210. ALDIZKARIA - 2017ko urriaren 31

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEZAUN

1/2017 aldaketa aurrekontuan. Behin betiko onespena

Aurrekontuko aldaketa hasiera batean onesten duen erabakia 2017ko 147. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abuztuaren 1ean, eta jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuko aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatutakoari jarraituz.

1/2017 ALDAKETA AURREKONTUAN

GASTUAK:

Kreditu-gehigarria:

1-1510-68100 partida. Abeltzaintzako azpiegituren proiektua. Zenbatekoa: 80.000 euro.

Gastuak, guztira: 80.000 euro.

DIRU-SARRERAK:

Finantzaketa:

175001 partida. Diru-laguntza, abeltzaintzako azpiegiturak. Zenbatekoa: 40.000 euro.

870 partida. Gastu orokorretarako diruzaintzako gerakina. Zenbatekoa: 40.000 euro.

Diru-sarrerak, guztira: 80.000 euro.

Abartzuzan, 2017ko irailaren 13an.–Mankomunitateko burua, Ana Goretti Ochandorena.

Iragarkiaren kodea: L1712202