168. ALDIZKARIA - 2017ko abuztuaren 31

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO UR KONFEDERAZIOA

Iragarki oharra. Erreferentzia: 2016-S-323

Florencio Suescun Construcciones SLk honako datu eta ezaugarri hauek dituen baimena eskatu du:

Ezaugarriak:

Eskatzailea: Florencio Suescun Construcciones SL.

Xedea: eraikuntzako material eta makinetarako biltegi bateko hondakin urak isurtzeko baimena.

Isurketa eginen den udal-mugartea: Larraga (Nafarroa).

Hondakin ur sanitarioen gehieneko bolumena 9 m³-koa da urtean; iragazki biologikoa duen hobi septikoan tratatuko dira. Makinak eta nabearen zolata garbitzeko uren gehieneko bolumena 8 m³-koa da urtean; harea eta gantzak kentzeko kutxeta batean tratatuko dira.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Ur Konfederazioari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita hamar egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea ikusgai egonen da Ebroko Ur Konfederazioan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza). Eta espedientearen fotokopia Iruñean egonen da ikusgai (Serafín Olave, 7), bulego orduetan.

Zaragozan, 2017ko uztailaren 17an.–Ur komisarioa, eskuordez, komisario albokoa, Antonio Coch Flotats.

Iragarkiaren kodea: E1709119