168. ALDIZKARIA - 2017ko abuztuaren 31

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO UR KONFEDERAZIOA

Iragarki oharra. Erreferentzia: 2017-S-395

Talleres Erkuden SAk honako datu eta ezaugarri hauek dituen baimena eskatu du:

Ezaugarriak:

Eskatzailea: Talleres Erkuden SA.

Xedea: ibilgailuen konponketa eta mantentze lanak egiteko tailer bateko hondakin urak isurtzeko baimena.

Ibilgua: Errekaldeko erreka.

Isurketa eginen den udal-mugartea: Altsasu (Nafarroa).

Ur sanitarioen isurketak 450 m³ inguruko gehieneko bolumena du urtean; erabateko oxidaziorako instalazio biologiko batera bideratuko da, honakoak osatuta: arbastatze-bahetzea, homogeneizazio eta kontrolerako lur azpiko biltegia, erreaktore biologikoa eta dekantazioa. Kutsatuta egon litezkeen euri urak I klaseko hidrorkarburoen bereizgailuan tratatzen dira; horien gehieneko bolumena, urtean, 7.500 m³-koa da.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Ur Konfederazioari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita hamar egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea ikusgai egonen da Ebroko Ur Konfederazioan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza). Eta espedientearen fotokopia Iruñean egonen da ikusgai (Serafín Olave, 7), bulego orduetan.

Zaragozan, 2017ko abuztuaren 7an.–Ur komisarioa, eskuordez, komisario albokoa, Antonio Coch Flotats.

Iragarkiaren kodea: E1709599