210. ALDIZKARIA - 2017ko urriaren 31

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MARTZILLA

Aldaketa 2017ko plantilla organikoan. Hasierako onespena

Martzillako Udalak, 2017ko urriaren 19an egin bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zuen Martzillako Udalaren 2017ko plantilla organikoan aldaketa egiteko espedientea.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235.2 eta 271. artikuluan xedatuari jarraikiz, espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesa dutenek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Erreklamaziorik aurkeztu ezean, aipatu espedientea behin betiko onetsitzat joko da, aurreko lerroaldean aipatutako jendaurreko epea iragan ondoan.

Martzillan, 2017ko urriaren 20an.–Alkate udalburua, Mario Fabo Calero.

Iragarkiaren kodea: L1712221