkoa da, baita ordainketa zuzenen eta landa garapenerako ordainketen kudeaketari eta kontrolari buruzkoa ere.

d) Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13. artikuluan laguntzen onuradun izateko ezarritako debeku-egoeretan ez egotea.

e) Tributu arloko betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean izatea.

5. oinarria.–Ustiategiak onartuak izateko irizpideak.

Laguntza hauek titularrei emanen zaizkie, haien nekazaritzako ustiategiek baldintza hauek betetzen badituzte laguntza eskaera aurkezteko egunean:

a) Nafarroako Nekazaritzako Ustiategien Erregistroan inskribatuta egotea, salbu nekazari gazteak beren gain hasteko laguntzen deialdian laguntza eskatu badu ekitaldi berean, edo aurreko bi deialdietako batean laguntza hauek onartu bazaizkio, baita egoera horietan dauden gazteek bakarrik osatutako sozietateak ere.

b) Europako dimentsioko 10 unitateko tamaina izatea gutxienez. Irizpide hau ez zaie eskatuko nekazari gazteek eta haien sozietateek egindako inbertsioei, aurreko letran jarritako salbuespenarekin bat.

c) Behar den azterlan tekniko-ekonomikoaren bidez bideragarritasun ekonomikoa frogatzea, aurkeztutako inbertsio plana aplikatuz gero.

6. oinarria.–Inbertsio plana.

1. Laguntza eskaerarekin batera, inbertsioen plana aurkeztuko da. Eskaera atzemateko agiriarekin batera, egoki den inbertsio plana erantsi beharko da, laguntzarako eskubidea sortzeko oinarria baita. Espedienteari atxikitako dokumentazio gisa sartuko da planaren gainerakoa. Nafarroako Gobernuaren Atarian eskura daiteke eredu hori, laguntza hauen gaineko izapideen katalogoko web-orrian.

2. Ustiategiaren bideragarritasun ekonomikoa frogatzeaz gain, inbertsio planak frogatu beharko du ustiategiaren errendimendu orokorra handituko dela, hots, aurrerapen bat izanen dela honako hauetan: hobekuntza ekonomikoarekin lotutako alderdiren bat, inputen eta energiaren erabileraren efizientzia, enpleguaren mantentzea edo handitzea, kalitate sistemetan sartzea, jarduerak dibertsifikatzea, ingurumenaren zainketa, laneko segurtasuna, etab., oinarri arautzaile hauen 2.3 oinarrian azaldutakoaren ildotik.

3. Inbertsio planean, gutxienez ere, alderdi hauek sartuko dira:

a) Ustiategiaren abiapuntuko egoeraren azalpena, datu hauek barne, besteak beste:

–Ustiategiaren identifikazioa, kokalekua eta ekoizpenaren ildoa.

–Nortasun fisiko edo juridikoa, titulartasuna eta, bidezkoa bada, titularren zerrenda eta sozietatearen kapitaleko partaidetza azaltzea.

–Ustiategiari atxikitako eskulanaren zerrenda sailkatua eta kuantifikatua: familiakoak, soldatapekoak, finkoak, aldi baterakoak.

–Azalera eta batez besteko errendimenduak ekoizpen jarduera bakoitzean.

–Abelburuak, espezieen arabera, eta, hala denean, batez besteko errendimenduak.

–Jarduera bakoitzaren ekoizpen gordina.

–Ekoizpen jarduera bakoitzaren gastuak eta ustiategi osoaren gastu finkoak.

b) Ustiategiko amaierako egoeraren azalpena, abiapuntuko parametroen aipamen konparatiboa barne, eta azterlan ekonomikoa, azken emaitza hori lortzen ahal dela adierazten duena, ustiategiaren errendimendu orokorra hobetu eta haren bideragarritasuna bermatzen dituena.

c) Egin asmo diren inbertsioen zerrenda eta azterketa, ikuspuntu tekniko, ekonomiko eta finantzariotik begiratuta, eta abiapuntuko ustiategiaren eta amaierakoaren arteko koherentziarena, egiteko beharra justifikatzeko.

Azterketa horrek bere baitan izan beharko ditu, halaber, inbertsio horiek laguntza jaso dezaketela erabakitzeko behar diren justifikazio teknikoak eta agiri bidezkoak, oinarri arautzaile hauetako 7. oinarrian ezarritako beharkizun eta baldintzekin bat.

d) Kostuen apaltzea aplikatzeko justifikazioa, oinarri arautzaile hauetako 15. oinarriko 1.b) puntuaren araberako inbertsioetarako.

e) Inbertsio planaren iraupena. Inbertsioen izaeraren eta burutzeko aurreikuspenaren araberakoa izanen da, barnean dela inbertsio bakoitza hasteko aurreikusitako eguna.

f) 1305/2013 Erregelamenduaren 45. artikuluaren 1. zenbakian xedatutakoaren ondorioetarako (haren xedea da ingurumenean ondorio negatiboak izan ditzaketen inbertsio eragiketen hautagarritasuna), Inbertsioen Planari erantsi beharko zaizkio, dokumentazio gisa, Ingurumen eraginaren adierazpena, Ingurumen baimen integratua, Ingurumen ukipenetarako baimena, Ingurumen ukipenei buruzko txostena, Jarduerarako udal lizentzia, edo erantzukizunpeko adierazpena, egoki dena jarduketa motaren arabera, martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legearen arabera (Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzkoa), edo eskatu izanaren gordekina. Kasu honetan, gehienez ere 6 hilabeteko epean aurkeztu beharko da baimena, txostena edo lizentzia, laguntzen eskaerak aurkezteko epea bukatzen denetik aurrera.

g) Ureztapen instalazioetako inbertsioak hautatzearen ondorioetarako, 1305/2013 Erregelamenduaren 46. artikuluko 5. zenbakiko b) letran xedatutakoaren arabera, Nafarroako Ubideko jarduketa eremutik kanpo ureztalur bihurtzeko inbertsioak, baldin 10 hektareatik behera ukitu behar badira, aurkeztu beharko da Ingurumen ukipenei buruzko txostena, edo eskatu izanaren gordekina. Kasu horretan, aurreko letran aurreikusitako gehieneko epean aurkeztu beharko da.

4. Baldin ustiategiaren titularrak ekitaldi berean laguntza eskatzen badu “Ureztapenetarako ekipamenduetako inbertsioak Nafarroako Ubidearen jarduketa eremuko nekazaritzako ustiategietan” izeneko deialdian, inbertsio plan bakar bat eginen da, eta eskatutako inbertsio guztiak eta inbertsioen justifikazio teknikoak bilduko ditu.

7. oinarria.–Inbertsio diruz lagungarriak.

1. Nekazaritzako ustiategiaren errendimendu orokorra hobetu beharko dute inbertsioek. Horretara bideratuko da oinarri arautzaile hauetako 2.3 oinarrian zehaztutako helburu baten edo gehiagoren lorpena.

2. Inbertsioek ingurumenean kalterik ekar badezakete, lehenik beharrezkoa izanen da baimen egokia eskuratzea, Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legearen arabera.

3. Lurretan, ondasun higiezinetan, instalazioetan eta landaketetan egiten diren inbertsioak Nafarroan egin beharko dira.

4. Agintaritza eskudunari laguntza eskaera aurkeztu ondoan hasi eta gauzatutako inbertsioek eta gastuek baizik ez dezakete laguntza eskuratu, oinarri honen 5, h) atalean aurreikusiek izan ezik. Ondorio horietarako:

–Kontuan hartuko dira, bestelako frogabideen artean, inbertsioak justifikatu beharrez aurkezten diren faktura, albaran eta konturako ordainketen datak.

–Ez dira hartuko inbertsioaren hasieratzat lurra prestatzeko lanak, hots, landaketa iraunkorrak egiteko zangak irekitzea.

–Inbertsioan kokapen geografikoa zehazten ahal bada, aldez aurretik egiaztatu beharko da inbertsioak ez direla hasi. Ondorio horietarako, eskatzaileak inbertsioen hasiera egunaren berri eman beharko dio Nekazaritzako Ustiategiak eta Nekazarien Elkarteak Sustatzeko Atalari, hasi baino 15 egun natural lehenago gutxienez.

5. Laguntzen ahal diren inbertsioak –eta haien kostuak, berriz, hautatzen ahal direnak– honako hauek izanen dira:

a) Eragiketan definituriko inbertsioak berezko dituen instalazioak bereganatuko dituzten lur eraiki nahiz eraiki gabeak erostea, barne direla sailak eta eremu erantsiak (instalazio osagarriak, aparkalekua, iraganbideak etab.), laguntzen ahal diren inbertsioen %10eraino.

b) Ondasun higiezinak eraiki, eskuratu, handitu edo hobetzea. III. eranskinean agertzen diren unitateen arabera mugatuko da eraikuntzen azalera. Hobekuntzen funtsa izanen dira instalazioetara bestelako baldintzak ekartzen dituzten jarduketak, hau da, premia berrietara egokitzeko aukera emanen dietenak ekoizpen prozesuei, efizientzia energetikoari, animalien ongizateari, edo gisako arazoei dagokienez; beraz, ez dira inola ere izanen konponketa edo mantentze lan hutsak.

c) Makineria eta ekipamendu berria erostea, informatikoa barne.

d) Inbertsioak ondasun ukiezin hauetan: programa informatikoak, web-orriak edo patenteak, lizentziak, egile eskubideak eta marka erregistratuak.

e) Laborantza iraunkorrak ezartzea, bestea beste mahastiak, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren abenduaren 17ko 1308/2013 (EB) Erregelamenduaren 63. eta 64. artikuluaren arabera emandako landaketa berria egiteko baimenarekin. Laguntza hauen ondorioetarako, ulertuko da iraunkorrak direla lursailean bost urte baino gehiago iraunen duten landaketak.

f) Instalazioak, ekipoak eta makinak, automobilak eta garraiobideak izan ezik, nekazariek norberaren ekoizpena eraldatu gabe edo norberaren ekoizpenaren lehen eraldaketa zuzenean saltzeari lotuak, ustiategiko elementuen barrenean, baldin eta azken produktua Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren I. eranskinean (38. artikuluari lotua) agertzen bada. Inbertsioek laguntza jaso ahal izateko, honako hau ere bete behar dute:

–Zuzeneko salmentarako inbertsioetan, ustiategiek nekazaritzako elikagaiak zuzenean saltzen dituzten operadoreen Nafarroako erroldan inskribaturik egon behar dute, edo inskripzioa eskatua izan behar dute, arau honekin bat: Nafarroan nekazaritzako eta abeltzaintzako ustiategiei lotutako produktuen salmenta zuzena arautzen duen apirilaren 20ko 8/2010 Foru Legea garatzen duen azaroaren 12ko 107/2014 Foru Dekretua.

–Bi kasuetan, izan produktuak eraldatzeko inbertsioak edo izan zuzeneko salmentarakoak, aurreikusitako inbertsioaren eraldatze edo merkaturatze gaitasunak koherentea behar du izan nekazaritzako ustiategiaren ekoizpen gaitasunarekin, eta eraldatze gaitasuna ezin da izan ustiategiaren ekoizpen gaitasuna halako 1,5 baino gehiago.

g) Energia berriztagarria produzitzeko inbertsioak, ustiapenean bertan kontsumitzeko, ahalmena izanik ustiapenaren batez besteko urteko kontsumoa berdintzeko edo gainditzeko. Nekazaritzako edo abeltzaintzako instalazio berrien kasuan, urteko batez besteko kontsumoa teknikoki justifikatu beharko da. Baldin instalazioak aldez aurretik ere baldin bazeuden, eta sare elektrikora loturik bazeuden, eskaera egin aurreko urte naturaleko kontsumoaren muga izanen du gaitasunak.

h) Aurreko ataletan sarturiko gastuei loturiko kostu orokorrak, hala nola arkitektoen eta ingeniarien kabineteentzako ordainsariak, jasangarritasun ekonomiko eta ingurumenekoari buruzko aholkularitzari lotuak, barnean direla bideragarritasun azterketak. Inbertsio plan bakar bat egiten bada, haren kostua oinarri arautzaile hauetako kostuetan sartuko da, 6. oinarriko 5. atalarekin bat. Betiere, inbertsio lagungarrien zenbateko osoaren %12ko muga ezarri da atal honetarako.

i) Lehorreko lurra ureztalur bihurtzeko instalazioak eta ureztalurrak modernizatzea Nafarroako Ubidearen jarduketa eremutik kanpo, 1305/2013 Erregelamenduaren 46. artikuluan jasotako baldintzak betetzen badituzte.

Horri dagokionez, honako hau justifikatu beharko da eta memoria baloratuan sartu, ureztapen instalazio bakoitzerako, Nafarroako Gobernuaren tramiteen katalogoan eskura jarriko den ereduaren arabera:

I) Ureztaketa Sindikatuaren edo Ureztatzaileen Elkartearen baimena, jarduketek entitate horiei egindako emakida baten bidez lortzen dutenean ura, edo Ur Konfederazioaren baimena gainontzeko kasuetan.

II) Inbertsio planean jasotako laguntzaren xede den azalerari dagokion ura neurtzeko moduko kontagailua sartzea inbertsioaren barnean, edo neurketa hori egiten duten gailuak aitzinetik badirela frogatzea.

