168. ALDIZKARIA - 2017ko abuztuaren 31

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO UR KONFEDERAZIOA

Iragarki oharra. Erreferentzia: 2017-S-336

Espartza Zaraitzuko Udalak honako datu eta ezaugarri hauek dituen baimena eskatu du:

Ezaugarriak:

Eskatzailea: Espartza Zaraitzuko Udala.

Xedea: Espartza Zaraitzuko hondakin urak isurtzeko baimena berrikustea.

Ibilgua: Zaraitzu ibaia.

Isurketa eginen den udal-mugartea: Espartza Zaraitzu (Nafarroa).

Isurketaren gehieneko bolumena 28.300 m³ ingurukoa izanen da urtean, eta honakoek osatutako sisteman tratatuko da: hobi septikoa, iragazki bakterianoa eta Imhoff tankea.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Ur Konfederazioari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita hamar egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea ikusgai egonen da Ebroko Ur Konfederazioan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza). Eta espedientearen fotokopia Iruñean egonen da ikusgai (Serafín Olave, 7), bulego orduetan.

Zaragozan, 2017ko uztailaren 20an.–Ur komisarioa, eskuordez, komisario albokoa, Antonio Coch Flotats.

Iragarkiaren kodea: E1709121