210. ALDIZKARIA - 2017ko urriaren 31

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BURGIKO, BIDANKOZEKO ETA GARDEKO UDALEN BATASUNA

1/2017 aldaketa aurrekontuan. Hasierako onespena

Burgiko, Bidankozeko eta Gardeko Udalen Batasunak, 2017ko urriaren 13an egin batzarrean, hasiera batean onetsi zuen 1/2017 aldaketa Udalaren 2017ko aurrekontuan.

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

Burgin, 2017ko urriaren 13an.–Batasuneko burua, Elena Calvo Petroch.

Iragarkiaren kodea: L1712227