III) Aurretik baden ureztapen instalazio bat modernizatu behar bada, frogatu behar da hobekuntzak ura aurreztea ahalbidetzen duela, 46. artikuluko 4. puntuko beharkizunekin bat, gutxienez ere %10, oraingo instalazioa kontuan hartuta.

6. Ez dira diruz laguntzen ahal eta, beraz, ez dira hautatzen ahal honako hauetatik heldu diren kostuak:

a) Ordezpen huts diren inbertsioak, salbu eta erosten diren makinak edo ekipamendua aurrekoak ez bezalakoak badira, erabiltzen duten teknologiagatik edo haien errendimenduagatik edo 10 urtetik gorako antzinatasuna izateagatik.

b) Eginak dauden ondasun higiezinak zaindu, mantendu eta konpontzeko baizik ez diren inbertsioak, edo eskaeraren aurreko 10 urteko epearen barnean diruz lagundu diren higiezin, ekipo edo instalazioen eskuratzeari dagozkionak.

c) Zorren interesak, horien birfinantzaketa, aseguruak, eta nekazaritzako enpresaren bestelako gastu orokorrak.

d) Ekoizpen eskubideak edo laguntza eskubideak erostea.

e) Animaliak erostea. Hala ere, 1305/2013 Erregelamenduaren 18.1.b) artikuluaren araberako hondamendi naturalek hondaturiko nekazaritza ahalmena berriz eratu behar delarik, diruz laguntzen ahalko dira animaliak erosteko kostuak, aitzinetik justifikatuta.

f) Ustiategiko bertako laneskuaren gastuak eta zuzeneko beste ekarpen batzuk, gauzatan nahiz zerbitzutan.

g) Onuradunen inbertsio edo partaidetza finantzarioak, haiek ureztatzaile elkarte bateko kideak izan eta harexek sustatzen dituen interes orokorreko obretan.

h) Ezkontideen edo lehen mailako ahaideen artean ondasunak eta zerbitzuak eskualdatzea, eskualdatzeko prozedura edo era edozein delarik ere, baita pertsona fisiko eta juridikoen arteko eskualdaketak ere, baldin horiek bazkide gisa parte hartzen badute, salbu eta 14/2006 Foru Legearen 65.1 a) artikuluaren arabera katalogaturiko kooperatibek beren kideei luzatzen dizkieten fakturak.

i) Balio erantsiaren gaineko zerga (BEZa), beste zerga batzuk eta proiektuen industria mozkina.

j) Helburu nagusitzat biomasatik energia elektrikoa produzitzea duten instalazioak, salbu frogatzen bada gutxienez erabiltzen den energiaren %50 termikoa dela eta lehengai gisa jangaiak ez diren produktuak (Europar Batasuna eratzeko Tratatuaren I. eranskinean agertzen direnak) erabiltzen badira.

k) Ardogintza sektorean merkaturatzeari edo lehen eraldaketari dagozkienak.

l) Inbertsio horiek non inbertsioa egiteko premia ez dagoen behar bezala justifikatuta, ikuspuntu tekniko, ekonomiko eta finantzariotik begiratuta, eta ustiategiarekiko koherentziaren azterketan, inbertsio planean biltzen baita. Ildo horretatik, ez justifikatutako inbertsiotzat hartzen ahalko da neurri edo ahalmena larregia bada (ustiategiaren neurria kontuan hartuta), ustiategiaren ekoizpen orientaziora egokitzen ez bada, etab.

7. Hautatzeko baldintza hauek erabiliko dira neurri honetan:

a) Nekazaritzako ustiategien titularrek Europar Batasuneko zuzenbideak inposatutako baldintza berriak betetzeko dituzten laguntzak gehienez ere 12 hilabeteko epearen barnean baizik ez dira emanen, nekazaritzako ustiategiarendako nahitaezkoak bilakatzen diren egunetik hasita.

b) Nekazaritzako ustiategi batean titular gisa lehen aldiz hasten diren gazteek Batasunak nekazaritzako ekoizpenari nahiz laneko segurtasunari jartzen dizkion arauak bete beharrez egiten dituzten inbertsioetarako laguntzak, gehienez ere 24 hilabeteko pean onetsi beharko dira horiek ezartzen diren egunetik hasita.

8. oinarria.–Inbertsio kolektiboak.

1. Inbertsio kolektibotzat joko dira nekazaritzako zenbait ustiategiren titularrek batera egiten direnak, ustiategiei egiturazko hobekuntzak ekartzen badizkiete eta horiei modu koordinatuan heltzen bazaie, azken inbertsioaren titulartasuna modu kolektiboan partekatuz.

Hauek baizik ez dira joko inbertsio kolektibotzat:

–Argindarra, transformadoreak eta horien inguruko ekipamendua ekartzea.

–Bilketa-putzuak, eroanbide hidraulikoak, drainatzeak eta ureztatzeko putzuak, Nekazaritza Azpiegiturei buruzko martxoaren 7ko 1/2002 Foru Legeak edo legeria aplikagarriko beste batek ukitzen ez dituenak.

–Bideak eta sarbideak.

–Eustormak eta babeserako beste egitura batzuk.

2. Honi dagokionez, ez dira inbertsio kolektibotzat hartuko eraikuntzetan, ekipamenduan edo makinerian egiten diren inbertsioak (aziendategiak, biltegiak, jetzitegiak, pibotak eta ureztatzeko gisako ekipoak, traktoreak, uzta biltzeko makinak etab.), ekoizpen bideak partekatzea badakarte, halakoetan ezinezkoa baita haien erabileraren ondoriozko arduren identifikazioa eta, orobat, mugatua baita enpresa arloko erabaki hartze askea.

3. Partekatzen ahal diren inbertsio kolektiboak, azpiegiturez edo egiturazko osagaiez hornitzekoak, nekazaritzako ustiategi batzuk ukitzen ahal badituzte, ustiategi haien inbertsio planetan sartzen ahalko dira, banan-banan sartu ere bakoitzari dagokion zatian, inbertsioari buruz hartutako konpromisoen arabera. Hori dena hala da, eta ez da beharrezkoa inplikatutako ustiategien artean bat egiteko helburuaren konpromisorik izatea.

4. Partekatutako inbertsio kolektibo batean inplikatutako ustiategi baten inbertsio plana izan daiteke hobekuntza horri bakarrik dagokiona, edo izan ditzake ustiategiaren beraren beste inbertsio esklusibo batzuk ere.

5. Inbertsio kolektiboaren zatian, onuradun bakoitzak bereizirik aurkeztu beharko du bere espedientea, eta horietan guztietan agertu beharko dira inbertsio kolektibo horretako titular guztien identifikazioa, onuradunak izan edo ez, bakoitzaren partaidetza ekonomikoa eta inbertsio osoaren oinarrizko datu teknikoak.

9. oinarria.–Laguntza motak eta zenbatekoa.

1. Nekazaritzako ustiategietan inbertsioak egiteko laguntzak kapitaleko zuzeneko diru-laguntzak izanen dira.

2. Honako muga hauek erabiliko dira laguntzen zenbatekoa kalkulatzeko:

a) Laguntza jaso dezakeen gehieneko inbertsio tamaina, onuraduneko eta deialdiko: 100.000 euro ustiategiaren urteko lan unitateko (ULU), inbertsio plana gauzatu ondoren kalkulaturik, gehienez ere 800.000 euro.

b) Laguntza jaso dezakeen gutxieneko inbertsio tamaina, espediente bakoitzeko: 7.500 euro.

c) Gehieneko laguntza, onuraduneko eta deialdiko: 300.000 euro.

d) Onuradun bakoitzeko gehieneko laguntza, 2014-2020 programazio aldian: 800.000 euro.

Zenbateko horiek kalkulatuko dira bai laguntza eskatzeko unean, aurkeztutako inbertsio planaren arabera, bai azkeneko ordainketa egiteko eskaera egiten denean, inbertsio plan gauzatuaren arabera, betiere kostuak apaltzeko irizpideak aplikatu ondoren.

Aurreko a) eta c) ataletan ezarritako mugak (laguntzarako eta diru-laguntza jaso dezakeen inbertsiorako) gehieneko mugak dira onuradun batek, deialdiaren ekitaldian, eskatutako laguntzen batuketarako, Nafarroako Landa Garapenerako 2014-2020 Programaren M04.01 neurriarekin bat.

Orobat, aurreko d) atalean ezarritako muga (onuradunarentzat) gehieneko muga da onuradun batek eskatutako laguntzen batuketarako, Nafarroako Landa Garapenerako 2014-2020 Programaren M04.01 neurriarekin bat.

3. Laguntza jaso dezakeen inbertsioaren zenbateko osoaren gainean, portzentaje hauetako laguntza emanen da gehienez ere:

a) %30, orokorrean.

b) %40, nekazari gazteen kasuan.

c) Gazteak dituzten ustiategi elkartuetan, oro har ezarritako muga handitzen ahalko da 10 punturaino, 40 gehienez ere, nekazari gazteek kapital sozialean duten proportzioaren arabera.

4. Espediente bakoitzari dagokion laguntzaren portzentajeak, aurreko puntuan adierazitako mugekin, honako baremo honen arabera kalkulatuko dira:

a) Gutxieneko portzentaje orokorra: %15. Portzentaje hori handitu ahal izanen da, ondoko ataletako inguruabarrak gertatzen direnean.

b) Nekazari gazteek egindako inbertsioak: %25.

Oinarri arautzaile hauen ondorioetarako, laguntzen intentsitate hau aplikatuko zaie laguntza eskaera aurkeztu zuten egunean honako baldintza hauetakoren bat betetzen zutenei:

–“Nekazari gazteak” beren gain hasteko laguntza lortuta, prozesua oraindik bukatu ez duten onuradunak. Ondorio horietarako, ulertuko da prozesu hori bukatu dela beren gain hasteko laguntzaren azken tarteko ordainketa onesten den egunean.

–“Nekazari gazteak” beren gain hasteko laguntza lortuta, 41 urte bete ez dituztenak eta beren gain hasteko prozesua bukatu zenetik hiru urteko epe barnean daudenak. Ondorio horietarako, ulertuko da prozesu hori bukatu dela beren gain hasteko laguntzaren azken tarteko ordainketa onesten den egunean.

–“Nekazari gazteak” beren gain hasteko laguntza lortu ez izanik 41 urte bete ez dituztenak eta Gizarte Segurantzan izena emanik daudenak beren nekazaritzako jardueragatik, laguntza eskaera aurkeztu dutenak Nekazaritzako Gizarte Segurantzan alta hartu zuten egunetik hiru urteko epean.

Onuraduna pertsona juridikoa bada, eta, deskribatutako baldintzen arabera, bazkide guztiak gazteak badira, aurreko portzentajea aplikatuko da osorik.

Onuraduna pertsona juridikoa baldin bada, laguntza eskaera aurkeztean lehentasuna duen ustiategi baten titularra, eta hartan aipatutako baldintzak betetzen dituzten gazteek parte hartzen badute bazkide gisa, arestiko portzentajea aplikatuko da, gazteak kapital sozialean duen partaidetzaren proportzioan.

c) Eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunerako lehentasunezko gisa sailkatutako nekazaritzako ustiategi baten titularrek egindako inbertsioak, edo Nafarroako kooperatibei buruzko abenduaren 11ko 14/2006 Foru Legearen 65.1.a) artikuluan agertzen diren nekazaritzako kooperatibak baldin badira: %10.

d) Inbertsioak mendialdean edo, goiko mendialdeak edo mendialdeak izan gabe, naturak bereziki mugaturiko eskualdeetan dauden lehentasunezko nekazaritzako ustiategietan gauzatzen badira, aurreko letrarekin bat: %5.

10. oinarria.–Diru-laguntzak emateko prozedura eta balorazio irizpideak.

1. Norgehiagokako prozedurari jarraikiz emanen dira laguntza hauek, aurkeztutako eskaerak alderatuta, haien arteko hurrenkera ezartzeko.

2. Eskaeren hurrenkera prestatzeko, emandako puntuen batuketa eginen da, honako balorazio irizpide hauen arabera (gehienez ere 200 puntu lortzen ahalko dira):

a) Nekazari gazteen parte-hartzea: 50 puntu bitarte, irizpide hauei jarraikiz:

–Onuraduna nekazari gaztea bada, edo soilik nekazari gazteak dituen elkarte bat, 9. oinarriaren 4.b) puntuan jasotako errekerimenduekin bat: 50 puntu.

–Onuraduna pertsona juridikoa baldin bada, laguntza eskaera aurkezteko epearen azken egunean lehentasunezko ustiategi baten titularra, eta hartan 9. oinarriaren 4.b puntuan aipatutako baldintzak betetzen dituzten gazteek parte hartzen badute, nekazari gazteek kapital sozialean duten portzentajea 50i aplikatzetik aterako diren puntuak aplikatuko dira.

b) Lehentasunezko ustiategiak eta titularraren baldintzak: onuraduna lehentasunezko nekazaritzako ustiategi baten titularra bada, edo nekazari gazte bat bere gain hasteko prozesuan, bere gain hasteko laguntza onartua duena 2017ko kanpainan edo aurreko bi deialdietan, edo ogibide nagusia nekazaritza duen nekazari bat, edo nekazari profesional bat, edo 14/2006 Foru Legearen 65.1.a) edo c) artikuluan agertzen den nekazaritzako kooperatiba bat, 35 puntura arte, aurreko deialdietan emandako laguntzen inbertsioen gauzatze mailaren arabera, irizpide hauei jarraikiz:

–Baldin onuraduna bada lehentasunezko nekazaritzako ustiategi baten titularra eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean, edo nekazari gaztea bada bere gain hasteko prozesuan, bere gain hasteko laguntza onartua duena 2017ko kanpainan edo aurreko bi deialdietan, edo soilik nekazari gazteak dituen elkarte bat, aurreko baldintzekin bat: 35 puntu.

