215. ALDIZKARIA - 2017ko azaroaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EUGI

Desafektazioa, 34. poligonoko 47. lurzatian. Hasierako onespena

Eugiko Kontzejuko Batzarrak, 2017ko urriaren 25ean, erabaki zuen hasiera batean onestea 28 m²-ren desafektazioa, 34. poligonoko 47. lurzatian. Desafektazioaren xedea da eraikin txiki bat instalatzea, Eugiko Ehiza Barrutiko kuadrilla batek erabil dezan.

Espedientea jendaurrean egongo da hilabetean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera, interesdunek espedientea azter dezaten eta bidezko iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Eugin, 2017ko urriaren 26an.–Kontzejuko burua, María Teresa Errea Errea.

Iragarkiaren kodea: L1712437