168. ALDIZKARIA - 2017ko abuztuaren 31

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

830/2017 EBAZPENA, uztailaren 14koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, Nafarroako toki entitateei diru-laguntzak emateko deialdia ebazten duena, herrietako kontsultategiak eta kontsultategi lagungarriak eraberritu edo handitzeko 2017ko obrak finantzatzeko.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak martxoaren 10ean emandako 199/2017 ebazpenaren bidez, Nafarroako toki entitateei diru-laguntzak emateko deialdia eta haren oinarri arautzaileak onetsi ziren, herrietako kontsultategiak eta kontsultategi lagungarriak eraberritu edo handitzeko 2017ko obrak finantzatzeko.

2017ko Nafarroako Aurrekontu Orokorretan 547001-52300-7609-312802 partida ageri da, “Kontsultategiak eraberritu edo handitzeko transferentziak” izenekoa, eta 500.000 euroko kreditua du.

Deialdi honen oinarri arautzaileetan izendatutako Balorazio Batzordeak (aipatu 199/2017 Ebazpenaren bidez onetsia) onartutako eskaeren artean lehentasun ordena finkatzeko txostena egin du. Puntuazioan berdinketarik bada, ordena erabakitzea da txostenaren xedea, betiere emandako puntuazioen eta deialdi honen oinarri arautzaileek ezarritakoaren arabera. Horren ondorioz, hau da ordena:

ESKATZAILEA

KONTSULTATEGIA

JARDUKETEN IZENAK

PUNTUAK, GUZTIRA

LEHENTASUN ORDENA

Larraungo Udala

Larraun

Kontsultategia handitu eta eraberritzea

18

1

Aiegiko Udala

Aiegi

Kontsultategia handitzea

16

2

Mendabiako Udala

Mendabia

Kontsultategia handitzea

16

3

Cadreitako Udala

Cadreita

Kontsultategia eraberritzea

13

4

Artaxoako Udala

Artaxoa

Kontsultategia eraberritzea

11

5

Ameskoabarrengo Udala

Zudairi

Kontsultategia eraberritu eta egokitzea

10

6

Obanosko Udala

Obanos

Kontsultategia eraberritzea

9

7

Urzainkiko Udala

Urzainki

Kontsultategia handitu eta eraberritzea

8

8

Erroibarko Udala

Erroibar

Komunak berritzea, ateak zabaltzea eta sarbideak aldatzea

8

9

Puiuko Udala

Puiu

Kontsultategia eraberritu eta egokitzea

8

10

Eratsungo Udala

Eratsun

Kontsultategia eraberritzea

8

11

Eguesibarko Udala

Gorraitz

Kontsultategiko sarbiderako ate automatiko bikoitzak erostea eta ezartzea

8

12

Irañetako Udala

Irañeta

Kontsultategia egokitu eta eraberritzea

7

13

Cabredoko Udala

Cabredo

Teilatua konpontzea eta berokuntza sistema aldatzea

7

14

Martzillako Udala

Martzilla

Instalazioak egokitzeko eta hobetzeko jarduketa txikiak

7

15

Mendigorriko Udala

Mendigorria

Hainbat gabezia konpontzeko jarduketak

6

16

Monteagudoko Udala

Monteagudo

Harrera-administrazio gunea ixtea

6

17

Garaioako Udala

Garaioa

Teilatua eta eraikinaren aurreko fatxada konpontzea

5

18

Oltza Zendeako Udala

Ororbia

Aire girotua instalatzea

5

19

Barasoaingo Udala

Barasoain

Instalazioak egokitzeko eta hobetzeko jarduketa txikiak: telefonogunea, barneko zurajea eta klimatizazioa

5

20

Ezkabarteko Udala

Arre

Airea girotzeko ekipoa erostea eta ezartzea

5

21

Iturmendiko Udala

Iturmendi

Jarduketak energiaren aldetik egokitzeko: fatxadak, kanpoko zurajea eta berokuntza

4

22

Arantzako Udala

Arantza

Kontsultategien isolamendu akustikoa

3

23

Gorzako Kontzejua

Gorza

Instalazioak egokitzeko eta hobetzeko jarduketa txikiak

3

24

Oinarrizko Osasun Laguntzako Kudeaketa Ekonomikoaren eta Zerbitzu Orokorren Zerbitzuak eginiko proposamena ikusirik, Osasun Departamentuko kontu-hartzailetzaren adostasunez eta aurrekontuan dagoen dirua kontuan hartuz, toki entitateen aldeko diru-laguntzak ematea erabaki da, proposamenean adierazten diren zenbatekoetan.

Irailaren 3ko 171/2015 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren Estatutuek ematen dizkidaten ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Diru-laguntzak ematea herrietako kontsultategiak eta kontsultategi lagungarriak eraberritu edo handitzeko 2017ko obrak finantzatzeko, hain zuzen ere 498.684,50 euro, toki entitateentzat, ondoren azaltzen diren gehieneko zenbatekoetan banaturik:

Larraungo Udalari (IFZ: P3114300A) gehienez ere 300.459,09 euro ematea, Larraungo kontsultategia handitu eta eraberritzeko obra finantzatzeko. Diru-laguntza 2017ko jarduketei dagokie.

Aiegiko Udalari (IFZ: P3104100G) gehienez ere 149.809,28 euro ematea, Aiegiko kontsultategia handitzeko obra finantzatzeko. Diru-laguntza 2017ko jarduketei dagokie.

Mendabiako Udalari (IFZ: P3116500D) gehienez ere 10.430,64 euro ematea, Mendabiako kontsultategia handitzeko proiektuaren prestaketa finantzatzeko. Diru-laguntza 2017ko jarduketei dagokie.

Cadreitako Udalari (IFZ: P3106300A) gehienez ere 14.329,88 euro ematea, Cadreitako kontsultategia eraberritzeko obra finantzatzeko. Diru-laguntza 2017ko jarduketei dagokie.

Artaxoako Udalari (IFZ: P3103800C) gehienez ere 23.655,61 euro ematea, Artaxoako kontsultategia eraberritzeko obra finantzatzeko. Diru-laguntza 2017ko jarduketei dagokie.

2. Gastu hori 2017ko Gastuen Aurrekontuetako “Kontsultategiak eraberritu edo handitzeko transferentziak” izeneko 547001-52300-7609-312802 partidari egoztea.

3. Soberako saldoa itzultzea aurrekontuan dagokion partidara.

4. Ebazpen honen iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

5. Ebazpen hau toki entitate interesdunei jakinaraztea, eta igortzea Osasun Departamentuan dagoen Kontu-hartzailetza Delegatuari, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Kudeaketa Ekonomikoaren eta Zerbitzu Orokorren Zuzendaritzari, Kudeaketa Ekonomikoaren eta Zerbitzu Orokorren Zerbitzuari eta Oinarrizko Osasun Laguntzako Kontabilitate-kudeaketaren eta Fakturazioaren Atalari, behar diren ondorioak izan ditzan. Horrekin batera, administrazio publikoak ez diren interesdunei adierazten zaie gora jotzeko errekurtsoa, Osasuneko kontseilariari zuzendua, jar dezaketela ebazpen honen aurka, hau argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 57.4. artikuluan xedatutakoari jarraituz. Administrazio publikoek, berriz, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezakete, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik bi hilabeteko epean, deusetan galarazi gabe horren aurretik Nafarroako Gobernuaren aurrean errekerimendua egitea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

Iruñean, 2017ko uztailaren 14an.–Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Óscar Moracho del Río.

Iragarkiaren kodea: F1708703