–Baldin onuraduna bada ogibide nagusia nekazaritza duen pertsona fisiko bat eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean, ustiategia ez izanik nekazaritzako lehentasunezkoa, edo 14/2006 Foru Legearen 65.1 a) edo c) artikuluko nekazaritzako kooperatiba bat, lehentasunezko ustiategi izaera izan gabe: 25 puntu.

–Baldin onuraduna bada nekazari profesional gisa sailkatutako pertsona fisiko bat, eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean: 15 puntu.

c) Kokapen geografikoa: baldin inbertsioak mendialdean, goiko mendialdeetan edo, goiko mendialdea edo mendialdea izan gabe, naturak bereziki mugaturiko eskualdeetan dauden ustiategietan gauzatzen badira: 20 puntu.

d) Enplegua sortzea eta berrikuntza sustatzea: 35 puntu bitarte, irizpide hauei jarraikiz:

–Baldin diruz laguntzen ahal diren inbertsioetako zenbatekoaren %20 baino gehiago –kostuak apaltzeko irizpideak aplikatu ondoren– badagokie IV. eranskinean biltzen diren ekipo edo inbertsio berritzaileei: 15 puntu.

–Inbertsio planak ahalbidetzen badu ustiategiko nekazaritzako lan unitateak %100 edo gehiago handitzea, kontuan harturik 2017ko Nafarroako nekazaritzako ustiategien erregistroko informazioa: 20 puntu.

–Baldin inbertsio planaren ondorioz ahalbidetzen bada nekazaritzako lan unitate horiek %50 edo gehiago handitzea, %100era iritsi gabe: 10 puntu.

–Baldin inbertsio planaren ondorioz ahalbidetzen bada nekazaritzako lan unitate horiek %25 edo gehiago handitzea, %50era iritsi gabe: 5 puntu.

Apartatu honen ondorioetarako, ez dira kontuan hartuko eraldatu eta merkaturatzeko jarduerek sortutako nekazaritzako lan unitateak.

Halaber, baldin laguntzen onuradunak beren gain hasten ari diren nekazariak badira, laguntza onartua dutenak, edo aurreko egoeran dauden nekazariak dituzten elkarteak, kalkulu horretarako abiapuntua hau izanen da: nekazaritzako lan unitate bat sartutako pertsona bakoitzeko.

e) Generoa: laguntza espedientearen onuradunak baldin badira emakumeak edo, pertsona juridikoak izanik, haien gobernu organoen %30 gutxienez emakumeen esku badaude: 10 puntu.

f) Balio katean merkataritzako marjina hobetzea: baldin eskatzaileek aurkeztutako inbertsio planean badaude eraldatu eta merkaturatzeko inbertsio gisa laguntza jaso dezaketen jarduketak, 7.5.f) oinarriaren arabera, eta gutxienez ere diruz lagungarria den inbertsioaren 7.500 euro badagozkie gutxienez: 10 puntu.

g) Inbertsio kolektiboak: eskatzaileek inbertsio plan bat aurkezten badute eta haren barnean jasotzen bada 8. oinarriaren arabera “inbertsio kolektibo” gisa katalogaturiko proiektu bat, diruz lagungarritzat jotzen dena: 5 puntu.

h) Ingurumena gehiago errespetatzen duten ekoizpen metodoak: onuradunari laguntza eman badiote Nafarroako Landa Garapenerako 2014-2020 Programan ezarritako nekazaritzako eta ingurumeneko neurrietan, 1035/2016 Erregelamenduaren 28. artikuluarekin bat, edo ekoizpen ekologikoaren neurrian, 1035/2016 Erregelamenduaren 29. artikuluarekin bat, edo, laguntza horiek jaso gabe ere bere ustiategian aplikatzen badu ekoizpen ekologikoko sistema bat, edo arraza autoktonoetan oinarritutako abeltzaintza estentsiboko eredu bat: 15 puntura arte, baldintza hauen arabera:

–Ekoizpen ekologikoaren neurriaren barnean emandako laguntzarik baldin badute, 1305/2013 Erregelamenduaren 29. artikuluarekin bat, edo gutxienez ere ustiategiaren nekazaritzako 0,5 lan unitate badagozkio abeltzaintzako edo nekazaritzako ekoizpen ekologikoari: 15 puntu.

–Nekazaritzako eta ingurumeneko neurriaren barnean emandako laguntzarik baldin badute, 1305/2013 Erregelamenduaren 28. artikuluarekin bat, edo gutxienez ere ustiategiaren nekazaritzako 0,5 lan unitate badagozkio behi, ardi, ahuntz edo zaldi arraza autoktonoen abeltzaintzari: 10 puntu.

–Aurreko gidoiaren ondorioetarako, arraza autoktonotzat hartuko dira Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadurako kontseilariak 2003ko maiatzaren 26an emandako Foru Aginduan ezarritakoak. Foru agindu haren bidez onetsi zen Nafarroako Abere Arrazen Katalogo Ofiziala.

i) Prestakuntza eta aholkularitza: onuradunak aholkularitza neurrian parte hartzen badu Nafarroako Foru Komunitatean homologatutako edo aitortutako prestakuntza eta aholkularitza entitateen bitartez, 1305/2013 Erregelamenduaren 14. eta 15. artikuluekin bat, edo frogatzen badu 1305/2013 (EB) Erregelamenduaren 15. artikuluaren arabera onartutako prestakuntza entitateek nekazaritzako enpresa kudeatzeari buruz ematen dituzten ikastaroetara joan izana: 5 puntu.

j) Kalitate araubideak: onuradunak bere ustiategian Nafarroan ezarritako kalitate-araubideek babestutako produktuak ekoizten edo lantzen baditu, barne merkatuko informazio eta sustapen neurrietan jasoak, 1035/2016 Erregelamenduaren 16. artikuluarekin bat, eta kalitate araubide horietan ekoizpen unitateak gutxienez nekazaritzako 0,5 lan unitate badira: 5 puntu.

k) Elkartea eta ekonomia sozialekoa izatea: 10 puntu bitarte, irizpide hauei jarraikiz:

–Entitatea lehentasunezko elkartea baldin bada, 13/2013 Legearen arabera, edo nekazaritzako kooperatiba bat, Nafarroako kooperatibei buruzko 14/2006 Foru Legearen 65. 1.a) eta c) artikuluaren arabera, edo elkarte-ustiategi bat, lehentasunezko nekazaritzako ustiategi gisa sailkatua eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean: 10 puntu.

–Baldin bestelako nekazaritzako elkarte-ustiategi bat baldin bada, aurreko gidoian aipatutakoak ez bezalakoa, edo Nafarroako kooperatibei buruzko 14/2006 Foru Legearen 65. 1.a) artikuluan jasotako nekazaritzako kooperatiba bateko bazkide diren pertsona fisikoak baldin badira: 5 puntu.

3. Onuradunak adierazi beharko du, berariaz, zer balorazio irizpideren arabera eskatzen duen aplika dakiola aurreko baremoa. Eskaera hau erantzukizunpeko adierazpentzat hartuko da laguntza eskaera aurkeztean biltzen diren irizpideei dagokienez, edo, egoki denean, eskaerak aurkezteko epea bukatzeko egunari dagokionez, eta bete beharreko konpromisotzat inbertsioen planean aurreikusitako ekintzei dagokienez, eta plan horrekin bat etorri beharko du.

4. Onuradunak eskatutako balorazio irizpideek ekarritako puntuak bakarrik emanen dira. Baldin betetzeko zenbait modu onartzen dituen irizpide bat ezarri bada, puntu gehien ematen dituen egoera hartuko da aintzat, betiere eskura dagoen informazioarekin egiaztatzen ahal bada.

11. oinarria.–Norgehiagokako prozeduraren aplikazioa.

1. Norgehiagokako araubideko tramitazioan, lehentasunak ezarriko dira eskaeren artean aurreko oinarrian ezarritako balorazio irizpideak aplikatuz, eta aipatu irizpideen arabera balorazio handiena lortzen duten eskaerei adjudikatuko zaie diru-laguntza, betiere deialdian erabilgarri dagoen kredituak ezarritako muga gainditu gabe.

2. Espedienteen puntuazioan berdinketarik gertatzen bada, lehentasuna izanen du aurreko oinarriaren a), lehenbizi, eta gero b), c) edo d) ataletan, etab., hurrenez hurren, puntuazio handiena duen espedienteak, aurrekontua agortu arte. Berdinketak bere horretan segitzen badu, lehentasunezko elkarte bateko bazkide diren pertsona fisikoak edo juridikoak lehenetsiko dira, edo lehentasunezko elkarte bateko kide den entitate bateko bazkide direnak, eta, hala ere berdinketa hausten ez bada, gazteenak lehenetsiko dira, edo eratze data aintzat harturik berrienak direnak.

3. Aurrekontuan diru erabilgarririk izanik ere, laguntzarako eskubidea izateko nahitaezkoa izanen da gutxienez ere 60 puntu lortzea balorazio irizpideetan.

4. Deialdirako dagoen aurrekontu kreditua nahikoa ez bada laguntzarako eskubidea duten eskaera guztiei diru-laguntzak emateko, ezetsi eginen dira ekitaldiko aurrekontuan zuzkidura nahikoa ez izateagatik onartu ezin diren guztiak.

12. oinarria.–Onuradunen betebeharrak.

1. Laguntzen onuradunek honako betebehar eta konpromiso hauek izanen dituzte:

a) Inbertsio plana laguntzen deialdian adierazten den epean gauzatzea, galarazi gabe justifikatutako arrazoiengatik eman daitezkeen luzapenak. Luzapen horiek ezin iraun dute uneko aurrekontuaren ekitaldiak baino gehiago.

b) Azken ordainketaren ebazpena eman arte mantentzea baldintza hauek: nekazari aktiboarena, 4.1.c) oinarrian ezarria, eta ustiategiaren neurriarena, 5.b) oinarriarekin bat. Bere gain hasteko prozesua bukatu ez duten nekazari gazteen kasuan, prozesu hori bukatzen denean eskatuko zaie konpromiso hauek betetzea.

c) Jarduketak egitea eta, hala bada, mantentzea, eta laguntzaren intentsitatea zehazteko (9. oinarriaren arabera) eta espedienteak lehenesteko (10. oinarriaren arabera) erabili diren kalifikazioak mantentzea azken ordainketaren ebazpena eman arte, kontuan harturik aurreko letran aurreikusitako salbuespena beren gain hasten ari diren nekazari gazteentzat.

d) 13. oinarriaren arabera gerora bete beharreko konpromisoei eustea bost urtez, azkeneko ordainketa onesten duen ebazpena ematen denetik aurrera, edo hiru urtez, baldin onuraduna Enpresa Txiki edo Ertaina bada.

e) Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuan honako hauek frogatzea:

–Jasotako funtsak aplikatuta egindako gastuak eta ordainketak, eta

–Hartu diren funtsak laguntza emateko arrazoi izan ziren helburuetarako erabili direla, ezarrita dauden epe eta moduan.

f) Laguntza ongi eman dela, inbertsioak ongi gauzatu direla eta konpromisoei eutsi zaiela egiaztatzeko behar diren kontrolak onartzea.

g) Ustiategiaren alderdi tekniko-ekonomikoei, lan arlokoei eta sozialei buruz behar diren argibideak ematea, baita neurri honen esparruan hartutako laguntzei buruzkoak ere, haien jarraipena eta ebaluazioa bideratzeko adierazleak prestatzeko.

h) Diru-laguntza jaso duten jarduketak finantzatzeko beste diru-laguntza publiko eta laguntza batzuk eskatu edo lortu badira, horren berri ematea Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuari. Jakin bezain laster emanen da horren berri, eta, betiere, azkeneko ordainketan jasotako dirua zertan erabili den frogatu baino lehen.

i) Egiaztapen eta kontrolak egiteko ahalmenak behar bezala erabil daitezen bermatzeko asmoz, kontabilitate liburuak, erregistro eginbidetuak eta gainerako agiriak behar bezala ikuskatuak edukitzea, onuradunari aplikatu behar zaizkion legeetan eta merkataritza lege sektorialetan agindutako moduan.

j) Jasotako diruaren erabilerari buruzko frogagiriak gordetzea, agiri elektronikoak barne, egiaztatze eta kontrol lanen xede diren bitartean.

k) 50.000 eurotik goitiko laguntza publiko osoaz hornituriko inbertsioak dakartzaten ekintzetarako, onuradunak azalpen plaka bat paratu beharko du.

Plaka horretan proiektu edo eragiketaren azalpena agertuko da, horren %25 hartuko duena, gutxienez. Gainera, Europako ikurra agertuko da, honako orri honetan aurkeztutako arau grafikoekin bat: https://europa.eu/european-union/about-eu/symbols/flag_es. Harekin batera, irakurgarri hau: “Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsa: Europak landa eremuetan inbertitzen du”.

l) Jasotako funtsak itzultzea, oinarri arautzaile hauetan ezarritako kasuetan.

m) Bidezko denean, inbertsioko ondasunak Nafarroako Foru Komunitateko behar diren erregistro ofizialetan inskribatuko dira.

