185. ALDIZKARIA - 2017ko irailaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALLIN

Xehetasun-azterketa Galdioko UNC-2an. Behin betiko onespena

Allingo Udalak, 2017ko irailaren 11n egin bilkuran, behin betiko onetsi zuen xehetasun-azterketa Galdioko UNC-2an, Villanueva Fernández teknikariak idatzia eta Jon Echávarri Arzak sustatua. Xedea da indarreko hiri planeamenduan ezarritako lerrokadurak aldatzea Galdioko 11. poligonoko 477. lurzatiko (UNC-2) eraikuntzan. Hain zuzen ere, orain lurzatiaren azalera osorako 3 metrotan ezarriak daudenak horrela geratzea: bide aldera ematen dutenetan 2,5 metro eta lurzati partikularretara ematen duten gainerako aurrealdeetan metro bat.

Argitaratzen da orok jakin dezan eta ohartarazten da ezen erabaki honen kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa paratzen ahalko dela, Nafarroako Auzitegi Nagusiko arlo bereko salari zuzendua, bi hilabeteko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita; aitzinetik eta hautara, berraztertzeko errekurtsoa para daiteke, hura eman zuen organoari berari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita.

Amillaon, 2017ko irailaren 14an.–Alkate udalburua, Eduardo Martinicorena Mortal.

Iragarkiaren kodea: L1710804