210. ALDIZKARIA - 2017ko urriaren 31

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIRAUKI

Hirigintza hitzarmena, AA-7.1 jarduketa asistematikoko unitatearena. Behin betiko onespena

Ziraukiko Udalak, joan den urriaren 18an egin osoko bilkuran, besteak beste erabaki zuen behin betiko onestea kudeaketako hirigintza hitzarmena, Udal Plan Orokorreko AA-7.1 jarduketa asistematikoko unitatearen sustatzaileen eta Ziraukiko Udalaren artekoa, Larreria kalea asfaltatzeko, aipatu unitatearen eta ondoko AA-7.2 eta AA-7.3 unitateen aurrean.

Argitara ematen da, orok jakin dezan, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 25.5 artikuluan xedatuarekin bat.

Ziraukin, 2017ko urriaren 19an.–Alkatea, Victoriano Goldáraz Carmona.

Iragarkiaren kodea: L1712178