2. “Inbertsioak nekazaritzako ustiategietan” neurrian laguntzen eskaera aurkezteak berekin dakar oinarri arautzaile hauetan ezarritako konpromisoak onartzea.

13. oinarria.–Gerora bete beharreko konpromisoak.

1. Gerora bete beharreko konpromisoak dira onuradunak bere gain hartu dituenak, bost urtez horiei eusteko baldintzarekin, edo hiru urtez, Enpresa Txiki eta Ertainen kasuan, azkeneko ordainketa onesten duen ebazpenaren egunetik aurrera.

2. Hauek hartuko dira gerora bete beharreko konpromisotzat, oro har, era guztietako espediente eta onuradunen kasuan:

–Ekoizte jarduera mantentzea, eta bere kokapenak programaren eremuan jarraitzea edo.

–Azpiegiturako edo inbertsioko elementuen jabetza mantentzea edo.

–Eragiketaren helburuak, izaera eta gauzatzeko baldintzak mantentzea, funtsezko aldaketarik gabe eta jatorrizko helburuak kaltetu gabe.

–Beren gain hasteko prozesuan ari diren gazteen kasuan, prozesu hori bukatzen denean betebehar hauek betetzea, eta oinarri honen 1. idatz-zatian ezarritako epeetan mantentzea: nekazari aktiboarena, ustiategiaren neurriarena eta laguntzaren intentsitatea zehazteko eta espedienteak lehenesteko erabili diren kalifikazioena. 12.1.b) eta c) oinarrian ezartzen dira betebehar hauek.

Konpromiso horiek ez zaizkie aplikatuko finantza tresnek egin edo jasotako ekarpenei, ezta bestelako eragiketei ere ekoizpen jarduera bertan behera uzten delarik iruzurrezkoa ez den porrotarengatik.

Ez zaie orobat aplikatuko inbertsiorako laguntzen onuradun diren pertsona fisikoei, baldin eta behin inbertsio eragiketa bukatu ondoan, laguntza bat hautatzen eta eskuratzen ahal badute Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 1305/2013 Erregelamenduaren arabera, kasuan kasuko inbertsioa zuzenean loturik badago Globalizaziora Egokitzeko Europako Funtsaren laguntzaren bidez diruz laguntzen ahal den jarduera gisa identifikaturiko jarduera motari.

3. Hauek izanen dira gerora bete beharreko konpromisoak, laguntzaren intentsitateari lotuak:

a) Lehentasunezko nekazaritzako ustiategiaren izaera edo, hala bada, nekazaritzako kooperatibarena mantentzea. Konpromiso hau betetzat emanen da lehentasunezko ustiategiaren kalifikazioa nekazaritzako errentaren gutxieneko portzentajearen baldintza ez betetzeagatik bakarrik ukatzen bada, erreferentziazko errentari dagokionez.

b) Ustiategien kokapena mantentzea mendialdean, goiko mendialdeetan edo, goiko mendialde edo mendialde izan gabe, naturak bereziki mugaturiko eskualdeetan.

4. Hauek izanen dira gerora bete beharreko konpromisoak, 10. oinarriaren araberako balorazio irizpideei lotuak:

a) Titularraren eta ustiategiaren baldintzei eustea, 2.b) puntuaren arabera. Konpromiso hau betetzat emanen da lehentasunezko nekazaritzako ustiategiaren kalifikazioa edo ogibidez nekazariarena nekazaritzako errentaren gutxieneko portzentajearen baldintza ez betetzeagatik bakarrik ukatzen bada, erreferentziazko errentari dagokionez.

b) Ustiategiaren kokapen geografikoari eustea, 2.c) puntuaren arabera.

c) Ustiategiaren neurria mantentzea nekazaritzako lan unitateen hazkundearen irizpidearengatik emandako puntuei dagokien tartean, 2.d) puntuaren arabera.

d) Pertsona juridikoen kasuan, gobernu organoetan kideen %30 emakumeak izaten jarraitzea.

e) Ustiategiko produktuak eraldatu edo merkaturatzeko inbertsioak mantentzea, 2.f) puntuaren arabera.

f) Ingurumena gehiago errespetatzen duten ekoizpen metodoak mantentzea, 2.h) puntuaren arabera.

g) Prestakuntza eta aholkularitza neurrietan parte hartzen segitzea, 2.i) puntuaren arabera.

h) Kalitate araubideen babespeko produktuak ekoizten edo prestatzen jarraitzea, 2.j) puntuaren arabera.

i) Onuradunak elkarte-entitate edo kooperatiba bateko bazkide izaten jarraitzea, 2.k) puntuaren arabera.

5. Ulertzen da onuradunak hartutako konpromisoa dela aurreko 2. puntuko konpromisoa. 3 eta 4. puntuetako konpromisoak automatikoki hartu direla ulertuko da baldin eta laguntza eskaeran zehazki sartu badira, laguntzaren intentsitatea handitzeko edo eskaeren hurrenkerarako balorazio irizpideetan parte hartzeko, eta laguntza onartzeko edo ordaintzeko unean balidatu badira.

14. oinarria.–Laguntza-eskaera eta dokumentazioa.

1. Hartarako ezarri den atzemate programaren bidez aurkeztuko dira laguntza eskaerak. Programa hori onuradunen eskura dago Nafarroako Gobernuaren Interneteko atariaren izapideen katalogoan (www.navarra.es).

2. Programa hori erabiltzeko, onuraduna egiaz bera dela egiaztatu behar da, sinadura elektronikoaren edo NANaren/PINaren bidez. Landa Garapeneko, Nekazaritzako eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiaren urtarrilaren 15eko 56/2016 Ebazpenaren bidez, onetsi ziren entitate laguntzaileak aukeratzeko deialdiaren oinarriak, hain zuzen ere aukeratzeko zer entitate laguntzailek parte hartuko duten laguntzetarako eskabide bakarra betetzen eta erregistratzen, baita “nekazaritzako ustiategietako inbertsioen” laguntzetarako eta “nekazari gazteak bere gain hasteko” laguntzetarako eskabideak betetzen eta erregistratzen ere, Nafarroako Landa Garapeneko 2014-2020 Programaren barnean; orobat, onetsi zen entitate horiek eta Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuak horretarako sinatu beharreko lankidetza eredua.

3. Betebeharrak betetzen direla frogatzeko, eskabidearekin batera agiri hauek aurkeztuko dira:

a) Eskatzailearen IFZren edo IFKren fotokopia eta, Europar Batasunetik kanpoko lurralde bateko nazionalitatea duten pertsona fisikoak badira, egoitza-baimen iraunkorrarena.

b) Inbertsio plana, 6. oinarrian xedatutakoari jarraikiz.

4. Onuradunak eskaera bakarra aurkeztu beharko du deialdi bakoitzeko.

15. oinarria.–Kostuen moderazioa.

1. Batzordearen 809/2014 (EB) Exekuzio Erregelamenduaren 48. artikuluak eta Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 28. artikuluak eskatzen dute proposatutako kostuak moderatuak direla egiaztatzea, eta hori ebaluatzeko metodologia zehazten dute. Ondorio horietarako, inbertsioen planean kostuen moderazioaren printzipioa aplikatu dela bermatzeko, instrukzio organoak sistema hauek erabiliko ditu:

a) II. eranskinean jasotako moduluen aplikazioa (“Inbertsio moduluak”). Goiko mendialdeetako ekipamenduari buruzko moduluak (eranskinekoak) aplikatzekoak izanen dira soil-soilik Nafarroako Nekazaritzako Ustiategien Erregistroaren arabera eremu horietan dauden ustiategietan, betiere goiko mendialdeetako lanerako berariazkoa den makinetarako.

b) “Inbertsio moduluak” izeneko II. eranskinean aipatzen ez diren inbertsio eta gastuetarako, eskatzaileak aurkeztutako hiru aurrekontu edo proformako fakturen artean aukeratuko da. Halakoak aurkeztu behar dira baldin zenbateko hauek gainditzen badira:

30.000 euro, obrak gauzatzeko kostuen kasuan, edo.

12.000 euro, ekipo ondasunen horniduren kasuan, edo.

12.000 euro, aholkularitza edo laguntza enpresek ematen dituzten zerbitzuen kasuan.

Egiazko enpresa hornitzaile independenteenak izanen dira eskaintzak, eta alderatzeko behar bezain zehatzak izanen dira. Nolanahi ere, ez da beharrezkoa izanen hiru eskaintzak aurkeztea, baldin justifikatzen badu merkatuan ez daudela behar adina entitate hornitzaile edo emaile, diru-laguntzaren xede diren gastuen ezaugarri bereziengatik. Salbuespen hau behar bezain justifikatua egonen da eskaerarekin batera eransten den inbertsio planean.

c) Aurreko kasuetan sartzen ez diren inbertsioak badira, Balorazio Batzorde batek baloratuko ditu. Batzorde hori instrukzio organoaren arduradunak eta profil teknikoa duten hango bi teknikarik osatuko dute, eta aurkeztutako aurrekontuaren aldeko txostena eman beharko dute, edo bestela, ordezko aurrekontua aurkeztu.

Orobat, batzorde horren erabakia justifikatua izanen da baldin eta ondasunen prezioak egiaztatzen badituzte, onuradunaren jarduketari dagokion merkatu logiko batean.

2. Onuradunak aurkezturiko aurrekontua eta ebaluazioaren ondoriozkoa, zein den txikiena, hura izanen da aurrekontu diruz lagungarria.

3. Kostuen moderazioari buruzko egiaztatze kontrolak laguntza esleitu aurretik eginen dira, laguntza eskaeran oinarrituta, eta azken ordainketa egin aurretik, onuradunak aurkeztutako ordainketa eskaeran oinarrituta. Egiaztatze kontrolak eginen dira, orobat, onuradunak aldaketak egitea eskatzen duenean.

4. Kostuen moderazioa zuzen aplikatzeko, onuradunak behar diren agiriak erantsiko dizkio (proformako fakturak, aurrekontuak, etab.) inbertsioen planari edo bukaerako ordainketa eskaerari, legez eska daitekeen informazio guztiarekin eta agiria igorri duenaren identifikazio datuei buruzko informazio fidagarriarekin, eta, orobat, entregatu beharreko ondasunaren ezaugarri teknikoak, lan egiteko gaitasunak, tamaina eta abar zehatz-mehatz azalduta.

5. Onuradunak aurkeztutako agiriak nahikotzat jotzen ez badira ondorio horietarako, gastuen moderazioa behar den bermearekin aplikatu ezin zaien kostuak ez dira diruz lagungarritzat joko.

16. oinarria.–Instrukzio organoa.

Neurri honetan aurreikusitako laguntzak emateko prozeduren instrukzioa Nekazaritzako Ustiategiak eta Nekazarien Elkarteak Sustatzeko Atalari dagokio; atal hori Landa Garapeneko, Nekazaritzako eta Abeltzaintzako Zuzendaritza Nagusiko Nekazaritzako Ustiategien eta Elikagaien Sustapenerako Zerbitzuari atxikia dago.

17. oinarria.–Diru-laguntza esleitzeko prozeduraren instrukzioa.

1. Instrukzio organoak eskaerak jasotakoan, eskatzen den dokumentazio guztia duten egiaztatuko da. Behar izanez gero, 15 egun naturaleko epean zuzen ditzala eskatuko zaio interesdunari, eta adieraziko zaio ezen hori egin ezean eskaerari uko egiten diola ondorioztatuko dela eta espedientea artxibatzeko ebazpena emanen dela, edo agiriak bere horretan daudela instruituko dela espedientea.

2. Eskaera osorik dela, eskatzen diren baldintzak betetzen dituela egiaztatuko da, eta horretarako behar diren kontrolak eginen dira.

3. Kontrol horiek egiteko, instrukzio organoak oinarritzat hartuko ditu Foru Komunitatean edo beste administrazio batzuetan dauden erregistro ofizialak edo eskura dauden bestelako informazio iturriak, betiere laguntza eskaera aurkezten den unean dagoen informazioaren arabera.

4. Instrukzioaren prozeduran zehar, aurkeztutako informazioa eta dokumentazioa argitzea eska dezake unitate erantzuleak. Behar izanez gero, gehienez 15 egun naturaleko epean zuzendu ditzala eskatuko zaio interesdunari, eta adieraziko zaio ezen hori egin ezean agiriak bere horretan daudela instruituko dela espedientea.

5. Laguntzaren zenbatekoa zehazteko, kontuan hartuko dira inbertsio diruz lagungarrien aurrekontua eta aplikatzekoak diren mugak, baremoak eta moduluak, oinarri arautzaile hauen arabera.

6. Ondoren, eskaerak ofizioz ebaluatuko dira norgehiagokako prozeduraren arabera eta oinarri arautzaile hauetan ezarritako balorazio irizpide, modu eta lehentasunetan oinarriturik.

7. Ebaluazioa ikusirik, ebazpen proposamena eginen da, eta esleipen espedientean jaso beharko da onuradunek laguntza eskuratzeko behar diren baldintza guztiak betetzen dituztela.

18. oinarria.–Ebazpena.

