2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
URRAULBEITI
Hiri-jarduketarako plan berezia 10. poligonoko 49. lurzatian. Behin betiko onespena
Urraulbeitiko Udalak, 2017ko irailaren 7an egin bilkuran, erabaki zuen behin betiko onestea Raquel Beaumont Aristuk sustatutako hiri-jarduketarako plan berezia. Horren bidez UE-ART-3 unitatearen mugaketa berria egin nahi da, bai eta AA-ART-22 eremua sortu ere Artiedako (Urraulbeiti) katastroko 10. poligonoko 49. lurzatian. Hasierako onespenaren iragarkia 2017ko 133. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, uztailaren 11n.
Argitara ematen da, orobat, onetsitako aldaketaren testu arau-emailea.
Urraulbeitin, 2017ko irailaren 14an.–Alkatea, Ana Jesús Iriarte Equisoain.
ERANSKINA
Hiri jarduketako plan berezia (PDFa).
Iragarkiaren kodea: L1710898