21. ALDIZKARIA - 2017ko urtarrilaren 31

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZUBIETA

Hirigintzako tramitazioen tasak arautzen dituen
ordenantzaren aldaketa. Behin betiko onespena

Zubietako Udalak, 2016ko azaroaren 16an egin osoko bilkuran, legeak eskatzen duen quoruma zuela, erabaki zuen hasiera batean onestea Hirigintzako tramitazioen tasak arautzen dituen ordenantzako 6. artikuluaren aldaketa. Iragarkia 2016ko 233. Nafarroako Aldizkari Ofizialean eman zen argitara, abenduaren 2an.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatuari jarraikiz, eta jendaurrean egoteko epea inork alegaziorik aurkeztu gabe iraganik, ordenantza horren aldaketa behin betiko onetsi eta osorik argitaratzeko agindu da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Zubietan, 2017ko urtarrilaren 23an.–Alkatea, Ernesto Dominguez Olea.

HIRIGINTZAKO TRAMITAZIOEN TASAK ARAUTZEN DITUEN ORDENANTZA

6. artikulua. Hirigintzako aholkularitzaren txostenak eta prentsan argitaratzen diren iragarkiak zer kostu duten, horrenbertze izanen dira aplikatu beharreko tarifak, tasak eta karga-tasak, ordenantzaren 3. artikuluan aipatzen diren hirigintzako jarduketei dagokienez.

Txostenik ez dagoen kasuetan, eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zergaren likidazioa 5 eurotara ailegatzen ez bada, tasak zenbateko hau izango du: 5 euro ken zergaren zenbatekoa.

Alkatetzak eginen du tasen behin betiko likidazioa.

Iragarkiaren kodea: L1700951