183. ALDIZKARIA - 2017ko irailaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ESTERIBAR

Jendaurrean paratzea “El Quinto” meategiaren ustiapena handitzeko proiektua: 130 mailako ebakiaren goiko bankuak atzeraeramatea, goiko eremuan, Eugin (Esteribar)

Jarraian datorren araudiari jarraikiz, goian aipatutako proiektua jendaurrean paratzen da, baita bere ingurumen eraginaren azterlana eta lehengoratze plana ere: 21/2013 Legea, abenduaren 9koa, Ingurumen ebaluazioari buruzkoa; 975/2009 Errege Dekretua, ekainaren 12koa, Erauzketa industrien hondakinak kudeatzeari eta meategiko jarduerek ukitzen duten espazioa babestu eta lehengoratzeari buruzkoa; 4/2005 Foru Legea, martxoaren 22koa, Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzkoa.

30 egun baliodunean (larunbatak, igandeak eta jai egunak kanpo), iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, jardueragatik ukituak direnek alegazioak aurkezten ahalko dituzte Nafarroako Gobernuko Erregistro Orokor Elektronikoan, Energiaren, Meatzaritzaren eta Industria Segurtasunaren Zerbitzuari zuzenduta, ahal dela.

Espedientea udal bulegoetan eta Energiaren, Meatzaritzaren eta Industria Segurtasunaren Zerbitzuan (Tomás Caballero parkea, 1) dago ikusgai, baita Nafarroako Gardentasunaren eta Gobernu Irekiaren Atarian ere: https://gobiernoabierto.navarra.es/eu/participacion/procesos/proyecto-ampliacion-explotacion-minera-quinto-retranqueo-bancos-superiores.

Sustatzailea: Magnesitas Navarra SA.

Jarduera: “El Quinto” meategiaren ustiapena handitzeko proiektua, 130 mailako ebakiaren goiko bankuak atzeraeramatea, goiko eremuan, Eugin (Esteribar).

Tokia: El Quinto ustiategia, Esteribarko mugartea, 41. poligonoa, 2. lurzatia, B, C eta H azpi-lurzatiak.

Esteribarren, 2017ko irailaren 13an.–Alkatea, Mikel Gastesi Zabaleta.

Iragarkiaren kodea: L1710622