168. ALDIZKARIA - 2017ko abuztuaren 31

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO UR KONFEDERAZIOA

Iragarki oharra. Erreferentzia: 2017-P-206

Tribal Trading S. Coop-ek honako datu eta ezaugarri hauek dituen lur azpiko ur publikoen aprobetxamendua eskatu du:

Aprobetxamendua 6 metroko sakonera duen putzu bat da, Alhama ibaiaren eskuinaldean, polizia-eremutik kanpo, La Noria alderdian (6. poligonoa, 596. lurzatia). Ura jasotzeko ekipoa xurgapen elektrikoko ponpa batek osatuko du, 2 ZP-koa eta 1 l/s-ko uneko emariarekin. Ura edateko erabiliko da, 6 pertsonaren hornidurarako, 6. poligonoko 591. lurzatian, Corellako udal-mugartean (Nafarroa). Urtean 6.960 m³-ko bolumena hartuko da guztira, eta batez besteko emari baliokidea 0,24 l/s-koa izanen da kontsumo handieneko hilean.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Ur Konfederazioari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita bost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea ikusgai egonen da Ebroko Ur Konfederazioan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza). Eta espedientearen fotokopiak eta dokumentazio teknikoa Iruñeko bulegoan egonen dira ikusgai (Serafín Olave, 7), bulego orduetan.

Zaragozan, 2017ko uztailaren 28an.–Ur komisarioa, eskuordez, komisario albokoa, Antonio Coch Flotats.

Iragarkiaren kodea: E1709820