1. Ebazpen proposamena ikusirik, Landa Garapeneko, Nekazaritzako eta Abeltzaintzako Zuzendaritza Nagusiak diru-laguntzak esleitzeari buruzko ebazpena emanen du. Ahal bada, ekitaldi bakoitzean gazteak beren gain hasteko laguntzen deialdia egin ondoren emanen da ebazpena, laguntzaren intentsitatea zehazteko eta eskaerak baloratzeko irizpideak (9. eta 10. oinarrietan ezarriak) behar bezala aplikatu ahal izateko.

2. Ebazpena arrazoitua izanen da, eta hartutako ebazpenaren oinarriak frogaturik egonen dira beti.

3. Ebazpenean diru-laguntza jasoko duten eskatzaileen zerrenda azalduko da, eta, eskaerarik ezetsiz gero, horiek ere espresuki agertuko dira, eta, horien artean, zein diren aurrekontuko baliabideen mugagatik ezetsiak.

4. Deialdia ixten den egunetik sei hilabeteko epean jakinaraziko da ebazpena, eta emandako diru-laguntzaren zenbatekoa justifikatzeko nahikoa den informazioa eta onuradunak bete beharreko baldintzak eta konpromisoak jasoko ditu.

5. Gainera, laguntza esleitzeko jakinarazpenean onuradunei adieraziko zaie neurri honek Nafarroako Landa Garapenerako 2014-2020 Programaren babespeko diru-laguntza izan duela, besteak beste Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsaren (LGENF) finantzazioarekin, “Inbertsioak nekazaritzako ustiategietako aktibo fisikoetan”, “Ustiategien bideragarritasuna hobetzeko” delako neurrian.

6. Eskaera ezetsi egin dela ulertuko da berariazko ebazpenik eman ez bada diru-laguntzaren oinarri arautzaile hauetan prozedura ebazteko ezarritako epea bukatzean, edo deialdiak ezarritako epean.

7. Aurkeztutako eskaeraren berariazko edo ustezko ezespenaren aurka onuradunak gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko du, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariari zuzendua, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, ebazpena espresa izanez gero, edo isiltasun administratiboz ezetsi dela ulertzen denetik aurrera, ustezko ezespena izanez gero.

19. araua.–Inbertsio proiektua aldatzea.

1. Bidezko arrazoiengatik onuradunak beharrezkotzat jotzen badu hasiera batean onetsitako inbertsio planean aldaketak egitea, aldatzeko eskaera bat aurkeztu beharko du. Ondasun edo konpromiso berriak hartu aurretik aurkeztuko da eskaera hori, eta, betiere, inbertsioak bukatzeko epea bukatu baino sei hilabete lehenago.

2. Proposatutako aldaketa behar bezainbat arrazoitu eta justifikatu beharko da, eta honako hauek bermatu beharko dira:

–Inbertsio plan berriaren bideragarritasuna.

–Ez dela urratzen eskaeren hurrenkerako emaitza ekarri zuten balorazio irizpideen aplikazioa.

3. Aldaketa horiek nabarmen gisa sailkatuko dira honako kasu hauetan:

a) Ustiategiko ekoizpenaren ildoa aldatzen bada, sektore, labore mota edo abere espeziearen arabera.

b) Ustiategiko ekoizpenerako baliabideak, laborantzarako hektareak edo abelburuak %30 baino gehiago gehitu edo kentzen badira, aurreikusitakoekin alderatuta, inbertsio plana aplikatu ondoan.

c) Obra zibileko, makineriako edo ekipamenduko elementuak laguntzen ahal den inbertsio osoaren %30ean baino gehiago gehitu edo kentzen badira, elementu bakoitzean, eta 15.000 euro baino gehiagoko goiti-beheitia bada.

4. Inbertsio planaren aldaketa nabarmen bakarra aurkeztea onartuko da.

5. Instrukzio organoaren balorazioaren menpe egonen da aldaketak onestea. Onetsita ere, hasiera batean onarturiko laguntzak ez dira gehituko.

–Aldaketak nabarmenak badira, kostuak apaltzeko prozedurarako modulu berriak aplikatzea badakarte edo emandako laguntza murrizten bada, inbertsio plan berria ebazpen bidez onetsi beharko da, hasierako planak agertzen zituen irizpide tekniko-ekonomikoei eta kostuak apaltzeko irizpideei jarraikiz.

–Aurreko paragrafoan aipatu gabeko aldaketak badira, azken ordainketaren unean eginen da behar den doikuntza, bai inbertsioetan bai esleitutako laguntzan.

6. Kudeaketa organoak lagungarritzat jo ditzake epean komunikatzen ez diren aldaketak, betiere oinarri honen 2. atalean ezarritakoa eta 15. oinarriaren araberako kostuen apaltzea betetzen badituzte. Bidezkotzat jotzen dituen frogagiriak eskatzen ahalko dizkio onuradunari, galarazi gabe 22. oinarrian aurreikusitako murrizketak.

Ondorio horietarako, aurreikusitako inbertsioak, aldaketa nabarmentzat jo daitezkeenak, osorik edo hein batean egiten ez badira, komunikatu gabeko aldaketatzat hartuko dira.

20. oinarria.–Ordainketa eskaera.

1. Laguntzak jaso ahal izateko, onuradunak ordainketa eskaera aurkeztu beharko du atzemate programaren bidez edo, bestela, horretarako ezarritako inprimakiaren bidez; azken hori Nafarroako Gobernuaren web-orriko tramiteen katalogoan dago eskura. Ordainketa eskaera zehaztu diren egunen aurretik aurkeztu ezean, laguntzak galdu eginen dira.

2. Ordainketa eskaerarekin batera, onuradunak inbertsioen bukaeraren berri eman beharko du, baita justifikatu ere horiek nola bete diren eta ordainketak nola gauzatu diren laguntzaren xede ziren kontzeptuengatik; horretarako behar diren fakturak edo frogagiri baliokideak aurkeztuko dira, baita diruz laguntzen ahal ziren gastu eta inbertsio guztien ordainagiriak ere.

21. oinarria.–Laguntzen ordainketa.

1. Laguntzen ordainketa deialdian aurreikusitako aurrekontu ekitaldiaren kargura eginen da.

2. Onuradunak proposaturiko inbertsio plana gauzatzeko epea 2019ko irailaren 15ean bukatuko da.

2017ko urriaren 1ean bukatuko da epea ordainketa eskaera aurkezteko eta, berekin batera, fakturak, ordainagiriak, baimenak, erregistroak eta aurkeztu behar diren gainerako agiriak aurkezteko. Beraz, ulertuko da data hori baimen horiek lortzeko edo erregistro horiek egiteko mugaeguna dela.

Epe horiek egonen dira, arrazoi justifikatuengatik eskatzen eta ematen ahal diren luzapenak ezertan eragotzi gabe, baldin eta luzapen horien gehieneko iraupena 2019ko azaroaren 1era artekoa bada.

Oro har, diru-laguntzak onartzea eragin zuen jarduera gauzatu dela egiaztatu ondotik ordainduko dira diru-laguntzok. Horri dagokionez, ez da ulertuko jarduera gauzatua dagoela frogatu denik harik eta instrukzio organoak inbertsio plana bukatu dela frogatu eta ordainagiriak zuzen daudela egiaztatu arte.

3. Instrukzio organoak behar adina kontrol eginen ditu, egiaztatzeko onuradunak hartutako konpromisoak betetzen dituela eta inbertsioa aurkeztutako proiektuarekin bat datorrela. Kontrolen emaitzak ikusirik, bidezko ordainketak baimenduko ditu, eta laguntzak ordaintzeko ebazpen proposamena prestatuko.

4. Kontrol horiek egiteko, instrukzio organoak oinarritzat hartuko ditu Foru Komunitatean edo beste administrazio batzuetan dauden erregistro ofizialak edo eskura dauden bestelako informazio iturriak, betiere laguntza ordaintzeko eskaera aurkezten den unean dagoen informazioaren arabera. Kontrol horien barnean, bisitak egiten ahalko dira ustiategietara, inbertsioak bukatu eta zuzen gauzatu direla egiaztatzeko edo instrukzio organoak beharrezkotzat jotzen duen beste edozein alderdi egiaztatzeko.

5. Instrukzio organoak egindako egiaztapenetan ondorioztatzen baldin bada beheranzko desbideraketak daudela onuradunak aurkeztutako azkeneko ordainketa eskaerarekin alderatuta, hurrengo oinarrian aipatzen diren murrizketak eta baztertze-irizpideak aplikatuko dira.

22. oinarria.–Murrizketak eta bazterketak baremazio irizpideetan, laguntzetan eta ordainketetan.

1. Inbertsio plana 12.1.a) oinarrian adierazitako epean bukatzeko konpromisoa betetzen ez bada, laguntza galdu eginen da.

2. 12.1.b) oinarrian jasotako konpromisoa (nekazari aktiboarena eta ustiategiaren neurriarena) ez bada betetzen azkeneko ordainketaren aurretik, laguntzak galdu eginen dira, salbu ebazpen honen 4.1.e) oinarriko kasua gertatzen bada; hala izanez gero, laguntza ez da ordainduko harik eta onuradunak organo kudeatzaileari adierazten dion arte Gizarte Segurantzarekiko zorrak eguneratuak eta zerga guztiak pagatuak dituela.

3. 12.1.e) oinarrian jasotako konpromisoa (gastuen justifikazioarena) edo 12.1.f) oinarrikoa (kontrolen onarpenarena) betetzen ez bada, laguntza osoa galduko da.

12.1.g) oinarrian jasotako konpromisoa (informazioa ematearena), 12.1.h) oinarrikoa (beste laguntza batzuen jakinarazpenarena), 12.1.i) oinarrikoa (kontabilitatearena) edo 12.1.m) oinarrikoa (erregistroetako inskripzioarena) betetzen ez bada, konpromisoari zuzenean lotutako laguntza galduko da. 12.1.j) oinarrian jasotako konpromisoa (agiriak gordetzearena) edo 12.1.k) oinarrikoa (azalpen plakak jartzearena) betetzen ez bada, laguntzaren %50 galduko da.

4. Azken ordainketa egin aurretik egiaztatzen bada eskaeren hurrenkera finkatzeko puntuazioa ateratzeko aintzat hartutako balorazio irizpideak bete ez direla, puntuazio txikiagoa zegokiola eta, horren ondorioz, onuradun izaera galduko zukeela, laguntza guztia galduko da.

Ondorio horietarako, baremazio irizpideak, onuradunak Nafarroako Landa Garapenerako 2014-2020 Programako beste neurri batzuetan parte hartzeari dagozkionak, bete direla ulertuko da onuradunak frogatzen ahal baldin badu kasuko laguntzetatik kanpo gelditu dela deialdirako aurrekontu nahikorik ez egoteagatik.

5. Behin inbertsioak gauzaturik, diru-laguntza jaso dezakeen inbertsio gauzatua onetsitakoaren %70 baino txikiagoa baldin bada, egiaz gauzatutako inbertsioari egokituko zaio ordaintzen den zenbatekoa, eta %10eko penalizazioa izanen du, doikuntza egin ondoren kalkulatuta, betiere Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuak uste badu oraindik ere baliozkoak direla gauzatutako planak, bai teknikoki bai ekonomikoki.

6. Eskaeretako aldaketak jakinarazteko betebeharra betetzen ez bada (19.1 oinarrian ezarria), oinarri horren 6. puntua aplikatu behar bada ere, ordainketa doituko da benetan gauzatu den inbertsioaren arabera, baina %10eko penalizazioa aplikatuta doikuntzaren ondoriozko laguntzaren gainean.

7. Ordainketa eskaerari dagokionez, murrizketa hau aplikatuko da:

Ordainketa eskaeran adierazitako laguntzaren zenbatekoa eskaera horren onargarritasun azterketa egin ondoren ordaindu beharreko zenbatekoa baino %10 handiagoa bada, ordaintzeko zehaztutako zenbatekoa beste horrenbeste gutxituko da.

Nolanahi ere, ez da batere murrizketarik eginen onuradunak frogatzen ahal badu ez dela diruz lagundu ezin den zenbatekoa sartzearen erantzulea.

8. Ez da murrizketarik eta bazterketarik aplikatuko baldin eta onuradunak frogatzen badu ezinbesteko arrazoiengatik gertatu direla aldaketa horiek, hurrengo oinarriaren 3. puntuaren arabera, edo gerora sortutako eta onuradunari egotzi ezin zaizkion arrazoien frogagiriak aurkezten baditu.

9. Espediente baten bidez egiaztatzen bada onuradunak gezurrezko adierazpen bat egin duela nahita, onarturiko laguntzak bertan behera utziko dira, eta ordaindutako zenbateko guztiak berreskuratuko dira. Gainera, onuraduna neurri horretarako laguntzetatik bazterturik geldituko da, ekitaldi horretan eta hurrengoan, deusetan galarazi gabe Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legean ezarririko zehapenak edo aitorpen hori aurkezteko unean iruzurraren kontrako borrokarako indarrean diren prozeduretatik datozenak.

10. Frogatzen bada, espediente baten bidez, onuradunak baldintza artifizialak sortu dituela laguntza jaso ahal izateko, 1306/2013 Erregelamenduaren 60. artikulua aplikatuz laguntzetatik kanpo geldituko da, eta, bidezkoa bada, laguntzengatik jasotako zenbateko guztiak itzuli beharko ditu.

23. oinarria.–Gerora bete beharreko konpromisoen murrizketak.

