215. ALDIZKARIA - 2017ko azaroaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEITZA

UE 25 unitateko birzatiketa proiektuaren aldaketa. Hasierako onespena

Leitzako alkateak urriaren 30eko 2017/294 Ebazpenaren bitartez hasiera batez onetsi zuen UE 25 unitateari (2. poligonoko 165. lurzatiari) dagokion borondatezko birzatiketa proiektuaren aldaketa, 2401 Inversiones SL-k sustatua.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko legearen testu bateragina onartzen duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuko 74. artikuluan xedatutakoari jarraituz, espendientea jendaurrean egonen da, hogei egunetan, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, interesdunek espendientea aztertu eta alegazioak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko legearen testu bateragina onartzen duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuko 169. artikuluan xedatutakoari jarraituz, onespen hori behin betikotzat joko da.

Leitzan, 2017ko urriaren 31n.–Alkatea, Mikel Zabaleta Aramendia.

Iragarkiaren kodea: L1712578