21. ALDIZKARIA - 2017ko urtarrilaren 31

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERRIOZAR

Herri zaharreko V4-2 unitateko xehetasun azterlana.
Hasierako onespena

Berriozarko Udalaren Gobernu Batzarrak, 2017ko abenduaren 21ean egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea herri zaharreko V4-2 unitateko xehetasun azterlana, Navainver Inversiones Inmobiliarias SLk sustatua, bolumen eraikigarriak zehazteko.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan ezarritakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Berriozarren, 2017ko urtarrilaren 20an.–Alkatea, Raúl Maiza.

Iragarkiaren kodea: L1700934