1. Oinarri arautzaile hauetan azaldutako gerorako konpromisoak betetzen ez badira, laguntzak itzuli beharko dira osoki edo partez, Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 34. eta 35. artikuluekin bat.

2. Konpromiso horiek noraino ez diren bete mailakatu eginen da, ondoren ezartzen diren irizpideekin bat, eta, horien arabera, jasotako laguntza itzultzeko portzentajeak kalkulatuko dira, baita legez ezarritako berandutza interesak ere.

a) 13.2 oinarria ez dela bete egiaztatzen bada, ezarritako salbuespenak kenduta, ondorio hauek izanen dira:

I) Ekoizpen jarduera bertan behera uzten bada, edo programatik kanpoko beste toki batera eramaten: jasotako laguntzaren %100 itzultzea.

Honi dagokionez, ez da ulertuko jarduera bertan behera utzi dela pertsona fisikoa den onuradun batek, azken ordainketaren ebazpenaren ondoan, erabakitzen badu nortasun juridikoa duen entitate bat sortzea edo halako batean sartzea bere ustiategia osorik edo hein batean jarriz, baldin eta entitate horren kapital sozialean onuradunak duen partaidetzaren arabera, lehen berak zuenaren adinakoa edo handiagoa bada. Betiere, entitate hartzaileak sailkaturik egon behar du lehentasunezko nekazaritzako ustiategi gisa, eta subrogatu gerora bete beharreko konpromisoei eusteaz den bezainbatean.

Orobat, ulertuko da jarduerari eusten zaiola, onuradunak erretiroa hartzen duelarik, betiere ustiategia beste ustiategi bati eskualdatzen bazaio, eta hura lehentasuneko gisa sailkaturik badago eskualdaketa baino lehenago, edo bere gain hasten ari den gazte bati, eta hark gazteak beren gain hasteko laguntzetan ezarritako konpromisoak bere gain hartzen baditu, betiere titular berria subrogatzen bada gerora bete beharreko konpromisoei eusteaz den bezainbatean.

II) Azpiegiturako elementu baten jabetzan –inbertsioak higiezinetan, ekipamenduan edo makinerian– aldaketarik izan bada, eta onuraduna ez bada jada ondasunaren erabiltzaile bakarra, salmenta, lagatze, alokatze edo antzeko sistema baten ondorioz: ondasun horregatik jasotako laguntzaren %100 itzultzea.

III) Funtsezko aldaketa bat gertatzen bada, eragiketaren izaera, helburuak edo gauzatzeko baldintzak ukitzen dituena, eta horrek jatorrizko helburuei kalte egin: jasotako laguntzaren %100 itzultzea. Funtsezko aldaketatzat hartuko da baldin azkeneko ordainketaren unean zeuden Europako dimentsio unitateen %40 baino gehiago murrizten badira.

IV) Beren gain hasten ari diren gazteen kasuan, nekazari aktiboaren izaeraren betebeharra edo ustiategiaren gutxieneko neurriarena betetzen ez bada, jasotako laguntzaren %100 itzuli beharko da.

b) Titularraren eta ustiategiaren baldintzak betetzen jarraitzea:

I) Egiaztatzen bada lehentasunezko ustiategi izaera konpromisoko lehenbiziko urtean galdu dela, jasotako laguntzaren %50 itzuliko da, bigarren urtean %30 eta hirugarrenean %15.

II) Konpromiso hau ez da hartuko bete gabetzat baldin ustiategiak ez badu bere dimentsioa murrizten Europako dimentsio unitateen %40 baino gehiago.

c) Ustiategien kokapen geografikoari eustea. Mendialdean edo, goiko mendialdeak edo mendialdeak izan gabe, naturak bereziki mugaturiko eskualde batean dagoen ustiategiaren izaera konpromisoaren lehenbiziko urtean galtzen bada, jasotako laguntzaren %50 itzuliko da, bigarren urtean galtzen bada, %30, eta hirugarrenean galtzen bada, %15. Konpromiso hau ez da hartuko bete gabetzat baldin ustiategiak bere azalera osoa murrizten ez badu mendialdean edo, goiko mendialdeak edo mendialdeak izan gabe, naturak bereziki mugaturiko eskualde batean.

d) Egiaztatzen bada ez dela bete, pertsona juridikoen kasuan, gobernu organoetan kideen %30 emakume izateko konpromisoa, jasotako laguntzaren %20 galduko da, salbu konpromisoa betetzea, materialki, ezinezkoa izan bada.

e) Ez bada betetzen ekoizpena ingurumena gehiago errespetatzen duten metodoen bidez gauzatzen jarraitzeko konpromisoa, jasotako laguntzaren %30 itzuli beharko da lehenbiziko urtean, %20 bigarren urtean, eta %10 hirugarrenean.

f) Ez bada betetzen prestakuntza eta aholkularitza neurrietan parte hartzen jarraitzeko konpromisoa, jasotako laguntzaren %30 itzuli beharko da lehenbiziko urtean, %20 bigarren urtean, eta %10 hirugarrenean.

g) Ez bada betetzen kalitate-araubideek babestutako produktuak ekoizten edo lantzen jarraitzeko konpromisoa, jasotako laguntzaren %30 itzuli beharko da lehenbiziko urtean, %20 bigarren urtean, eta %10 hirugarrenean.

h) Ez bada betetzen elkartea edo horietako bateko bazkidea izaten jarraitzeko konpromisoa, jasotako laguntzaren %30 itzuli beharko da lehenbiziko urtean, %20 bigarren urtean, eta %10 hirugarrenean.

3. Ezinbesteko kasu edo salbuespenezko inguruabar hauek gertatzen direnean ez da ulertuko aurreko ataletan aipatzen diren konpromisoak bete gabe gelditu direla:

a) Onuraduna hiltzea.

b) Onuradunak lanerako ezintasun luzea izatea.

c) Ustiapena edo haren zati handi bat desjabetzea, baldin eta eskaera aurkeztu zenean ezin bazen desjabetzea aurreikusi. Ustiategiaren zati handi bat dela ulertuko da baldin Europako dimentsio unitateen %40 baino gehiago murrizten badira.

d) Hondamendi natural larria, ustiategiko lurrak edo instalazioak asko ukitzen dituena.

e) Ustiategiko eraikinen edo instalazioen suntsipena, istripuz.

f) Epizootia edo landareen gaitza, onuradunen azienda edo labore guztiak edo zati bat kaltetu dituena.

4. Ezinbesteko kasuak edo salbuespenezko inguruabarrak gertatuz gero, onuradunak edo haren eskubidedunak idatziz jakinarazi beharko du, froga egokiak erantsita, gertakaria izan eta hogeita hamar egun balioduneko epean, eta betiere instrukzio organoak kontrola egin behar duela adierazi edo hura gauzatu baino lehenago.

24. oinarria.–Beste laguntza batzuekiko bateragarritasuna edo bateraezintasuna.

Laguntza hauen onuradunek ezin izanen dute xede eta helburu bererako beste laguntzarik eskatu, salbu eta hala aurreikusten bada Batasuneko, Espainiako eta Nafarroako araudian eta Nafarroako Foru Komunitateko Landa Garapenerako 2014-2020 Programan.

Diru-laguntzen zenbatekoa ez da inola ere izanen, ez bakarrik ez beste batzuekin batean, diru-laguntzaren xedea den jardueraren kostua baino handiagoa, ezta ezarritako intentsitate gordinak baino handiagoa ere.

25. oinarria.–Emandako diru-laguntzen publizitatea.

Oinarri arautzaile hauen esparruan emandako laguntzen publizitateak kasuan-kasuan aplikatu beharreko Europar Batasuneko arauei jarraituko die, baita haiek garatzen dituzten edo haien transposizioa diren arau nazionalei ere.

II. ERANSKINA

Inbertsio moduluak

KONTZEPTUA

EUROAK/UNITATEA

LURRAK EROSTEA

1.–Lehorreko lurra/ha

5.000

2.–Freskorako lehorreko alorra/ha (Nekazaritza Pol. Bat. = >2.500 kg/ha)

9.000

3.–Belardiak/ha

6.500

4.–Larrea/ha

2.500

5.–Ureztalur intentsiboa/ha

17.850

6.–Aldizkako ureztalurra/ha

9.000

7.–Laborantza egonkorreko ureztalur intentsiboa/ha

20.000

8.–Laborantza egonkorreko lehorreko alorra/ha

10.000

9.–Industrialdeko lurra/m²

25

LUBERRITZEAK ETA SASI GARBIKETAK

1.–Lur sasitsurik gabea/ha

500

2.–Lur sasitsua/ha

1.070

3.–Sasi garbiketa, %50etik beheitiko sastraka dagoela (hektareako)

230

4.–Sasi garbiketa, %50etik goitiko sastraka dagoela (hektareako)

440

BIDEAK

1.–Bide osoa (honako hauek barne: sasi garbiketa, erauzketa, karga eta garraioa, areka, lubeta bat egitea, lodiera ezberdineko zabor-legarra, zoladura egitea, ureztapena eta trinkotze lanak)/m²

7,50

2.–Bide sinplea (sasi garbiketa, lurra profilatzea, ureztapena eta trinkotze lanak, lodiera ezberdineko zabor-legarra, zoladura egitea)/m²

5,75

3.–Areka gaineko pasabidea (honako hauek barne: hodia, aldeetako paramentuak, hormigoiztatua –beharrezkoa bada–, igeltserotza lanei dagokien zati proportzionala, erauzketa, legarra eta lurra ekartzea)/ml

–Diametroa 30 cm

70

–Diametroa 40 cm

100

–Diametroa 50 cm

150

–Diametroa 60 cm

200

–Diametroa 80 cm

250

4.–Hesi kanadarra (neurri aldakorrak, metalezko parrilla, profil laminatua T bikoitzean, hormigoizko murruak eta hala bereko zolata dituena, baita saneamendua eta drainatzea ere) / unitatea

6.000

FINKAK HOBETZEA

1.–Hustubide berriak (erauzketa, lurrak zabaltzea edo karga eta garraioa)

–Euro/m³

1,5

–Euro/metro lineala

3

2.–Ubideak garbitzea/m³ (erauzketa, lurrak zabaltzea edo karga eta garraioa)

–Euro/m³

1,25

–Euro/metro lineala

2,5

3.–Lur erauzketa eta tarte aldakorretarako garraioa, buldozer bidezkoa/m³

0,68

4.–Lur erauzketa pala kargatzailearekin, eta kamioian garraiatzea, finkaren barnean/m³

1,70

5.–Lur erauzketa beldar-traktorearekin, eta are-makina motordunean garraiatzea, finkaren barnean/m³ lur

1,25

6.–Nibelazioa edo landare geruza kentzea are-makina motordunarekin, finkaren barnean/m³ lur

0,85

7.–Arroka erauzketa, baita karga eta garraioa edo lurperatzea ere/m³

22

8.–Zangak, putzuak etab. hustea/m³

13

9.–Material solteak kargatzea eta finkatik kanpo garraiatzea/m³

2

10.–Drainatzeak

10.1. Geotestila drainatzeetarako euro/m.l.

1

10.2. Hodi eta legarrez drainatzea euro/m.l.

8

10.3. Legar edo hodiz drainatzea euro/m.l.

6

10.4. Drainatzea hodi bikoitzarekin, gehikuntza metro linealeko

5

11.–PVCko lurpeko hodia, finkan noizean behin sartutako ura ateratzeko euro/m.l.

16

UREZTAPENAK ORO HAR

1.–Irazgaizte naturaleko ureztatzeko putzuak, ur harguneak, hustubideak, drainatzea, honako hauek barne: zangak irekitzea, betelanak eta ezpondak egitea, inguruko hesitura, erabat funtzionalak eta bukatuak/edukiera (m³)

11

2.–Irazgaizteko xafla elastikoko ureztatzeko putzuak, xafla geotestila, ur harguneak, hustubideak, drainatzea, honako hauek barne: zangak irekitzea, betelanak eta ezpondatzea, inguruko hesitura, hainbat hormigoiztatze, hondoko hargunea, erabat funtzionalak eta bukatuak/edukiera (m³)

16

3.–Ura hartzeko azaleko putzua, honako hauek barne: hartxintxarra, hormigoizko eraztunak (gehienez 2 metroko diametrokoak) eta estalkia/metroa (sakon)

255

4.–Ureztapeneko etxola, zolata barne/m²

600

5.–Telekontrola (unit.)

