168. ALDIZKARIA - 2017ko abuztuaren 31

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO UR KONFEDERAZIOA

Iragarki oharra. Erreferentzia: 2015-S-854

Radvi Hortalizas SLk honako datu eta ezaugarri hauek dituen baimena eskatu du:

Ezaugarriak:

Eskatzailea: Radvi Hortalizas SL.

Xedea: barazki freskoak eta kontserbak merkaturatu eta banatzeko enpresa bateko hondakin urak isurtzeko baimena.

Ibilgua: izenik gabekoa.

Isurketa eginen den udal-mugartea: Larraga (Nafarroa).

Hondakin ur sanitarioen gehieneko bolumena 200 m³-koa da urtean; hobi septikoan tratatzen dira. Hozteko uren gehieneko bolumena 20 m³-koa da urtean; harea kentzeko gailuan tratatzen dira.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Ur Konfederazioari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita hamar egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea ikusgai egonen da Ebroko Ur Konfederazioan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza). Eta espedientearen fotokopia Iruñean egonen da ikusgai (Serafín Olave, 7), bulego orduetan.

Zaragozan, 2017ko uztailaren 17an.–Ur komisarioa, eskuordez, komisario albokoa, Antonio Coch Flotats.

Iragarkiaren kodea: E1709122