215. ALDIZKARIA - 2017ko azaroaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

FALTZES

Ordainagiriak borondatez ordaintzeko epea

Toki Ogasunei buruzko Foru Legean eta Diru-bilketaren gaineko Erregelamenduan xedatutakoari jarraikiz, aditzera ematen da 2017ko azaroaren 15ean bukatuko dela jarduera ekonomikoen gaineko, pasabideen, hiri-lurreko eta landa-lurreko ondasunen gaineko kontribuzioaren eta herri-lurretako lurzatien zergengatik igorritako kuotak borondatez ordaintzeko epea.

Faltzesko Udalak Caixabanken, Nafarroako Rural Kutxan eta Banco Santanderren dituen kontuetan ordaindu daitezke helbideratu gabeko ordainagiriak.

Ordainagiri helbideratuak borondatezko azken egunean kobratuko dira kontuetatik.

Epe hori iraganik, ordaindu ez diren ordainagiriek legearen araberako errekarguak eta interesak sorraraziko dituzte eta betearazpen-bidetik kobratuko dira.

Faltzesen, 2017ko urriaren 27an.–Alkate udalburua, Valentín García Olcoz.

Iragarkiaren kodea: L1712473