185. ALDIZKARIA - 2017ko irailaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LIZARRA

Laburpena, tokiko elkarteei diru-laguntzak emateko 2017ko deialdiarena. Kultura, festa eta euskara batzordeak

Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan aurreikusitakoari jarraituz, argitara ematen da deialdiaren laburpena; horren testu osoa Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (http://www.pap.minhap.gob.es/bdnstrans/es/index), DDBN (identifikazioa): 362367.

Xedea: deialdi honen xedea da Lizarrako elkarte eta partikularrei laguntzak emateko araubidea ezartzea, honako alor hauetan egiten dituzten jarduerak laguntzeko:

1.1. Kultur jarduerak.

Diru-laguntzak emanen dira jarduera hauetarako: kultur jarduerak, soziokulturalak, heziketa, festa edo aisia arlokoak (ikastaroak, tailerrak, konferentziak eta abar), artistikoak (kontzertuak, antzerkia, zinema-saio formatiboak, bideoak...) eta helburu hau izanen dute:

–Lizarrako herriko elkarteek garatzen dituzten kultur programa eta jarduerak laguntzea.

1.2. Euskararen erabilera sustatzeko jarduerak.

Diruz lagunduko diren jardueren xedea izanen da, alde batetik, euskararen normalizazioan aurrera egitea. Alegia, euskararen erabilera funtzionala hedatzen lagunduko duten jarduerak, Lizarrako euskaldunei aukera berriak emanez euskara eguneroko espazio ezberdinetan erabil dezaten.

Bestalde, helduen euskalduntzean edo helduei zuzendutako euskararen irakaskuntzan sortutako defizita gutxitzea.

Laguntzak emateko gehieneko aurrekontua: 9.835 euro, kultur jarduerak antolatzeagatik; eta 4.000 euro, euskarazko jarduerak eta helduen euskalduntzean sortutako defizita gutxitzen laguntzekoak antolatzeagatik.

Laguntzak eskatzeko epea: 2017ko urtarrilaren 1etik urriaren 11ra, biak barne, Lizarrako Udalaren Erregistroan.

Onuradunak: deialdiaren xedeetan zehaztutako jarduerak egiteko biltzen diren elkarteak edo taldeak, Lizarran kokatuak. Pertsona fisikoei dagokienez: 16 urtetik gorakoak eta Lizarran erroldatuta daudenak.

Aurkeztu beharreko dokumentazioa: deialdiko oinarrietan zehazten dena. Horiek, behar diren gainerako agiriekin batera, interesdunen eskura egonen dira Lizarrako Udaleko Euskara Zerbitzuan.

Lizarran, 2017ko irailaren 14an.–Alkate udalburua, Koldo Leoz Garciandia.

Iragarkiaren kodea: L1710855