168. ALDIZKARIA - 2017ko abuztuaren 31

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO UR KONFEDERAZIOA

Iragarki oharra. Erreferentzia: 2016-P-773

Endinava ENSk honako datu eta ezaugarri hauek dituen lur azpiko ur publikoen aprobetxamendua eskatu du:

Aprobetxamendua 19 metroko sakonera duen putzu bat da, Ebro ibaiaren eskuinaldean, polizia-eremutik kanpo, El Comunero alderdian (12. poligonoa, 115. lurzatia). Ura jasotzeko aurreikusi den ekipoa 34 ZP-ko elektroponpa bat izanen da, 28 l/s-ko uneko emariarekin. Ura 6,3262 hektareako fruta arboladia tantaka ureztatzeko erabiliko da, Lodosako udal-mugarteko (Nafarroa) 11. poligonoko 762., 764. eta 766. lurzatietan eta 12. poligonoko 115. lurzatian. Urtean 43.542 m³-ko bolumena hartuko da guztira, eta batez besteko emari baliokidea 3,995 l/s-koa izanen da kontsumo handieneko hilean.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Ur Konfederazioari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita bost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea ikusgai egonen da Ebroko Ur Konfederazioan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza). Eta espedientearen fotokopiak eta dokumentazio teknikoa Iruñeko bulegoan egonen dira ikusgai (Serafín Olave, 7), bulego orduetan.

Zaragozan, 2017ko maiatzaren 31n.–Ur komisarioa, eskuordez, komisario albokoa, Francisco José Hijós Bitrián.

Iragarkiaren kodea: E1709770