168. ALDIZKARIA - 2017ko abuztuaren 31

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ATARRABIA

4., 5. eta 6. aldaketak 2017ko aurrekontuan. Behin betiko onespena

2017ko aurrekontuan 4., 5. eta 6. aldaketak hasiera batean onesten dituen erabakia 2017ko 130. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, uztailaren 6an. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuan egin aldaketa horiek behin betiko onetsi eta argitara ematen dira, behar diren ondorioak izan ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

04/2017 ALDAKETA

Kredituaren sorrera.

Aldaketa: 1. kapitulua.–Langileen gastuak. Zenbatekoa: +59.147,35 euro.

Aldaketa: 6. kapitulua.–Inbertsio errealak. Zenbatekoa: +9.974,32 euro.

Finantzabidea: 3. kapitulua.–Tasak eta bestelako diru-sarrerak. Zenbatekoa: +69.121,67 euro.

05/2017 ALDAKETA

Kredituaren sorrera.

Aldaketa: 6. kapitulua.–Inbertsio errealak. Zenbatekoa: +80.545,00 euro.

Finantzabidea: 7. kapitulua.–Kapital-transferentziak. Zenbatekoa: +80.545,00 euro.

06/2017 ALDAKETA

Kapitalaren transferentzia.

Aldaketa: 6. kapitulua.–Inbertsio errealak. Zenbatekoa: +80.000,00 euro.

Finantzabidea: 6. kapitulua.–Inbertsio errealak. Zenbatekoa: -80.000,00 euro.

Atarrabian, 2017ko uztailaren 28an.–Alkatea, Mikel Oteiza Iza.

Iragarkiaren kodea: L1709559