21. ALDIZKARIA - 2017ko urtarrilaren 31

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IGANTZI

2017ko aurrekontua. Hasierako onespena

Igantziko Udalak, 2017ko urtarrilaren 13an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 2017ko ekitaldiko aurrekontu orokorra.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan xedatuari jarraituz, onetsitako aurrekontua eta hura betearazteko oinarriak Idazkaritzan egonen dira ikusgai hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Igantzin, 2017ko urtarrilaren 24an.–Alkatea, Juankar Unanua Navarro.

Iragarkiaren kodea: L1701037