2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
TEBAS
Akats zuzenketa, aurrekontuko 1/2017 aldaketaren
behin betiko onespenean
Akatsak atzeman dira iragarki batean, 2017ko 195. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, urriaren 9an. Beraz, berriro argitaratzen da eta aurrekoa ordezkatuko du.
Tebasko Kontzejuko Batzarrak, 2017ko maiatzaren 23an egin osoko bilkura berezian eta udalkideen legezko kopuruaren gehiengo osoz, erabaki zuen hasiera batean onestea aurrekontuko 1/2017 aldaketari buruzko espedientea, kreditu berezi bat gaitzeko.
Espedientea jendaurrean egon da, Udalaren iragarki-taulan eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaraturik (2017ko 106. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, ekainaren 2an), 15 egun balioduneko epean alegazioak aurkez zitezen; hori guztia, honako xedapen hauen edukiari jarraikiz: Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 212. artikulua eta hurrengoak; Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 267. artikulua eta horrekin bat heldu direnak; eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 60/1995 Foru Legea garatzen duen 270/1998 Foru Dekretuaren 41.etik 43.era bitarteko artikuluak.
Jendaurreko epe horretan ez da espedienteari buruzko alegaziorik aurkeztu ezta jaso ere; hortaz, aipatu araudiarekin bat, espedientea besterik gabe onetsi da. Hona hemen aldaketaren testua:
Gaia: Aurrekontuko 1/2017 aldaketa egiteko espedientea. Hasierako onespena. Kreditu berezia.
Bi partida berri sortzea gastuetan, kreditu bereziaren bidez finantzatuko direnak (Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko diru-laguntzak eta gastu orokorretarako diruzaintzako gerakina).
Gastuetako partida hauek sortzea:
PARTIDA | ALDAKETAMOTA | IZENA | ZENBATEKOA |
2419-1430001 | Kreditu berezia | Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzua. Kontratudunak, mantentze-lanak, 2017ko maiatza-azaroa | 30.000,00 euro |
2419-1430002 | Kreditu berezia | Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzua. Kontratudunak, mantentze-lanak, 2017ko azaroa-abendua | 10.000,00 euro |
Finantzabideak:
PARTIDA | FINANTZAKETAMOTA | IZENA | ZENBATEKOA |
1-4505001 | Kreditu-gehigarria | Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko diru-laguntza, mantentze-lanetarako kontratudunak, 2017ko maiatza-azaroa | 8.000,00 euro |
1-4505002 | Kreditu-gehigarria | Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko diru-laguntza, mantentze-lanetarako kontratudunak, 2017ko azaroa-abendua | 2.000,00 euro |
1-870 | Gastu orokorretarako diruzaintzako gerakina sartzea | Gastu orokorretarako diruzaintzako gerakina | 30.000,00 euro |
Diruzaintzako gerakinaren egoera, aldaketen ondorioz.
2017ko apirilaren 11n onetsi zen 2016ko ekitaldiko kontuen espedientea. Horren ondorio dira 616.742,48 euroko obligazio onartu garbiak, 1.592.742,38 euroko gastu orokorretarako diruzaintzako gerakina eta 280.344,1 euroko aurrekontuko emaitza.
Aurrekontuko 1/2017 aldaketa honen ondorioz, diruzaintzako gerakina 1.562.742,38 eurokoa da.
Tebasen, 2017ko urriaren 18an.–Kontzejuko burua, Juan Jesús García Tirapu.
Iragarkiaren kodea: L1712251