1.000

6.–Iragazte tresnak, proformako fakturen bidezkoak

7.–Motoponpa, proformako fakturen bidezkoak

LURZATIKO EKIPAMENDUA NEKAZARITZAKO INTERES PRIBATUKO UREZTAPEN INSTALAZIOETARAKO

1.1. Aspertsiozko ureztapena, lurpeko estaldura osokoa (euro/ha)

–Azaleko instalazioak < 2 hektarea

4.200

–Azaleko instalazioak >= 2 hektarea eta < 5,5 hektarea

3.700

–Azaleko instalazioak >= 5,5 hektarea eta < 10 hektarea

3.300

–Azaleko instalazioak >= 10 hektarea

3.000

1.2. Aspertsiozko ureztapena, azaleko estaldurakoa/ha

2.600

2.–Tantakako ureztapena (euro/ha)

2.400

3.–150 metro baino gutxiagoko erradioa duen edo 7 ha baino gutxiagoko azalera ureztatzen duen pibotaren bidezko ureztaketa. (Hektareako) Lurpeko estaldura osoko aspertsiozko ureztapenaren modulua aplikatuko da, lurzatiaren azalerari dagokiona

4.–Pibotaren bidezko ureztapena, 150 metroko erradioa edo handiagoa duenean eta 7 ha baino gehiagoko azalera ureztatzen duenean. (Pibotaren metro linealeko)

200

5.–Ureztapen mistoa, pibot eta aspertsio bidezkoa, izkinetako sistema lurperatua duena

5.1. Pibota, 150 metroko erradioa baino txikiagoa duena edo 7 ha baino gutxiagoko azalera ureztatzekoa eta estaldura osokoa. (Hektareako) Lurpeko estaldura osoko aspertsiozko ureztapenaren modulua aplikatuko da, lurzatiaren azalerari dagokiona

5.2. Pibota, 150 metroko erradioa edo handiagoa duena eta 7 ha baino gehiagoko azalera ureztatzekoa eta estaldura osokoa (a+b)

a) Pibotak ureztatutako azalerako. (Pibotaren metro linealeko)

200

b) Izkinetako estalduraren bidez ureztatutako azalera, a+b lurzatiaren azaleraren adinakoa edo txikiagoa izanda. (Hektareako)

4.700

5.3. Zenbait pibot: azalera osoa 2 pibotez edo gehiagoz estaltzen bada, aurrekontu diruz lagungarria kalkulatzeko erabilgarri den erradioa izanen da 150 metro lineal baino erradio handiagoa duten piboten erradioen batuketa, betiere horietariko bakoitzak 7 ha baino gehiago ureztatzen baditu. Piboten erradioa 150 metro lineal baino gutxiagokoa bada edo 7 ha baino gutxiagoko azalera ureztatzen badute, haien azalerari 3. ataleko kopurua aplikatuko zaio. Izkinetako gainerako azalerari 5.2.b ataleko kopurua aplikatuko zaio

Aurrekoen konbinazioak

6.–Ureztapena alboko aitzinamenduaren bidez

6.1. 3., 4. edo 5. ataletako moduluak aplikatuko dira

6.2 Aurreko 6.1 puntuaren arabera kalkulatutako aurrekontu babesgarria handituko da instalazio osagarrien eta makinaren kontrolaren kontzeptuagatik. (Makina bakoitzagatik)

5.800

7.–Hipodromo bidezko ureztapena

7.1. 3., 4. edo 5. ataletako moduluak aplikatuko dira.

7.2. 7.1 puntuaren arabera kalkulatutako aurrekontu babesgarria handituko da instalazio osagarrien eta makinaren kontrolaren kontzeptuagatik. (Makina bakoitzagatik)

10.300

LANDAKETAK (hektareako)

1.–Mahastiak eta mahatsondoak/hektarea

5.305

2.–Belaiak paratzea, honako hauek barne: lurra lantzea, hondoko ongarriketa egitea, haziak lortzea eta ereitea/hektarea

585

3.–Lehorreko lurrean fruta-arbolak landatzea

3.1. Landaketa lanak dentsitatea delarik < 300 arbola/hektarea (unitate bakoitzeko)

7,62

3.2. Landaketa lanak dentsitatea delarik ≥ 300 arbola/hektarea (unitate bakoitzeko)

4,79

Landarea, proformako fakturen bidez

4.–Ureztalurrean fruta-arbolak landatzea

4.1. Landaketa lanak dentsitatea delarik < 1.000 arbola/hektarea (unitate bakoitzeko)

7,69

4.2. Landaketa lanak dentsitatea delarik 1.000tik arbola/hektarea bitarte (unitate bakoitzeko)

1,34

4.3. Landaketa lanak dentsitatea delarik > 5.000 arbola/hektarea (unitate bakoitzeko)

0,73

Landarea, proformako fakturen bidez

5.–Labandina

Landaketa lana/bakoitza

0,23

Landarea, proformako fakturen bidez

6.–Arte gaineko boilurra/hektarea

2.627

7.–Lupulua/hektarea

7.536

8.–Arnika/hektarea

4.377

9.–Menda/hektarea

2.591

10.–Belar bedeinkatua/hektarea

2.191

11.–Ahabia/hektarea

2.988

12.–Mugurdiondoa/hektarea

14.368

13.–Andere-mahatsa/hektarea

10.268

FRUTA-ARBOLAK SARTZEKO EUSKARRI OSAGARRIAK

1.–Zurkaitzak

1.1. Zurezkoak, banakakoak/ha

1.900

1.2. Landare-sare metalikoa/ha

4.000

1.3. Mahatsondorako sarea/ha

6.500

1.4. Kiwiondoarendako sarea/ha

3.400

1.5. Lupulua kontzeko eta gidatzeko egitura iraunkorrak/ha

13.250

1.6. Zutoinen egitura/ha

13.500

2.–Kazkabarraren kontrako sarea

2.1. Euskarri egitura partekatu gabe/ha

11.700

2.2. Euskarri egitura partekatuta/ha

9.450

3.–Haize-babesak: kiwiondoarendako berezia/ha

7.000

ZAINZURIEN LANDAKETA (hektareako)

1.–Ureztalurreko landaketa

7.500

2.–Lehorreko lurreko landaketa

5.500

BEROTEGIAK

1.–Tunela, plastikozko estalkia, automatismorik gabea/m²

13

2.Multikapera plastikoz estalia < 3,50 m garai kanaleraino, motorizazioak eta mikroprozesagailua dituena/m²

20

3.–Multikapera plastikoz estalia. ≥ 3,50 m garai kanaleraino, motorizazioak eta mikroprozesagailua dituena/m²

25

4.–Multikapera estalia eta alboak, polimetakrilato edo polikarbonatozko plaka zurrunekoak, edo gisakoak, motorizazioak eta mikroprozesagailua dituena/m²

40

5.–Multikapera, alboak, polimetakrilato edo polikarbonatozko plaka zurrunekoak, eta estalki plastikozkoa dituena, eta motorizazioak eta mikroprozesagailua dituena/m²

30

6.–Itzaltegiko egitura, sarezko estalkia duena/m²

15

7.–Pantaila termikoa/m²

10

8.–Laborantza-mahaia/m²

36

9.–Aire-berokuntza/m²

6

10.–Biomasa bidezko aire-berokuntza/m²

10

11.–Aspertsioaren eta tantakaketa orokorraren bidezko ureztapena, ponpaketarako oinarrizko ekipamendua eta ongarrien injektorea barne (m²)

6

12.–Ureztapen lokalizatua, landare bakoitzari zuzendua, ponpaketarako oinarrizko ekipamendua eta ongarrien injektorea barne (m²)

8

13.–Kapera-berotegi motako egitura duen biltegia (honako hauek barne: zimendua, zolata, metalezko egitura, itxitura eta estalkia) (m²)

115

ABELTZAINTZAKO ERAIKUNTZAK

1.–Esnetarako ustiategiak: lurraren prestakuntza, zimendua, nabea, saneamendua, hoditeria eta barneko argindarra (m²)

290

2.–Haragitarako ustiategiak: lurraren prestakuntza, zimendua, nabea, saneamendua, hoditeria eta barneko argindarra (m²)

290

3.–Zerriak: lurraren prestakuntza, zimendua, nabea, saneamendua, hoditeria eta barneko argindarra (m²)

200

4.–Untxiak: lurraren prestakuntza, zimendua, nabea, saneamendua, hoditeria eta barneko argindarra (m²)

210

5.–Ahateak: lurraren prestakuntza, zimendua, nabea, saneamendua, hoditeria eta barneko argindarra (m²)

180

6.–Hegaztiak: lurraren prestakuntza, zimendua, nabea, saneamendua, hoditeria eta barneko argindarra (m²)

210

7.–Abeltzaintzako nabeen barneko obrak/m² (honako hauek barne: lur erauzketak, zolatak, horma txikiak eta saneamenduak)

50

BERTZELAKO ERAIKUNTZAK

1.–Simaurtegia

1.1. Zolata/m²

30

1.2. Hormak/m³

300

1.3. Egitura eta estalkia/m²

80

2.–Hobiak

2.1. Hobia/m³

70

2.2. Minda-putzuaren estalkia/m²

70

3.–Hormigoi armatuko zoladura, 5 cm-ko lodiera/m²

8

4.–Zabor-legarrezko zoladura, 5 cm-ko lodiera/m²

1,25

5.–Hormigoitua/m³

130

6.–Irazgaizteko xafla, minda putzurako >1.000 m²/m²

15

7.–Irazgaizteko xafla, minda putzurako ≤ 1.000 m²/m²

18

8.–Hormigoi proiektatua edo “Gunita” paratzea, 5 cm-ko lodiera/m²

15

9.–Bazka-siloa (zolata eta paretak)/oinplanoaren m²

140

10.–Eustormak/m³

400

11.–Nabeen itxitura/paretaren m² (toldoak salbu)

30

12.–Edozein diametroko kareharrizko lubeta, beharrezkoak diren obra osagarri guztiak barne, lurra harriak paratu aitzin egokitzea eta material iragazlez betetako estradosa, hormigoitua beharrezkoa izanez gero, erabat funtzionala eta bukatua

–Euro/m³

50

–Euro/t

25

13.–Isolamenduak

13.1. Poliuretano hedatuaren bidezko isolamendua, 2,5 cm-ko lodiera (m²)

7

13.2. Lodierako cm erantsi bakoitzetik (m²)

2

14.–Jetzitegia, esnetegia, lokal teknikoa: bulegoak eta jantzitegia (m²)

400

ABELTZAINTZAKO EKIPAMENDUA/Nabeko m²

1.–Behi azienda/nabeko m² (barne dira harrapatokiak, bazkategiak, askak, banaketa lerroak eta hesiak)

30

2.–Ardi azienda/nabeko m² (barne dira harrapatokiak, erditze lekuak, bazkategiak, askak, uraren eta pentsuaren banaketa lerroak eta hesiak)

25

3.–Oiloak/nabeko m² (barne dira errutegiak, slatak, kotak eta bazkategiak)

75

4.–Zerri azienda/nabeko m² (barne dira pentsu banaketa, ur hodiak, kalapatxak, askak, hesi sanitarioak eta aireberritze estatikoa)

4.1. Gizentzeko zerriak/m²

35

4.2. Zerri ernalduak/m²

55

5.–Untxia/nabeko m² (barne dira amatzeko eta gizentzeko kaiolak, bazkategiak, askak, habiak, jatekoen eta uraren banaketa, eta garbitzeko sistema)

55

ESNETARAKO EDO HARAGITARAKO BEHI AZIENDARENDAKO EKIPAMENDUA

1.1. Minden irabiagailu murgildua/bakoitza

6.400

1.2. Palarrak/bakoitza

11.500

1.3. Aratxeak edoskiarazteko makina/bakoitza

10.700

1.4. Plantxen goma/m²

60

1.5. Kautxuzko lastaira/m.l.

125

1.6. Hazkagailua/bakoitza

1.500

1.7. Jezteko errobota/bakoitza

127.000

1.8. Aratxeendako etxola, parkea barne/bakoitza

560

1.9. Esnea hozteko tanga >10.000 litro/bakoitza

45.000

1.10. Esnea hozteko tanga <10.000 litro/bakoitza

27.000

1.11. Aska/bakoitza

300

1.12. Harrapatokia < 4 metro luze/bakoitza

170

1.13. Harrapatokia >= 4 metro luze/bakoitza

250

1.14. Hesia < 4 metro luze/bakoitza

160

1.15. Hesia >= 4 metro luze/bakoitza

280

1.16. Langa < 4 metro luze/bakoitza

150

1.17. Langa >= 4 metro luze/bakoitza

235

1.18. Etzalekua/bakoitza

120

1.19. Kanpoko bazkategia/bakoitza

1.300

1.20. Barneko bazkategia/bakoitza

200

HORNIDURAK

1.–Ur hornidurak. Honako hauek barne: zanga ireki eta ixtea, hondakindegira eramatea, hareazko edo legarrezko ohea, hodia, sarearekiko konexioa, kontagailua eta paso-giltzak, erabat funtzionala eta bukatua/ml

12

2.–Behe tentsioko eta tentsio ertaineko lur azpiko linea elektrikoa. Honako hauek barne: zanga ireki eta ixtea, hondakindegira eramatea, hareazko ohea, kanalizazioa, kableatua, igeltserotza-lanei dagozkien zati proportzionala, erregistroko kutxatxilak, terminal bimetalikoak, lur konexioak, armairuak eta kaxa elektrikoak, erabat funtzionala eta bukatua/ml

70

3.–Behe tentsioko eta tentsio ertaineko linea elektrikoa. Honako hauek barne: euskarri-zutoinak, kableatua, konexioak, tximistorratzak, tenkaketarako osagarriak, ebakigailuak, larako-eraztunak, armairu-kontagailuak, armairuak eta kaxa elektrikoak, erabat funtzionala eta bukatua/ml

70

4.–Transformadorea. Honako hauek barne: zutoina, armairuak eta kaxa elektrikoak, konexioak, etab., erabat funtzionala eta bukatua/bakoitza

