168. ALDIZKARIA - 2017ko abuztuaren 31

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TUTERA

Nafarroako Administrazio Auzitegiaren 746 Ebazpena betearaztea onestea, 2016ko udal plantilla organikoa zati batean baliogabetua uzten duena

Tuterako Udalak, 2017ko ekainaren 26an egindako osoko bilkura arruntean, erabaki zuen betearaztea Nafarroako Administrazio Auzitegiaren 2017ko martxoaren 20ko 746 Ebazpena, 2016ko udal plantilla organikoa zati batean baliogabetua uzten duena, Gizarte etxeetako, Gazteriako eta Hezkuntzako teknikari koordinatzaile postuak betetzeko sistemari dagokionez, eta baita Gizarte etxeetako, Gazteriako, Hezkuntzako eta Gizarte Zerbitzuetako teknikari koordinatzaile postuetarako adierazitako ordainsari osagarrien araudiari dagokiona ere.

Ondorioz, osoko bilkuran erabaki da 2015ko plantilla organikoan ezarritakora itzultzea, aurreko atalean aipatutako hiru postuei dagokienez, 2015ko plantilla horretan ezarri bezala mantenduta izenak, betetzeko sistema eta ordainsari osagarriak: Gizarte etxeetako teknikaria (oposizio-lehiaketa bidez betetzeko), Gazteriako teknikaria (oposizio-lehiaketa bidez betetzeko), eta Kudeaketa Zentroko arduradun postu bana (Hezkuntza, eta Gazteria eta Gizarte Etxeak) merezimendu lehiaketa bidez betetzeko; eta Gizarte Zerbitzuetako teknikari koodinatzaile postua mantentzea, 2016ko plantillako baldintza beretan, lanpostuko osagarriaren eta zuzendaritza lanpostuko osagarriaren arteko bereizketa salbu, erantsitako zerrendan ageri den bezala.

Argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan eta legezko determinazioak bete daitezen.

Tuteran, 2017ko ekainaren 27an.–Alkate udalburua, Eneko Larrarte Huguet.

P.O. 2016 –NAFARROAKO ADMINISTRAZIO AUZITEGIAREN 746 EBAZPENA BETEARAZTEA–

KODEA

LANPOSTUAREN IZENA

LANPOSTU KOP.

MAILA TALDEA

SARBIDEA

ESZ.

BATER.

ZUZ.

LANPOST.

LUZAP. LANALDIA

OSAGARRIA BERARIAZ.

OSAGARRIA MAILA

OSAGARRIA PERTSONAL IRAGANK.

13.–HIRI BIZITZAREN KALITATEKO ALORRA

HEZKUNTZA KUDEATZEKO ZENTROA

KUDEAKETA ZENTROKO ARDURADUNA (hutsik)

1

F

A/B (#)

ML

35

20

3,72/5,07

GAZTERIA - GIZARTE ETXEAK KUDEATZEKO ZENTROA

KUDEAKETA ZENTROKO ARDURADUNA (hutsik)

1

F

A/B (#)

ML

35

20

3,72/5,07

0513B02501

GIZARTE ETXEETAKO TEKNIKARIA

1

F

B

OL

35

11,77

0813B11101

GAZTERIAKO TEKNIKARIA

(hutsik)

1

F

B

OL

35

9,76

14.–GIZARTE ZERBITZUEN ALORRA

1614B10601

GIZARTE ZERBITZUETAKO TEKNIKARI KOORDINATZAILEA

1

F

B

ML

35

20

11,77

Iragarkiaren kodea: L1708028