168. ALDIZKARIA - 2017ko abuztuaren 31

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO UR KONFEDERAZIOA

Iragarki oharra. Erreferentzia: 2017-S-312

Azagrako Udalak honako datu eta ezaugarri hauek dituen baimena eskatu du:

Ezaugarriak:

Eskatzailea: Azagrako Udala.

Xedea: Azagrako hondakin urak isurtzeko baimena berrikustea.

Ibilgua: Ebro ibaia.

Isurketa eginen den udal-mugartea: Azagra (Nafarroa).

Isurketaren gehieneko bolumena 800.000 m³-koa da urtean, eta aurretratamendua eta tratamendu biologikoa emanen zaio: lehen mailako, tarteko eta amaierako dekantagailuak, berzirkulazioarekin, eta horien artean tartekatuta bi iragazki bakteriano.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Ur Konfederazioari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita hamar egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea ikusgai egonen da Ebroko Ur Konfederazioan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza). Eta espedientearen fotokopia Iruñean egonen da ikusgai (Serafín Olave, 7), bulego orduetan.

Zaragozan, 2017ko uztailaren 26an.–Ur komisarioa, eskuordez, komisario albokoa, Antonio Coch Flotats.

Iragarkiaren kodea: E1709233