168. ALDIZKARIA - 2017ko abuztuaren 31

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO UR KONFEDERAZIOA

Iragarki oharra. Erreferentzia: 2016-S-448

Gasóleos Monreal SLk honako datu eta ezaugarri hauek dituen baimena eskatu du:

Ezaugarriak:

Eskatzailea: Gasóleos Monreal SL.

Xedea: automoziorako gasozentro bateko instalazioetako hondakin urak isurtzeko baimena berrikustea.

Ibilgua: Tiebas erreka.

Unitate hidrogeologikoa: Alaitz mendiak.

Isurketa eginen den udal-mugartea: Tebas-Muru Artederreta (Nafarroa).

Komunetako ur sanitarioek 90 m³-ko bolumena dute urtean, eta hobi septikoan eta iragazki biologikoan tratatuko dira. Kutsatuta egon litezkeen euri urak I klaseko hidrorkarburoen bereizgailuan tratatzen dira; haien bolumena 148 m³-koa da urtean.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Ur Konfederazioari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita hamar egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea ikusgai egonen da Ebroko Ur Konfederazioan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza). Eta espedientearen fotokopia Iruñean egonen da ikusgai (Serafín Olave, 7), bulego orduetan.

Zaragozan, 2017ko uztailaren 18an.–Ur komisarioa, eskuordez, komisario albokoa, Antonio Coch Flotats.

Iragarkiaren kodea: E1709125