210. ALDIZKARIA - 2017ko urriaren 31

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CAPARROSO

Herri-lurraren okupazioa. Hasierako onespena

Caparrosoko Udalak, 2017ko irailaren 28an egin osoko bilkuran eta gehiengo osoz, erabaki zuen hasiera batean onestea Valle de Odieta S. Coop.-ek herri-lurra okupatzea, 12. poligonoko 169., 165., 158., 13. eta 12. herri-lurretako lurzatietan, 11. poligonoko 255. lurzatian eta bidegurutzean, bai eta okupazio hau arautzen duen baldintza-agiria onestea ere. Okupazioak honako ezaugarri hauek ditu: 1.023 metro lineal, 1.534,50 metro karratuko azalera (luzera guztian 1,5 metro zabalera), lurpeko kanalizazio elektrikoa eta ureztatzeko ur-hornidura hoditeria. Honen xedea da ureztalurra ezartzea, espedientean dagoen dokumentazioari jarraikiz.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 172. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, espedientea, interesdunen eskura baita Udal Idazkaritzan, jendaurrean egonen da hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdun orok bidezko iruditzen zaizkion alegazio, kexa edo oharrak aurkez ditzan.

Jendaurrean dagoen bitartean inork alegaziorik edo erreklamaziorik aurkezten ez badu, hasierako erabakia behin betikoa bilakatuko da, eta espedientea Nafarroako Gobernura igorriko da, onets dadin; beraz, Nafarroako Gobernuak okupazioa onestean ezartzen dituen baldintzetara loturik egonen da.

Caparroson, 2017ko urriaren 17an.–Alkatea, Aquilino Jiménez Pascual.

Iragarkiaren kodea: L1712191