24.000

BILTEGIAK

1.–Biltegi itxia/m²

150

2.–2-3 paretako biltegi itxia/m²

120

3.–Estalia eta paretagabea/m²

100

4.–Lehorpea/m²

75

PRODUKZIO, ERALDAKETA EDO MERKATURATZE ZENTROA

1.–Eraikin berriak eta aurretik zeudenak handitzea (lurraren prestakuntza, zimendua, nabea, saneamendua, hoditeria eta barneko argindarra) m²

1.1. Osasun eta girotze errekerimendu altuak dituztenak (haragikien industria, esnekien industria...)

380

1.2. Osasun eta girotze errekerimendu ertainak dituztenak (nekazaritzako elikagaien gainerako industriak)

340

1.3. Lehengai, azken produktu eta beste produktu batzuen biltegiak, osasun eta girotze errekerimendu berezirik gabe

290

2.–Oraingo eraikinak egokitzea m²

280

3.–Web-orrien garapena

3.000

HESIAK ETA ITXITURAK (honako hauek barne: sartzeko ateak eta atakak, atea automatikoak salbu)

1.–Sare erronboidal zokaloduna (2 m.)/metro lineala

35

2.–Sare erronboidal zokalorik gabea (2 m.)/metro lineala

25

3.–Harri-horma 2 m/metro lineala

45

4.–Burdin-haria/Autopistako sarea/metro lineala

6

5.–Heskaia/metro lineala

15

6.–Urbanizazio arbolak/bakoitza

30

AZIENDA EROSTEA/burua

1.–Esnetarako behi azienda

1.1. Esnetarako behiak edo esnetarako biga ernalduak, kartadunak/burua

1.890

1.2. Esnetarako behiak edo esnetarako biga ernalduak, kartarik gabeak/burua

1.610

2.–Haragitarako behi azienda

2.1. Haragitarako behi piriniarrak edo biga piriniar ernalduak edo hazitarakoa, kartadunak/burua

1.715

2.2. Haragitarako behiak edo haragitarako biga ernalduak edo hazitarakoa/burua

1.430

2.3. Haragitarako urtebeteko bigak/burua

1.000

3.–Ardi azienda

3.1. Esnetarako ardia eta aharia/burua

140

3.2. Esnetarako arkaztea/burua

100

3.3. Haragitarako ardia eta aharia/burua

120

3.4. Haragitarako arkaztea/burua

80

3.5. Jezteko ahuntza eta antxume arra/burua

250

3.6. Ahuntza umearekin/burua

300

3.7. Beste arrazetako ahuntzak/burua

70

4.–Zerri azienda

4.1. Umetarako zerrama/burua

420

4.2. Aurrerako zerrama/burua

280

5.–Untxiak

5.1. Ernalketarako untxi arrak/burua

20

5.2. Umatzeko untxi emeak/burua

7

6.–Zaldi azienda

6.1. Auritz arrazako zaldi azienda, kartaduna

6.1.1. Behorra /burua

1.100

6.1.2. Aurrerako behoka/burua

700

6.1.3. Garañoa/burua

2.000

6.2. Nafarroako zaldikoa arrazako zaldi azienda, kartaduna

6.2.1. Behorra /burua

1.000

6.2.2. Aurrerako behoka/burua

625

6.2.3. Garañoa/burua

1.300

6.3. Zaldi azienda mestizoa

6.3.1. Behorra /burua

715

6.3.2. Aurrerako behoka/burua

500

6.3.2. Garañoa/burua

1.200

7.–Zezenketarako behi azienda

7.1. Behitarako zezena/burua

1.500

7.2. Behi ama, behitarako ez den zezena/burua

1.000

7.3. Biga/burua

600

7.4. Txahalak/burua

300

8.–Landako oiloa edo ekologikoa/bakoitza

5

9.–Erlezaintza

9.1. Zurezko kutxak/unitatea

45

9.2. Argizari koadroak/unitatea

2

9.3. Erle multzoak /erle multzoa

45

NEKAZARITZAKO MAKINAK/BAKOITZA

1.–Traktoreak

1.1. Pot. < 50 ZP

13.600

1.2. 50 ≤ pot. < 100

31.000

1.3. 100 ≤ pot. < 150

53.200

1.4. 150 ≤ pot. < 200

77.000

1.5. 200 ≤ pot. < 250

100.500

1.6. Pot. > 250

133.000

2.–Goiko mendialdeko ustiategietako traktoreak

2.1. Pot. < 50 CV, goiko mendialdeko ustiat.

15.700

2.2. 50 ≤ pot. < 100 goiko mendialdeko ustiat.

35.700

2.3. 100 ≤ pot. < 150 goiko mendialdeko ustiat.

61.200

2.4. 150 ≤ pot. < 200 goiko mendialdeko ustiat.

88.600

2.5. 200 ≤ pot. < 250 goiko mendialdeko ustiat.

115.600

2.6. Pot. ≥ 250 goiko mendialdeko ustiat.

153.000

3.–Motokultoreak

3.200

4.–Uzta biltzeko makina autopropultsatuak

4.1. Zerealak (bihiak-haziak) edo bestelakoak biltzeko makina

142.700

4.2. Bazka biltzeko makina autopropultsatuak

222.000

4.3. Enborretik eta hostoetatik bibragailu bidez uzta biltzeko makina

98.400

4.4. Frutagintzako plataforma autopropultsatua

20.300

4.5. Uzta biltzeko makina zamalkatzailea (mahastia, olibondoa eta gisakoa)

156.300

4.6. “Baby leaf” hostoak biltzeko makina

52.100

4.7. Barazkiak biltzeko makina autopropultsatuak (lekak, ilarra, ziazerba)

358.500

4.8. Barazkiak biltzeko makina autopropultsatuak (tomatea)

135.000

5.–Zamalanak egiteko eta garraiatzeko makina autopropultsatuak

5.1. Orga jasotzaile mastadunak (zezen motakoak)

33.500

5.2. Kargatzaile trinkoa (robota edo bobcata)

30.500

5.3. Gurpil gaineko pala kargatzailea

110.200

5.4. Pala kargatzaile teleskopikoa

54.200

5.5. Unifeed motako nahasgailuak

110.000

6.–Gurditraktorea

13.900

7.–Laborantzako makineria

7.1. Golde belarriduna

16.000

7.2. Lurpea lantzeko makina-destrinkotzailea

4.500

7.3. Chisel goldea

8.500

7.4. Lurra lantzeko makina errotore bidezkoa-errotokultorea

5.700

7.5. Disko-area

10.500

7.6. Lurra lantzeko makina arantzaduna edo besoduna

7.900

7.7. Are abiarazia

20.000

7.8. Alperrak

10.000

7.9. Motosega

5.300

7.10. Harriak kentzeko makina

9.500

7.11. Berdingailua

15.500

8.–Erein eta landatzeko makinak

8.1. Lerroan ereiteko makinak (zurrustakakoak)

16.000

8.2. Kolpeka ereiteko makinak (bihiz bihikoak / doitasunezkoak)

23.000

8.3. Zuzenean ereiteko makinak

50.000

8.4. Birlandatzeko makinak

14.800

9.–Tratamenduetarako ekipoak

9.1. Zipriztingailuak

20.000

9.2. Automatismoak. Zipriztingailuaren prezioaren gaineko igoera

10.000

9.3. Zipriztingailu autopropultsatua

89.500

9.4. Atomizagailu-langarreztagailua

6.000

9.5. Hautseztagailuak

6.000

10.–Ongarriak eta ura ekartzeko ekipoak

10.1. Ongarritzeko makina herrestatuak

15.000

10.2. Ongarritzeko makina esekiak

6.000

10.3. Automatismoak. Ongarritzeko makinaren prezioaren gaineko igoera

10.000

10.4. Simaurra hedatzeko orga

16.500

10.5. Simaurra hedatzeko orga, goiko mendialdeko ustiategietan

19.000

10.6. Minden zisterna

49.300

10.7. Minden zisterna, goiko mendialdeko ustiategietan

56.700

11.–Bazka biltzea

11.1. Segamakina (egokitzailea)

17.000

11.2. Segamakina (ez egokitzailea)

7.900

11.3. Eskuareak

12.500

11.4. Xehatzeko makinak

15.600

11.5. Ohiko paka-makinak

17.800

11.6. Paka handiak egiteko makinak

76.200

11.7. Paka biribilak egiteko makinak

20.900

11.8. Biltzeko makinak-xingolaztatzeko makinak

9.300

11.9. Zamagailua (traktore paladuna)

6.400

11.10. Unifeed herrestatua

26.300

11.11. Bestelakoak (etzanarazteko makinak)

13.900

11.12. Bestelakoak (silokoa ateratzeko makinak)

4.900

12.–Bazka biltzea, goiko mendialdeko ustiategietan

12.1. Segamakina (egokitzailea), goiko mendialdeko ustiategietan

19.600

12.2. Segamakina (ez-egokitzailea), goiko mendialdeko ustiategietan

9.100

12.3. Eskuarea, goiko mendialdeko ustiategietan

14.400

12.4. Xehatzeko makinak, goiko mendialdeko ustiategietan

18.000

12.5. Ohiko paka-makinak, goiko mendialdeko ustiategietan

20.500

12.6. Paka handiak egiteko makinak, goiko mendialdeko ustiategietan

87.700

12.7. Paka biribilak egiteko makinak, goiko mendialdeko ustiategietan

24.100

12.8. Biltzeko makinak-xingolaztatzeko makinak, goiko mendialdeko ustiategietan

10.700

12.9. Zamagailua (traktore paladuna), goiko mendialdeko ustiat.

7.400

12.10. Unifeed herrestatua, goiko mendialdeko ustiategietan

30.300

12.11. Bestelakoak (etzanarazteko makinak), goiko mendialdeko ustiategietan

16.000

12.12. Bestelakoak (silokoa ateratzeko makinak), goiko mendialdeko ustiategietan

5.700

13.–Uzta biltzeko beste makina batzuk

13.1. Plataforma herrestatuak

50.600

13.2. Zuhaitz-astingailuak

35.000

13.3. Mahatsa biltzeko makina herrestatuak

50.200

14.–Beste makina herrestatu edo eseki batzuk

14.1. Hondakinen birringailua

7.200

14.2. Hostoak kentzeko makinak

12.600

14.3. Inausi aurreko makinak

9.900

14.4. Nibelatzeko makina

26.100

14.5. Kabailoiak egitekoa

10.000

14.6. Plastikoak hedatzekoa

5.000

14.7. Lurra estaltzekoa

3.000

15.–Atoiak (orokorra)

15.1. Bainuontzi-atoiak

12.400

15.2. Plataforma-atoia

9.000

15.3. Mozteko tresneria eramateko atoia

2.500

15.4. Fardoendako atoi autokargatzailea, A motakoa-Fardo txikia elkartzeko makina

39.500

15.5. Fardoendako atoi autokargatzailea, B motakoa-Fardo handia biltzeko makina

65.000

15.6. Bazkarendako atoi autokargatzailea

59.000

15.7. Bestelako atoiak-Autoan azienda eramateko atoia

3.000

15.8. Bestelako atoiak-Atoi trakzionatua

3.800

15.9. Bestelako atoiak-Atoi autoegozlea

37.500

15.10. Bestelako atoiak-Azienda garraiatzeko atoia, traktoreari lotua

10.100

15.11. Bestelako atoiak-Mahatsa biltzeko atoiak.

17.100

16.–Bestelako ekipoak

16.1. GPSak

9.400

16.2. Jasogailuak

3.500

16.3. Amaigabea

1.650

16.4. Minda irabiagailua, traktoreari lotua

3.100

16.5. Urez garbitzeko makina

1.800

16.6. Tripuntala

8.850

III. ERANSKINA

Gehieneko azalera eraikuntzetan

ABELTEGIAK (burua/m²)

1.–Esnetarako behiak/burua. Barnean dela aurrerako hazkuntza, etzalekuekin

25

2.–Esnetarako behiak/burua. Barnean dela aurrerako hazkuntza, azpi beroarekin

30

3.–Haragitarako behi azienda, barnean direla aurrerakoak eta gizentzea

30

4.–Esnetarako ardi eta ahuntzak/burua. Barnean direla aurrerako hazkuntza, etab.

5

5.–Haragitarako ardi eta ahuntzak. Barnean direla aurrerako hazkuntza, etab.

3,5

Nekazaritzako biltegiak (m²/nekazaritzako lan unitateak)

400

6.–Gehieneko azalera biltegiko (m²)

1.000

IV. ERANSKINA

Inbertsio berritzaileak

1.–Analisi ekipoak.

1.1. Labore intentsiboen eta estentsiboen garapen mailaren detektagailua.

2.–Erregulazio eta kontrol ekipamenduak.

2.1. Ereintzako tarteak eta dosiak, laborantzako lanak eta uzta erregulatzeko sistema elektronikoa.

3.–Gidatzeko sistemak GPSaren bidez.

3.1. Gidatzeko sistema pilotu automatikoaren bidez.

4.–Mapaketa sistemak.

4.1. Traktoreen eta uzta-makinen mapaketa sistema.

5.–Nekazaritzarako (berotegiak barne) eta abeltzaintzarako doitasun softwarea.

6.–Kudeaketa eta kontrol automatikorako plataformak abeltzaintzan (sistema adimendunak, abereak lokalizatzeko GPSak instalatzea, instalazioetan sentsoreak jartzea).

7.–Energia berriztagarriak.

7.1. Energia berriztagarria produzitzeko ekipamendua, ustiapenean bertan kontsumitzeko.

Iragarkiaren kodea: F1713668