21. ALDIZKARIA - 2017ko urtarrilaren 31

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.5. ESTATUTUAK ETA LAN HITZARMEN KOLEKTIBOAK

74C/2016 EBAZPENA, azaroaren 3koa, Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren zuzendari nagusiak emana. Honen bidez erabakitzen da Nafarroako “Ardogintzaren Industriak” sektorearen hitzarmen kolektiboa erregistratu, gorde eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Nafarroako “Ardogintzaren Industriak” sektorearen lan hitzarmen kolektiboaren testua (kode zk.: 31007605011981) aztertu da. Erregistro honetan 2016ko irailaren 25ean sartu zen eta enpresarien ordezkariek eta sindikatuen ordezkari batzuek (UGTk eta CCOOk) 2016ko irailaren 15ean izenpetu zuten, eta 2016ko urriaren 22an zuzendu. Horrenbestez, Langileen Estatutuari buruzko Legearen testu bategina onetsi zuen urriaren 23ko 2/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren 90. artikuluaren 2. eta 3. idatz-zatietan eta Hitzarmen Kolektiboen Erregistro eta Gordailuei buruzko maiatzaren 28ko 713/2010 Errege Dekretuan ezarritakoaren arabera,

EBATZI DUT:

1. Nafarroako Lan Hitzarmen eta Akordio Kolektiboen Erregistroan inskribatzeko agintzea.

2. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2016ko azaroaren 3an.–Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren zuzendari nagusia, Izaskun Goñi Razquin.

Nafarroako “Ardogintzaren Industriak” sektorerako Lan Hitzarmen Kolektiboa (PDFa).

Iragarkiaren kodea: F1700206