222. ALDIZKARIA - 2017ko azaroaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ANDOSILLA

Ekonomia-jardueren gaineko 2017ko
zergaren borondatezko ordainketaren epea

Andosillako Udaleko jarduneko alkate udalburuak, azaroaren 6ko 3017/2017 Ebazpenaren bidez, onetsi du Ekonomia-jardueren gaineko zergaren errolda fiskala 2017ko ekitaldirako.

Helbideratutako ordainagiriak heldu den astelehenean, 2017ko azaroaren 20an, kobratuko dira.

Helbideratu gabeko ordainagiriak datorren abenduaren 20a baino lehen ordaindu beharko dira Udal Diruzaintzan edo Andosillan bulegoa duten banku entitate hauetako batean:

–Nafarroako Rural Kutxa.

–Caixabank (La Caixa).

Epe hori iragaten bada zorra kitatu gabe, premiamendu prozedura hasiko da, baita errekargu, interes eta kostuen ordainarazpena ere, berriro gaztigatu gabe.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Andosillan, 2017ko azaroaren 6an.–Jarduneko alkate udalburua, Nuria Duarte Alegría.

Iragarkiaren kodea: L1712822