210. ALDIZKARIA - 2017ko urriaren 31

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRURTZUN

5.000 eurora arteko fakturetan faktura elektronikoa aurkeztu beharretik salbuestea arautzen duen ordenantza. Hasierako onespena

Irurtzungo Udalak, 2017ko urriaren 3an egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

“a) Hasiera batean onestea 5.000 eurora arteko fakturetan faktura elektronikoa aurkeztu beharretik salbuestea arautzen duen ordenantza.

b) Hasiera batean onetsitako ordenantza jendaurrean edukitzea hogeita hamar egun baliodunean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean iragarkia jarri ondotik, bizilagunek eta bidezko interesa dutenek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

c) Jendaurreko epea inork alegaziorik egin gabe iragaten bada, ordenantza behin betiko onetsirik geldituko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean”.

Argitara ematen da, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatua betetzeko.

Irurtzunen, 2017ko urriaren 20an.–Alkate udalburua, Aitor Larraza Carrera.

Iragarkiaren kodea: L1712234