2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
CINTRUÉNIGO
Hiri-lurreko eta landa-lurreko ondasunen gaineko kontribuzioa borondatez ordaintzeko epea. 2017ko bigarren seihilekoa
Interesdun guztiei oroitarazi nahi zaie hiri-lurreko eta landa-lurreko ondasunen gaineko 2017ko bigarren seihilekoaren kontribuzioa kobratzeko borondatezko epea azaroaren 1ean hasi eta abenduaren 18an bukatuko dela.
Ordainagiriek %5eko errekargua izanen dute 2017ko abenduaren 19tik 2018ko otsailaren 18ra bitarte, biak barne.
Egun horretatik aitzina, inolako gaztigurik eman gabe, zorrak Diru-bilketa Agentziara igorriko dira, behar diren errekarguekin.
Helbideratutako ordainagiriak 2017ko azaroaren 20an kobratuko dira.
Helbideratu gabeko ordainagiriak honela ordaindu daitezke:
–La Caixan edo Nafarroako Rural Kutxan, postaz igorritako ordainagiria aurkeztuta. Hura jaso ezean, gure bulegoetara etortzeko aukera dago, Cintruenigoko Foruen plazara, kopia biltzera.
–Cintruenigoko Udalaren bulegoetan, kreditu-txartelaren bidez.
–Cintruenigoko Udalaren web-orriaren bidez. Herritarraren karpeta.
Argitara ematen da, orok jakin dezan.
Cintruenigon, 2017ko urriaren 25ean.–Alkatea, Raquel Garbayo Berconces.
Iragarkiaren kodea: L1712391